Hezkuntza
Haur hezkuntzarako, lehen hezkuntzarako eta DBHrako matrikulazioa
2010/2011 ikasturtean haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) matrikulak otsailaren 1tik 12ra bitartean egin daitezke, zentro publikoetan nahiz itunduetan.
Egutegia
- Eskaerak aurkezteko epea: Otsailaren 1tik 12ra
- Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: Otsailaren 15an
- Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: Martxoaren 12an
- Erreklamazioak behin-behineko zerrendei: Martxoak-19 arte (Ikastetxeko Eskola Kontseilua edo OOGri)
- Behin betiko zerrendak argitaratzea (1.aukerakoak): Martxoaren 26an
- Zerrendak argitaratzea (2. eta 3. aukerakoak): Apirilaren 30an
- Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtzoak: Apirilaren 26 arte (Hezkuntzako lurralde Ordezkariari)
Nola egin matrikula?
Zentroetan aurkaztu beharreko agiriak:
Zentro publikoetan eta itunpeko zentroetan ikasleak onartzeko irizpideak:
- Ikastetxean neba-arrebaren bat matrikulatuta edukitzea, etxebizitzaren hurbiltasuna, guraso edo tutoreetako batek zentroan bertan lan egitea, familia-unitatearen urteko errenta, ezintasunak, familia ugaria izatea, zentroko kooperatiba-kidea izatea, zentroko organo eskudunak oniritzitako bestelako arrazoiren bat.
- Heziketa Zikloetan, plazarik geratzen ez denean, ikasketa-espedientea edo sarrera-proban lortutako azken nota baino ez da kontuan hartuko.
- Zentro bat baino gehiago aukera daiteke, lehentasuna zehaztuz. Eskaera, aukeratutako lehenengo zentroan aurkez- tuko da.
- Eskaerak, zentro batean baino gehiagotan aurkezten badira, eskatzaileak aukeratzeko eskubidea galduko du.
- Matrikula, haurra bizi den zonari ez dagokion zentro batean egiten bada, ez da jangelaren eta garraioaren diru-laguntzak jasotzeko eskubiderik izango.
- Agiriren bat falta bada, dagokion puntuazioa galdu egingo da.
- Haur etorkinak eskolatzeko, ikastetxeak dagokion agiria emango dio eskatzaileari, honek bete dezan. Gero, Bilboko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan dagoen Eskolatze batzordera bidaliko du.
Hezkuntza-ereduak:
- (A) Gaztelaniaz, euskara irakasgai
- (B) Euskaraz eta gaztelaniaz
- (D) Euskaraz, gaztelania irakasgai
Mailak:
- Haur Hezkuntza (HH), 0-5 urte
- Lehen Hezkuntza (LH), 6-11 urte
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), 12-15 urte
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (DBHO), 16-17 urte
Helbide eta telefono interesgarriak:
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Ordezkaritza. Gran Vía, 85, Bilbao.
94 403 10 00
- Getxoko Udaletxea. Foru kalea, 1. 94 466 00 63
- Berritzegune Getxo. Artza ikastetxea. Los Pinos kalea z.g. Leioa.
94 463 85 00
Dokumentazio atxikia
- Getxoko ikastetxeen gidaliburua (PDF dokumentua / 1.744 kb)
Azken eguneratzea: 2010/01/25