2022/5/3
Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak itsasadarreko bulebarraren trazatu-proiektua aurkeztu du. Bulebarrak Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxo lotuko ditu, oraingo BI-711 errepidea espazio berri batean eraldatuta. Zehazki, 6,5 kilometroko luzeran, itsasadarraren eskuinaldeko aurrealdea hiri-bilbean integratuko da, trafikoa geldotuz eta oinezkoentzako pasealeku bat eta bizikleta-bide bat sortuz.