Dokumentuak legeztatzea

Atzerriko dokumentuak legeztatzea behar beharrezkoa da Espainian baliagarri izan daitezen. Dokumentuok legeztatu behar izatetik salbuesten duten nazioarteko hitzarmen edo akordiorik egon ezik, dokumentua egin duen herrialdeak jarritako prozeduraren arabera egingo da legeztatzea:

1. Hagako oharra

Hagako hitzarmenaren arabera, 1961eko urriaren 5ekoa, hitzarmen horretan sartuta dauden herrialdeetako dokumentuei eskatzen zaien formalitate bakarra dokumentua egin duen Estatuko aginte eskumendunak jarritako ohar-zigilua da, eta berau baliagarria da Espainiako edozein aginte-organorako. Udalerrian dauden nazionalitateetako batzuk dira, besteak beste, Argentina, Kolonbia, Ekuador, edo Europar Batasuneko herrialdeak Errumania eta Bulgaria barne. Hagako hitzarmena izenpetu duten herrialde guztien zerrenda lotura honetan kontsultatu daiteke.

2. Bide diplomatikoa

Prozedura hau jarraitzen da Hagako hitzarmena sinatu ez duten herrialdeetako erregistro zibilaren dokumentuak, notaritza-agiriak eta administrari-agiriak legeztatzeko. Esaterako, Bolivia, Paraguay, Maroko, Txina,…). Horretarako, dena delako dokumentua honako aginte-organoen aurrean aurkeztu behar da organo bakoitzak dagokion zigilua jarri dezaten:

Jatorrizko herrialdean:

  • 1. Agiria egin duen jatorrizko herrialdearen Departamentu edo Ministerioa.
  • 2. Jatorrizko herrialdearen kanpo arazoetarako ministerioa.
  • 3. Jatorrizko herrialdean dagoen Espainiako agente diplomatikoa edo kontsula.

Espainian:

  • 4. Madrileko kanpo arazoetarako ministerioaren legeztatze-zerbitzua.

Azken tramite hau egiteko aurretiazko txanda eskatu behar da. Ondoren, dokumentua aurkeztu behar da helbide honetan:

Ministerio de Asuntos Exteriores y Cooperación de España
Sección de legalizaciones

Calle Juan de Mena, 4. 28014 Madrid (Cibeles eta Neptuno plazen artean)
Metroa: Linea 2 (Banco de España-ko geltokia)

Aurretiazko txandaz gain, dokumentuok beste modu honetan ere legeztatu ahal dira: goiko helbidera posta zertifikatu bidez bidalita.

Atzerriko hizkuntza baten dauden dokumentu guztiek gaztelaniazko itzulpenarekin aurkeztu behar dira. Itzulpena honela egin daiteke:

  • Espainiak atzerrian duen edozein ordezkaritza diplomatikoaren bidez.
  • eskatzailearen herrialdeak Espainian duen ordezkaritza diplomatikoaren bidez.
  • zinpeko itzultzaile baten bidez.