Romoko eta Algortako HABek martxoaren 1etik aurrera arratsaldeetan ere eskainiko dute zerbitzua
Romoko eta Algortako Zabala kaleko Herritarren Arretarako Bulegoak datorren astelehenetik, martxoaren 1etik aurrera, arratsaldeetan ere zabalik egongo dira. “Atenditzeko ordutegi zabalagoaren bitartez herritarrei zerbitzu hobeagoa eskaintzea ahalbidetzea da ekimen honekin lortu nahi dugun helburua” azaldu du Josu Loroñok, Komunikazioko eta Herritarren Arretarako Zinegotziak. Zerbitzu berriarekin, Romoko eta Zabalako HABen ordutegia astelehenetik ostegunera 8:00etatik 14:00etara goizez eta 16:30etik 19:00etara arratsaldez izango da eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara soilik egongo da zabalik zerbitzua. Udaletxeko eta Benturillena kaleko HABek bere ohiko ordutegia mantenduko dute, hau da astelehenetik ostiralera bitartean, 8:00etatik 14:00etara. Era berean, gogoratu Udaltzaingoan kokatuta dagoen Herritarren Arretarako Gunean ere herritarrek hainbat gestio egin ditzaketela.
Ordutegi berria martxan jartzeko Romoko eta Algortako Zabala kaleko bulegoak aukeratu dira, horiek baitira jende gehiagoren bisitak jasotzen dituztenak eta baita gestio gehien burutzen dituztenak baitira. 2008an lau HABetan 95.910 gestio egin zituzten eta 2009an 113.238 eta horrek %18ko gehikuntza izan zela suposatzen du. Iaz egindako tramiteen kopurutik Romoko eta Zabalako bulegoek 63.803 bideratu zituzten. Herritarren Arretarako Bulegoak herritarrek hoberen baloratzen dituzten zerbitzuetako bat dira (bi urtero bezeroei egiten zaizkien iritzi inkesten arabera), balorazioa 10en gainetik 8tik jaitsi gabekoa izanik. Hori Udalean ISO Kalitate egiaztagiria lortu zuen lehenengo zerbitzuetako bat izan zen.
Esan behar da, ordutegia arratsaldeetara zabaltzea era esperimentalean eramango dela aurrera, hilabete batzuk igaro ondoren “eskaintza berri honi herritarrek emandako erantzuna aztertuko baitugu, zerbitzuak gestionatzeko giza baliabideen eraginkortasuna irizpide izateko dugun beharragatik” azpimarratu du Josu Loroñok. Ildo horretan, adierazi, Aste Santuan arratsaldeko zerbitzua ez dela zabalik egongo “herritarrak joaten ez direnean bulego bat ez delako zabalik egon behar” zehaztu du Komunikazioko eta Herritarren Arretarako zinegotziak.
Azken eguneratzea: 2010/02/26