Diru prestazioak
Getxon erroldatutako pertsona orok oinarrizkoenak diren beharrak asetzeko laguntza sozial eta ekonomiko batzuk ditu ezin badie behar horiei bere kasa aurre egin.
Laguntzak hauexek dira: diru sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria, gizarte-larrialdietako laguntzak eta gizarteratzeko laguntzak.
Batzuetan laguntza bat baino gehiago jaso daiteke. Beste batzuetan, laguntzak baztertzaileak dira.
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta
Hilero ordaintzen den diru-laguntza bat da, baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsonei eta familiei oinarrizko beharrak estaltzen eta lan-esparruan txertatzen laguntzeko.
Honako pertsonentzat da: oinarrizko beharrak estaltzeko baliabide ekonomikorik ez dutenak edo baliabide ekonomiko nahikoa ez dutenak eta baldintza jakin batzuk betetzen dituztenak.
Lanik ez duten pertsonak, baliabide gutxi dituzten langileak, pentsiodunak, bestelako pentsio batzuen onuradunak eta bestelakoak izan daitezke.
Laguntza hori lortu ahal izateko, erroldaturik, gutxienez, hiru urte egoteaz gain, beharrezkoa da 23 urtetik gorakoa izatea eta baliabide ekonomikorik ez edukitzea. Laguntza hori jasotzeko eskubidea prozesu oso bati lotuta egongo da; enplegua lortzeko eskubidea erabiltzea ahalbidetzen duen gizarteratze eta lan-munduratze prozesuari, hain zuzen ere.
Halaber, onuradunak izango dira urtebeteko erroldatzea duten eta 5 urteko lan-jarduera ordaindua froga daitezkeen pertsonak.
Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria
Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta osatzen duen aldizkako diru prestazioa da. Etxebizitza edo ohiko ostatu-alokairuaren gastuei zuzenduta dago edozein modalitatetan dela ere: errentamendua, azpierrentamendua, elkarrekin alokatzea, ostatua eta logelaren alokairua.
NON?
Lanbide Zerbitzuan lortu behar dira laguntza hau izapidetzeko informazioa eta biderapena.
Gizarte Larrialdietarako laguntzak
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak gastu espezifikoei, arruntei nahiz apartekoei, esaterako ohiko etxebizitza erabiltzetik eta mantentzetik eta bertako oinarrizko ekipamendutik eratorritakoei, aurre egiteko nahikoa baliabide ez dituzten pertsonei zuzendutako prestazio ekonomikoak dira. Sistema publikoak asetzen ez dituen lehen mailako beharrei dagozkien gastuak edo aurretiko zorpetzearen gastuak ere ase ditzakete.
Laguntza jaso ahal izateko , EAEko edozein udalerritako erroldan izena emanda egon behar da, eskabidea aurketu baino sei hilabete lehenago gutxienez, 18 urte beteta izan behar dira eta ezarritako gastuei aurre egiteko nahikoa baliabiderik ez izatea.
Aurrekontua mugatua da eta soilik behar adinako finantzaketa duten beharrak asetzen ditu. Horregatik, urtero epe bat irekitzen da laguntza horiek eskatzeko.
NON?
Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan lortu behar dira laguntza izapidetzeko informazioa eta biderapena.
Gizarteratzeko Laguntzak
Aldizkako diru laguntzak dira, gizarte bazterketan bizi edo horretarako arriskuan daudenen oinarrizko beharrei eta gizarteratzeko lana errazteari erantzuna emateko.
Laguntza horiek Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarako eskubiderik ez dutenek eta elkarbizitzako unitate independentea osatzen dutenek eska dezakete.
18 urtetik gorako pertsonak izan behar dira, eta Bizkaiko edozein herritan erroldaturik egon behar dira, hogeita hamar hilabete jarraian, eskaera egin aurretik.
NON?
Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan lortu behar da laguntza izapidetzeko informazioa.
