Ohiko laguntza medikoa
Getxon, Euskadin eta Espainian bezala, laguntza medikoa doakoa da lanean dihardutenentzat edo nahikoa baliabide ekonomiko ez dutenentzat. Euskadin laguntza hori Euskal Osasun Zerbitzua-Osakidetzaren bitartez eskaintzen da eta osasun-zentro publikoen sare bat du.
Osasun-sare horrez gain, orokorrean doakoak ez diren zentro pribatuak daude.
Sistema publikoko doakoa den ohiko laguntza medikoa lehendabizi lehen mailako arreta sendagilearen bitartez burutzen da. Honek gaixoa tratatzen du edo behar badu sendagile espezialista batengana bidaltzen du.
Lehen mailako arretako sendagilea izateko beharrezkoa da Osasun-Txartel Indibiduala (OTI).
Osasun-laguntzaren ordutegi orokorra
Getxon badira eguneko zentro batzuk eta horietan kontsultatu behar da bakoitzari esleituriko lehen mailako arretako medikuaren edo, hala badagokio, espezialistaren ordutegia.
Osasun-zentroak larrialdi kasuez ere arduratzen dira goizeko zortzietatik arratsaldeko bostak bitartean. Ordutegi horretatik kanpo, larrialdietarako laguntza medikoa jaso daiteke.
Sendagaiak
Sendagaiak farmazian eskuratzen dira. Sendagai gehienak eskuratzeko beharrezkoa da errezeta medikoa.
OTI duten pertsonek sistema publikoan ematen dituen errezetan deskontua dute.
Behin-behineko esleipen txartela dutenek ere larrialdietarako laguntza publikoan errezetatutako sendagaietan deskontua dute.
Erretiratu eta pentsiodunentzat sendagaiak doakoak dira.
Klinika edo kontsulta pribatuetan emandako errezeten bidezko sendagaiek ez dute deskontu eskubiderik, sendagaiaren prezio osoa ordaindu behar da.
Ohiko ordutegitik kanpo gau eta eguneko farmaziak daude.
