Hurrengo ekitaldiak Ikusi jazoera guztiak

Nabarmenak

Getxoarte 2021: Jardunaldi Artistikoak

Getxoarte 2021: Jardunaldi Artistikoak

Abenduaren 10etik 12ra bertoko sorkuntza ardatza hartu duen Getxoarteko Jardunaldi artistikoak izango dira. Horien bitartez amaituko da 2021eko edizioa eta Bitartekaritza Programaren emaitzak azalduko dira bertan. Halaber, zenbait ekintza izango dira: haurrentzako eta helduentzako tailerrak, proiekzioak, dantza pieza baten aurkezpena, erakusketa...

Oharra:

Oharra: "Kopaz kopa" antzezkizuna bertan behera geratu da

Getxoko Kultur Etxearenak ez diren arrazoiak direla eta, bertan behera geratu da biharko, azaroak 21erako Getxoko Muxikebarri zentroan programatutako Ados Teatro konpainiaren “Kopaz Kopa” antzezkizuna. Kultur Etxeak aurretik erositako sarrera guztien itzulketa egingo du azaroaren 24tik aurrera.

Dantza sortzeko laborategia:

Dantza sortzeko laborategia: "Imaginando el infinito"

Azaroaren 30era arte, Ian Garside dantzariak eskeintzen duen Dantza sortzeko laborategian "Imaginando el infinito" izena emateko epea zabalik egongo da. Dantzari eta aktore profesional edo erdi-profesional, antzerkiko eta dantzako ikasle eta mugimendua maite dutenentzat.

Tailerra: Dilin dantza

Tailerra: Dilin dantza

Maitane Sarralde dantzari eta sortzaileak, zintzilik dauden elementu eta gorputzen dinamikak ikertzen ditu, dantza bertikala eta esekia dantza garaikidearen arintasunarekin integratuz. Abenduaren 22an eta 23an lau tailer eskainiko ditu Muxikebarrin, horietako bi mota guztietako ikasleentzat eta, beste biak, profesionalentzat, amateurrentzat eta dantza ikasleentzat. Izena emateko epea zabalik.

«Bakarka» musika zikloa

«Bakarka» musika zikloa

Azaroan eta abenduan «Bakarka» musika zikloak jarraitzen du. Saioak ostegunetan izango dira 19:00etan, Romo Kultur Etxean. Bertan, formatu akustiko eta hurbileko kontzertuez gozatu ahal izango dugu, estilo askotako bertako artisten eskutik. Afrika Bibang, Noa & The Hell Drinkers, La Basu eta Sara Zozaya izango dira kontzertuetako protagonistak.

"La habitación de María" bertan behera geratu da

Antolatzaileenak ez diren arazoak direla eta, bertan behera geratu da abenduaren 18rako Muxikebarrin programatuta zegoen "La habitación de María" antzezlana, Concha Velasco protagonista duena. Horren ordez, "El Beso" antzeztuko da, Isabel Ordaz eta Santiago Melerorekin (sarrerak salgai urriaren 11tik aurrera).

Abisu Horia

Arriskua

*Euria iraunkorra (igandea 5)

*Haizeguneak (igandea 5)

*Itsasaldean: kostaldean inpaktua (Igandea 5 eta astelehena 6)

Informazio gehiago: Euskalmet

Kultur Etxea

  • Rss
  • Youtube

Getxoko Udala

  • Rss
  • Youtube
Udaltzaingoa 94 466 0202
Getxo OpenData
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +