Minusbaliotasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela ateratzeko izapideak ekainaren 15etik aurrera Udaltzaingoaren egoitzan egingo dira
Minusbaliotasuna duten pertsonentzako aparkatze-txarteletarako izapideak ekainaren 15etik aurrera Udaltzaingoaren egoitzako Hiritarren Arreta Gunean, HAGean, Algortako Alango kalean bideratu beharko dira udal Gizarte Zerbitzuetan egin beharrean, orain arte bezala. Udalerriko Hiritarren Areeta Bulegoetan ere eskatu ahal izango dira eta aldaketaren helburua Udaltzaingoak ahalik eta txartelen jarraipen egokiena egin ahal izatea da, hasieratik, bizi lagunek bideratzen dutenetik horien erabilpen egokia egiaztatu arte.
Minusbaliotasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela urritasun fisiko edo psikiko larriren bat duten Euskal Autonomi Erkidegoko udalerrietako egoiliarrek eska dezakete, Euskadiko Foru Aldundien Balorazio eta Orientazio Unitateen baiezko txostena jaso badute. Txartela pertsona titularrek bakarrik autoa gidatzen dutenean erabili ahal izango dute edo barruan doazenean ere.
Aparkatze-txartela eskatzeko Nortasun Agiriaren fotokopia, Minusbaliotasunaren Agiri Ofizialaren fotokopia eta argazki bat aurkeztea beharrezkoa izango da. Txartela Udaltzaingoaren egoitzako Hiritarren Arreta Gunean tramitatzeko ordutegia 9:00etatik 20:00etara izango da eta Hiritarren Arreta Bulegoetan goizetan.
Azken eguneratzea: 2010/06/10