Etxebizitza lortzea
Hauexek dira etxebizitza lortzeko gehien erabiltzen diren bi moduak: salmenta edo alokairua. Salmentaren kasuan, eroslearen eta saltzailearen arteko salerosketako kontratua eskritura publiko egiten da. Hots, kontratua sinatzen da notario baten aurrean, eta notarioak Jabetza Erregistrora eramaten du salerosketa egiaztatzeko. Alokairuaren kasuetan, bi aldeen arteko dokumentu pribatua izaten da
Etxebizitza librea, babestua edo herri titulartasunekoa izan daiteke. Informazioa emateko zerbitzu publikoak daude (Etxebide) baita inmobiliaria eta sustapen-zerbitzu pribatuak ere.
Etxebizitzarako laguntza publikoak
Salmentarako nahiz alokairurako laguntza publikoak daude. Euskadin laguntza publikoak jaso ahal izateko Etxebide-Etxebizitza Euskal Zerbitzuan izena eman behar da; bertan, informazioa eta izena emateko bete behar den eskaera eskaintzen dituzte. Eskaeran, pertsonak etxebizitza berrian berekin batera biziko diren familiakoen oinarrizko datuak jaso behar ditu.
Informazioa eskuratzeaz gain, Etxebideren bulego laguntzaileen sarean eskatu eta eman daiteke orria.
Aukerak
Euskal Etxebizitza Zerbitzuan-Etxebide zenbait aukera daude:
- Etxebizitza berria erostea (bi modalitate).
- Erabilitako etxebizitza erostea.
- Tasatutako etxebizitza erostea
- Babes ofizialeko etxea alokatzea.
- Gizarte etxebizitza alokatzea.
- Etxebizitza erabiliaren alokairua.
Eskakizunak
Etxebideko erregistroan izena emateko, baldintza hauek bete behar dira:
- 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea.
- Getxon edo EAEko beste udalerri batean erroldatuta egotea.
- Eskaera egin aurreko bi urteetan babes ofizialeko etxebizitzarik lortu ez izana, alokairu kasuetan izan ezik.
- Gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea eta gehieneko diru-sarrerak ez gainditzea. Gutxieneko eta gehieneko diru-sarrera haztatuak ondorengoak dira: 3.000etik 21.000 eurora, hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko - Bizigune Programa. 3.000etik 25.000 eurora, etxebizitza sozialak alokatzeko. 3.000etik 39.000 eurora, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-alojamenduak alokatzeko. 9.000etik 39.000 eurora, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko. 9.000etik 25.000 eurora, erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko. 12.000etik 50.000 eurora, tasatuko etxebizitzak erosteko eta alokatzeko.
Administrazioak datuak egiaztatzen ditu.
