NIRE EGOITZA ERREGULARIZATZEA

Espainian bizilekua edukitzeari dagokionez, erregimen bi daude: Bata Europako Batasuneko herrialde gehienetako herritarrei dagokiena, erkidego-erregimena, alegia. Bestea, gainerako herrialdeetako pertsonei dagokiena da, alegia Atzerritartasunaren Erregimen Orokorra.

Erregimen Komunitarioa

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, , Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania eta Suedia herrialdeetako herritartasuna dutenei aplikatzen zaie. Baita Europako Esparru Ekonomikoko herritartasuna dutenei: Norvegia, Islandia eta Liechtenstein.

Hala eta guztiz ere, Errumaniako herritarrek behin-behineko legealdia daukate langile-zirkulazio libreari dagokionez.

Europar Batasuneko edo Europar Espazio Ekonomiko nazionalek Atzerritarren Erregistro Nagusian inskribatzea eskatu besterik ez dute egin behar. Eta egiaztagiria emango zaie hiru hilabetetik gorako aldi batez espainiar lurraldean bizi izatekotan.

Erkidegoko Erregimena apaitutako herrialdeetako herritarren ahaide hauei ere aplikatzen zaie:

  • Herritarraren ezkontideari, betiere legezko ezkontza-loturaren baliogabetasunaren akordiorik edo aitorpenik, dibortziorik edo legezko banantzerik ez badago.
  • Herritarraren bikotekideari, ezkontzako loturaren pareko lotura du horrekin, betiere egoera hori horretarako ezarritako erregistro publiko batean erregistratuta badago Europar Batasuneko estatu kide batean edo Europako Esparru Ekonomikoaren zati den Estatu batean, eta lotura mota horrek Estatu horretan aldi berean bi erregistro egitea eragozten badu, eta betiere izen-emate hori indargabetu ez bada.
  • Herritarraren zuzeneko ondorengoei eta herritarraren ezkontidearen edo erregistratutako bikotekidearen zuzeneko ondorengoei, betiere ezkontza-lotura deuseztatzeko akordiorik edo aitorpenik, dibortziorik edo legezko banantzerik ez badago. Nolanahi ere, ondorengo horiek 21 urtetik beherakoak edota adin horretatik gorakoak herritarraren kargura bizi badira edo ezgaiak badira izango dira.
  • Herritarraren zuzeneko aurreko ahaideei eta ezkontidearen edo erregistratutako bikotekidearen kargura bizi diren zuzeneko aurreko ahaideei, betiere ezkontza-lotura deuseztatzeko akordiorik edo aitorpenik, dibortziorik edo legezko banantzerik ez badago.

Erkidegoko nazionalen familiartekoek Batasuneko Herritarraren Familiarraren Bizitoki Txartela eskatu beharra dute eta gainerako atzerritarren sarbide-baldintza berberak dituzte.

Ematen zaien Baimenak bost urteko indarraldia du.

Eskaerak besteren kontura nahiz norberaren kontura lan egitea baimentzen du.

NON?

Estatuko Polizia Nazionalaren Komisarian, Atzerritarrentzako Negoziatuan, eskatu behar da.

Atzerritartasunaren Erregimen Orokorra

Atzerritar bat Espainian egonaldian edo egoitza-egoeran egon daiteke.

Atzerritartasuneko Erregimen Orokor hau Europar Batasunekoak edo hauen senitartekoak ez diren edo asilo eta babesa eskatzen ez dituzten gainerako pertsona guztientzat da.

Atzerritartasuneko Erregimen Orokorreko baimen guztietarako, orokorrean, aldez aurretik bisa eduki behar da. Interesdunak bisa jatorrizko herrialdean dagoen espainiar misio diplomatikoan eskatu behar du.

Bi baimen mota daude: Lan- eta Egoitza-baimenak eta Egoitza-baimenak. Atal honetan bigarrena azalduko dugu.

Egoitza-baimenen artean ondokoak daude:

Beste alde batetik, ikerlanak edo ikasketak egiteko baimena ere badago. Honek ez dakar berekin bizileku-egoera, egonaldi-egoera baizik.

NON?

Informazio gehiago

Atzerritarraren Identifikazio-Txartela

Txartela fisikoa da. Bertan, Egoitza eta Lan Baimena eta Egoitza Baimena ageri dira. Aipatutako baimenak epai irmoaren bidez ematen direnean eskatu behar da.

Txartelak pertsonaren argazkia, nortasun aztarna, dagokion Atzerritarraren Identifikazio-Zenbakia (AIZ) eta beste identifikazio datu batzuk daramatza.