ç

Bilakaria

Getxo. Dena daukazu

Getxo. Udala . Tramiteak


On line tramiteak


Sarrerak erosi

Getxo Antzokirako sarrera bat

Getxoko Udaleko Kultur Etxeak antolatzen dituen ekitaldietara joateko, sarrerak Internet bidez eros daitezke, zine-emanaldietarako izan ezik.

Sarrerak salgai jartzen direnean webgune honetan iragarriko da.

Ikuskizun hauetarako daude sarrerak salgai:

- Pailazoak:Txirri, Mirri eta Txiribiton junior, ekainak 23, asteazkena: 4 € : pailazoak

- Antzerkia: Las rodillas de Conchita Herrero, ekainak 26, larunbata: 3€: rodillas

- Haur Antzerkia: Nora zoaz, Txanogorrixo?, maiatzak 30, igandea: 4€: txano

Sarrerak erosi

Sarrerak erosteko, honako datu hauek adierazi behar ditugu: ikusi gura dugun ikuskizuna, non izango den eta zenbat sarrera behar dugun. Webgunean, zenbat sarrera dauden salgai eta zein eserleku okupaturik dauden ageri da; horrela, gustukoen ditugun eserlekuak aukeratuko ditugu.

Sarrerak jasotzeko aukera bat baino gehiago daukagu:

  • Ekitaldia egingo den lekuan: Txarteldegian bertan jaso ditzakegu sarrerak (geure datu pertsonalak emanez). BBKn erositako sarrerak ematen dituzten makinak ere erabil ditzakegu, erosketa egiteko erabili dugun txartela sartuz.
  • BBKren zerbitzu ugariko kutxazainetan, sarrerak ordaintzeko erabili dugun txartelarekin.

Interneten bidez sarrerak erosteko, goiko jarraibideak kontutan hartuz, hurrengo loturan sakatu: Erosi

BBKren bidez, sarrerak erosteagatik ez da komisiorik ordaindu behar. Baina sarrerak beste banku baten bidez erosi nahi baditugu, 0,60 € kobratuko digute sarrera bakoitzeko

Azken eguneratzea: 2010/05/27

 

Tramiteen orrialde nagusira bueltan