Bilakaria

Udala

 

Getxo. Dena daukazu

Getxo. Udala


San Nikolaseko lurpeko aparkalekuak 105 plaza izango ditu auzokoentzat, horietako lau pertsona desgaituentzat

hirigintzako eta   Alkatea

Algortako egungo San Nikolas plazaren azpian, Basagoiti Etorbidearen eta Andres Cortina kalearen artean, egingo den lurpeko aparkalekuaren gaineko proiektuak jasotzen duenez, 105 plaza izango ditu auzokoentzat, horietako l4 pertsona desgaituentzat. Parking honen eraikitze lanak Getxo Antzokia eta Musika Eskola  berriak altxatzeko bigarren fasearen harira egingo dira, bai kultur ekipamendu hori hartuko duen orubean baita San Nikolas plazan bertan egun egiten ari diren hondeaketa lanekin batera, hain zuzen. Lanak datorren urteko uda aldera has litezke eta 12-14 hilabete beranduago amaitu. Egitasmo honen aurrekontua 3.600.000tik gora eurokoa da.

Halaber, eta gaur goizean Alkate Imanol Landak eskainitako prentsaurrekoan aurreratu duenez, Gobernu taldea Algortako auzoan bizi direnei aparkatzeko plaza horiek zelan eman aztertzen ari da.

Landak adierazi duenez “jardunbide honekin urrats bat gehiago eman gura dugu Algortan aparkatzeko dugun problema konpondu aldera, jakin badakigulako ere auzokoen eskaririk oinarrizkoenetakoa dela”.

- Getxoko Alkatearen adierazpenak (mp3: 500 kb): adierazpena

Lur azpiko aparkalekuak, proiektuan jasotzen den bezala, 3 soto maila izango ditu eta tarteko solairu teknikoa (instalazio desberdinak hartuko dituena, tartean komun publikoak), eta 5.736 m2ko azalera izango du guztira.

Sotoko lehenengo solairuak ustiapen teknikoa izango du, hau da, Getxo Antzokiaren barruko gauzetarako erabiliko da,  kultura ekipamendu horretara materialak eramango dituzten kamioien zamaketa lanak egiteko, bereziki –trailerrak ere sartu ahal izango dira-. Hartara, Getxo Antzokia eta aparkalekuan beherengo dagoen sotoa lotuta egongo dira. Gorengoko beste bi solairuak auzoan bizi direnentzako izango dira.

Ibilgailuak sartu eta irteteko arrapala Andres Cortina kalean egongo da eta, horrez gain, oinezkoentzako bi sarbide izango dira ere, San Nikolasen bata ( elizako eskailerak egun dauden lekuaren parean), desgaituak diren lagunentzat egokitutako igogailu batekin, eta Basagoitiko Etorbidean bigarrena.

Landak nabarmen du San Nikolas plaza berriro zabalduko dela herritarrek erabiltzeko lurpeko aparkalekua zabaldu aurretik, “izan ere, modu horretan, aparkalekuko egitura amaituta plaza behin behingoz urbanizatuko dute, besteak beste, berdeguneak egokituz eta arbolak landatuz, gaur egun daudenak baino gehiago, eta herritarrek erabiltzeko moduan utziko dute. Artean, parking barruan lanak egiten jarraituko dute. Ondoren, plaza urbanizatzeko behin betiko proiektua gauzatuko da”.

- Getxoko Alkatearen adierazpenak (mp3: 652 kb): adierazpena

 

 

Azken eguneratzea: 2009/12/03

Udaleko berrien orrialde nagusira bueltan