Iparra galdu gabe 08
urriaren 24tik azaroaren 9ra
Iparraldea... aldi berean gugandik hain gertu eta urruti... Batzuetan ematen du Ipar Euskal Herria ez dela oso ezaguna gure artean, batez ere gazteen artean. Hori dela eta, Ipar Euskal Herria Getxora hurbildu nahi dugu urriaren 24tik azaroaren 9ra bitartean izango diren "Iparra galdu gabe 08" izeneko jardunaldien bidez.
Eta ondo diogu "Iparra galdu gabe 08" izango dela esaten dugunean, izan ere, Getxo Udaleko Euskara Zerbitzuak 2004an eta 2006an ere, antolatu baitzituen Ipar Euskal Herria Getxora hurbiltzeko jardunaldi hauek. Iparra galdu gabe egitasmoaren helburu nagusia Ipar Euskal Herria Getxon eta inguruan ezagutzera emateko jarduera anitzak antolatzea da.
Helburu orokor horren barruan beste honako hauek ere aipa genitzake:
a en GetoEgitaraua
Iparraldeko dantzen ikastaroa
urriak 17 eta 24
Zabala ikastetxeko gimnasioan
17.30-19.30
plaza mugatuak
doan
ikastaroa euskaraz izango da
informazioa: 944660010
Herriko dantza taldeen eskutik. Iparraldeko dantzak ikasteko aukera izango dugu egun bitan. Dantza hauek Kiki Bordatxok eskainiko duen erromerian dantzatuko ditugu.
Iparraldeko kanten ikastaroa
Mikel Markez kantariaren eskutik
urriak 21 eta 28
Itsasganen
19.00-21.00
plaza mugatuak
doan
ikastaroa euskaraz izango da
informazioa: 944660010
Mikel Markez kantariak Iparraldeko kantak ikasteko ikastarotxoa eskainiko du egun bitan; letrak, esan nahia, kantatu... Kanta hauek Kiki Bordatxok eskainiko duen erromerian kantatzeko aukera izango dugu.
Erakusketa
urriaren 24tik azaroaren 9ra
"Batek Mila, euskal munduak"
Algortako Geltokia plazako karpa
10.00-14.00 / 17.00-20.30
bisita gidatuak: 944660010
"Batek Mila - Euskal Munduak" multimedia erakusketak bidaia bat eskaintzen dizu, unibertso soinudun eta bisual baten bihotzean egiten den bidaia. Gaurko artista, argazkilari, idazle, musikari eta errealizadore batzuen ikuspegi gurutzatuek osatzen duten kaleidoskopioa. Ikuspegi garaikide batetik, erakusketak Euskal Herriko eta diasporako euskal munduen berri eskaintzen du.
Nola gara euskaldun gaur egun? Zerk egiten gaitu euskaldun gaur egun? Zerk egiten du euskaltasuna gaur egun? "Batek mila -Euskal munduak" multimedia erakusketak euskara eta euskal kultura ezagutzera eta, batez ere, galdetzera gonbidatzen zaituzte.
Ikusteko eta entzuteko... soinu eta bideo geldialdiak
Bisitariak ipuinak eta olerkiak jatorrizko bertsioan entzuteko parada izango du, itzulpenak paretetan agertuko zaizkiolarik. Bideo-klipak ere begiratzen ahalko ditu.
"Dutxa soinuduna" euskal kantuak elkarrekin entzun ahal izateko. Euskal Herriko gaur egungo musika estiloen ikuspegi zabala, folketik rock and roll-era, ohiko kanturik pop musikara.
Koldo Amestoy ipuin-kontalariaren istorio bat, euskal idazle garaikideen olerkiak: Jose Antton Artze, Kirmen Uribe eta Itxaro Borda.
Euskal antzerkia, euskal dantza eta bertsolaritza erakusten dituzten 3 bideo sorkuntza.
Topaketa interaktiboak. Artisten begiradak eta bideo dokumentalak
Evelyne Cazemajor-en bi dokumental euskal arte unibertsalaren inguruan; XX. mendeko bi zizelkari handiren ibilbidea: Oteiza eta Chillida.
My Jok kolektiboaren Burp Underground Report bideoa: euskal gazteriaren ikuspegi bereziak
Joana Jauregi film egile gaztearen erreportajea euskal eta marokoar gazte batzuen arteko kultura trukaketa baten inguruan
BABeko (Biarritz-Angelu-Baiona) arte eskolako ikasleen lanak: euskal nortasunaren ikuspegi plastiko eta soinuduna.
Hainbat herritako jendearen lekukotasunak euskal kultura nortasunaren bizipenei buruz: Tokiotik Buenos Airesera, Montrealetik Parisera, Bilbora...
Isa Suarez film eta soinu sortzeileak egindako bi erreportaje Argentinako eta Uruguaiko euskaldunei buruz.
Euskal munduen lekukoak
"Batek mila - euskal munduak" erakusketak 12 elkarrizketa jasotzen ditu, "euskal sentimenduaren" atzean kultura eta hizkuntza bizipenen mosaiko bat dagoela agertzen dutenak. Besteak beste honako hauek dira elkarrizketatuak:
Serge Betsen: Kamerunen sortuan, Biarritz Olympiceko nazioarteko rugby jokalaria euskal kulturaren garrantziaz mintzo da, bai bere bizian, bai bere taldean ere.
Jon Maia: euskal eta andaluziar jatorrizko bertsolari eta idazleak bere kultura bikoitza nola bizi duen azaltzen du.
Frantxua Bidaurreta: 21 urte zituen Estatu Batuetara joatea erabaki zuelarik. Orduz geroztik, San Frantziskotik hurbil bizi da. San Frantziskoko euskal kultura zentroko arduradunetarik bat da.
Martin Berasategi: momentuko euskal sukaldaririk
sortzaileenetarik bat da. Nazioarteko fama lortu du sukaldaritza garaikidearen eta ohiko euskal sukaldaritzaren arteko oreka erdietsiz.
Multimedia baliabideak
"Batek mila - euskal munduak" erakusketak hainbat multimedia baliabideez gozatzeko aukera emango dizu.
Euskarari buruzko bi joko interaktibo, lau hizkuntzatan, Bilboko Euskararen Etxearen partaidetzarekin.
Multimedia aplikazio bat 120 euskal kantu entzuteko.
Bisita amaitutakoan, bisitariak bere euskal munduaren gaineko "postala" edo "oroitzapen argazkia" egin ahalko du elementu grafikoen laguntzaz. Lan guztiak ikusgai izango dira www.batekmila.com web gunean.
Diaporama
urriak 30, osteguna
Ipar Euskal Herriko Mendiak Hurbilagotik (Panpi Olaizolaren eskutik)
Algortako Kultur Etxea
20.00
sarrera dohainik
Paleolitiko garaitik hona, euskal mendiak bizigune izan dira eta tokiko jendeak mendez mende, mendiaren aberastasun naturalak baliatu ditu. Garai hartako aztarna asko aurkitzen dira Ipar Euskal Herriko gailurretan. Gaur, artzainaren bizi tradizionalari, erabilpen berriak lotzen dira eta mendiaren aurpegia itxuraldatze fase batean sartu da.
Diaporama honetan, Zuberoatik Lapurdira joango gara, paraje haietako mendiak ezagutzeko. Argazkien bidez, ondare historikoa ikusiko dugu, artzainen bidea gurutzatu, edota ingurumen babestu bat ezagutuko dugu, oihan, lore eta abere basatiak miresten ditugun bitartean.
Panpi Olaizolak ingurumen arloko ikasketak eginak ditu. Mendiko gidaria da eta euskara teknikari gisa ere ari da Errobiko Herri Elkargoan (Kanbo, Uztaritze, Ezpeleta,...). Panpi Olaizola izango da gidari, azaroaren 9an egingo den Mendi Ibilaldian.
Erromeria eta Txitxiburruntzia
urriak 31, ostirala
erromeria Kiki Bordatxorekin, txitxi-burruntzia eta Atfal elkartearen txosna
Ibaiona Ipar Euskal Herriko txerrikia, Irulegiko ardoa, Eztigar, Sagarnoa
Algortako San Nikolas plaza
19.00
Christian Borda (Kiki Bordatxo) sortzez arbonarra (Lapurdi) da eta txiki-txikitatik izan du eskuetan esku-soinua. Kiki Bordatxo taldean 5 musikari dira: esku-soinua, tronpeta, arrabita, bateria eta tronboi jolea. Urte asko daramatzate herriko festak, dantzaldiak, erromeriak,... animatzen. Talde paregabea giroa sortzeko. Euskal dantzak eta kantuak ongi ezagutzen dituzte eta jendea ederto animatzen dute.
Txitxiburduntzia:
Ibaiona Ipar Euskal Herriko txerrikia: Ibaiona etxeak Ipar Euskal Herrian hazten diren kalitate handiko txerriak ekarriko dizkigu txitxiburduntzian erre ondoren dastatzeko.
Irulegiko ardoa: Baxe Nafarroarko Baigorrin eta Donibane Garazin ditu mahastiak Irulegikoo upeltegiak. Jatorri-izendapena duen ardo hau dastatzeko aukera izango dugu.
Eztigar, Ipar Euskal Herriko Sagarnoa: Hazparne, Garazi eta Oztibarre herrietan egiten den sagardoa ekarriko dugu Getxora.
Ipar-Hegoa kontzertua
azaroak 1, larunbata
Ken Zazpi + Elaudi
20.00
Getxo Antzokia
sarrera: 5€ (urriaren 20tik salgai)
Atfal Sahararen aldeko elkarteak ipinitako txosna egongo da San Nikolas Plazan
Kontzerturako sarrerak lortzerik ez dutenentzat pantaila handia jarriko da plazan
sarrerak erosi
Ken Zazpi (Hego Euskal Herria: Gernika): Ken Zazpi taldeak erraz harrapatzen du publikoaren arreta, jendearen unean uneko sentsibilitatean asmatzen duten konposizio bikainak moldatzen jakin izan baitu hasiera-hasieratik. Kantu sarkorrak, lelo distiratsuak eta mezu konprometituak sortuz, iluzio bizigarri eta gogotsuak barreiatzen ditu Gernika aldeko taldeak, publikoaren artean.
ELAUDI taldea (Xiberoko mendi baten izena) 1997an sortu da. Hazparne eta Itsasuko musikariek osatzen dute: Pantxix Bidart (boza, gitarra, flauta), Mirentxu Aguerre (boza, pandereta), Yves Bidart (boza, perkusioa), Andde Carrere (boza, kontrabaxua), Xabier Itzaina (boza, gitarra, txirula, ttunttuna).
Elaudiren folk musikak munduko musiketan hartzen ditu eraginak: Euskal Herriko kanta, Maliko bluesa, arabiar mundua, Kuba, ijitoen doinuak. Hitzak, euskaraz idatziak dira. Xabier Itzainak prestatu ditu zenbait, eta tarteka kantu herrikoiren bat edo beste euskal idazle baten olerkiren bat entzun daiteke Elaudiren kantutegian.
Taldeak jadanik hiru diska plazaratu ditu: "Ilunatze" (Kultulan, 2003), "Gizonak balaki" (ZTK, 2004), musikari lagunak gomitaturik (David Arriola, Christophe Hiriart, Bankarrak, Mattin Dainciart,...), eta "Denborarena" (Agorila , 2007), taldearen 10 urteekin bat. 2007ko udako Marokoko egonaldiak eragin handia izan du hirugarren obra honetan.
"Denborarena" Zuberoako Müskuldi San Antoni kaperan grabatua izan da 2007ko agorrilaren 25 eta 26an. 12 kantu berriz osatua da, aire herrikoi birmoldaturik edo taldearen sorkuntza berriak. Ikusgarriaren hari poetikoa Manex Erdozaintzi Etxarten "Trein honen drangadan" olerkiak egiten du.
"Denborarena" diskan, Marie Hirigoienek Elaudi taldea lagundu du saihetseko flauta gehituz ikusgarriko azken hiru kantuetan.
KDarekin batera, ikusgarriaren DVDa plazaratu du taldeak. Lan hori, urrats berri bat da Elaudi taldearen bidean, ate berriak ireki dituenak taldearen geroa zabaltzeko asmoz.
Dokumentala: "Burp Underground Report"
azaroak 4, asteartea
My Jok kolektiboaren eskutik
Algortako Kultur Etxea
20.00
sarrera dohainik
Maianak eta Jokinek MY JOK osatzen dute, plataforma artistiko, sortzaile eta berezia. Burp Underground Report dokumentala aurkeztuko digute: Iparraldeko bost pertsonal/talde hautatu dituzten haien berezitasun, sormen eta iritziak azaltzeko. Modu horren bidez, euskal gazteriaren beste ikuspuntu bat eskaintzen dute, topikoetatik urrun. Getxon bigarren bideo erreportaje berezia aurkeztuko dute eta eztabaida sortuko parta hartzaileekin. Emanaldia berezia, gazteei zuzendua...
Ipuin-kontalaria: Koldo Amestoy
azaroak 6, osteguna
9 urtetik gorako umeentzat eta gurasoentzat
Geroa ikastolan
18.00
sarrera dohainik
Antzina, supazterrean kontatzen ziren ipuinak. Emeki-emeki, bizitza modernoaren zurrunbiloan iraungitzear zirela, Koldo Amestoy (Arruta, Nafarroa Behera, 1952) agertu zen. Eta ipuina bidelagun bilakatuta, bere txingarrak astindu eta suspertu egin zuen, sutondo txokotik atera zedin lortuz. Geroztik, ikuskizun andana egin du, hala nola, "hitz eta pitz", "kondharian" edo "Maribil".
Hitzen magoa dugu Koldo, irudimena biziaraztea arte bat dela erakutsiz. Gurean, ikuskari handitzat hartua ez badago ere, haurrak eta helduak xahal-xahal egoten dira begi eta aho Koldori so.
Familia giroko publikoarentzat: helduak eta 8 urtetik gorako haur eta gazteak
"Biderdi" Plaza bat lauhaizetara ibilgune, topagune, trukaketagune... Nonbaitik ere, kontalaria ere hor dago jarririk. Edozein aldetik etorri eta noranahi joanik ere, badirudi kontakizunak hemendik iragaitera behartuak direla.
Mendi ibilaldia
azaroak 9, igandea
Sara - Larrun - Hiru Iturriak - Altxanga - Sara
irteera: 8.00etan, Getxotik (autobusez)
izen-ematea: urriaren 13tik, Algortako Kultur Etxean
prezioa: 3€
Altxangako itzulia (Saratik): 3 ordu inguru, 450 metroko desnibela, 8 km inguru. Saratik abiaturik, Larrunera igoko gara Hiru Iturrietako leporaino. Hortik aitzina, Altxangako bizkarraren itzulia hasiko dugu eta Sarara jaitsi berriz.
Egitaraua: 8etan Getxotik irten, 10etan Sarara iritsi, 10.30ean ibilbidea hasi. Ibilaldia amaitutakoan bazkaria (norberak). Bazkariaren ondoren euskal pastela eta Iparraldeko sagardoa (doan) dastatzeko aukera Saran. Azalpenak euskaraz izango dira.
Azken eguneratzea: 2008/11/05