Udalak aurten familia ugarientzat onartutako dirulaguntzen zenbatekoa bikoiztuko du
Getxoko Udalak aurten familia ugarientzako dirulaguntzetara 90.000€ zuzentzea onartu du eta oraingoan, familiek jaso beharreko diru kopurua bikoiztuko da 2008ko eta 2009koaren aldean. Gainera familia getxotarrek hainbat erakunde autonomotan, esate baterako Getxo Kirolak eta Musika Eskolan, hobari batzuk dituzte eta murrizketak beste zerbitzu batzuetan ere, esate baterako Ludotekan, Udal Euskaltegian eta Kultur Etxeak antolatzen dituen tailerretan.
Bai deialdia bai aipatutako hobariak Gobernu Taldeak dituen ardatz estrategikoen barruan kokatzen dira eta ardatz hori elkartasunak sustatzen du, herritarrek dituzten kezkak eta beharrak asetze aldera, kasu honetan udalerriko familia ugariei laguntzeko asmotan. “Izan ere, sendiek gizartearen kohesioan eta aurrerapenean duten balioaren jakitun, hainbat neurri publiko abiarazi ditugu familien kideek kultura, gizarte, ekonomia, kirol eta aisialdiko udal jardueretan parte hartzea bultzatzeko helburuarekin” nabarmendu du Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuen Saileko zinegotzi arduradunak. “Gainera ekimen honekin familiei beren gaitasun ekonomikoan laguntzen dugu, batez ere, bizi dugun une ekonomiko latza kontuan harturik” gehitu du zinegotziak.
- Elena Coria Gizarte Zerbitzuen Saileko zinegotzi arduradunaren adierazpena (pdf dokumentua: 409 kb): adierazpena
Familia ugarientzako dirulaguntzen deialdia
2010ean Udalak 90.00 euro onartu ditu familia ugarientzako dirulaguntzen deialdirako. Familia bakoitzeko dirulaguntza bakarra emango da. Aurten banatuko diren zenbatekoak 2008an eta 2009an emandakoen bikoitza izango dira. Iaz 196 familiek eskatu zuten laguntza eta udalak guztira 17.715€ eman zituen.
Familia ugaria da Legeak onartzen duena eta seme-alabek bete beharreko baldintzak dira ezkongabeak eta 21 urtetik beherakoak izatea, salbu eta elbarriak badira edo lan egiteko ezgai badira. Aipatutako adin-muga hori 25 urteetara igo ahal izango da ikasketak egiten ari badira.
Dirulaguntza eskatu ahal izango dute 2010eko otsailaren 16an familia ugariaren izaera zutenek eta Getxo udalerrian erroldatuta badaude. “Zenbatekoa aipatutako datan familiek duten kategoriak (orokorra edo berezia) eta ohiko etxebizitzaren katastroaren balioa erabakiko dute. Baldintzak betetzen dituzten eskariek 90.000€ gaindituko balute, diru laguntzak proportzionalki banatuko dira” azaldu du Elena Coriak.
- Elena Coria Gizarte Zerbitzuen Saileko zinegotzi arduradunaren adierazpena (pdf dokumentua: 565 kb): adierazpena
Eskaerak aurkezteko epea datorren apirilaren 16an amaituko da. Eskatzaileek 2010eko otsailaren 16an izaera hori dutela egiaztatzen duen titulua; familia erroldatuta dagoen etxebizitzaren zenbaki finkoa; ordainketa egin behar den finantzako erakundearen kontu korrontearen zenbakia; Getxoko udalerriko errolda agiria; eskabidea aurkezten duenaren NANaren fotokopia; zergen obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daramatzala adierazten duen deklarazio arduratsua eta Udal Administrazioari familiaren izaerari eta kategoriari dagozkien datuak ezagutzeko baimena.
Eskabideak Udaletxeko Erregistro Orokorrean, Andra Mariko, Romo-Areetako eta Algortako HABetan eta Legeak aurreikusitako tokietan aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek
Erakunde autonomoa eta beste jarduera batzuk
Getxo Kirolak erakundeak bere bazkideei kuoten %25eko hobaria eskaintzen die. 2009an 577 familia ugarik eduki zuten deskontua, guztira 29.632 eurokoa.
Musika Eskolak ikasgai bakoitzeko kuotaren deskontu batzuk ditu indarrean (matrikula ez da merkatzen). Hobari horiek kuotaren %25 eta %50en artekoak izaten dira, familiaren kategoriaren eta etxebizitzaren katastroko balioaren arabera. 2008-09ko ikasturtean 176 lagunek eduki zuten hobaria, guztira 14.970 eurokoa eta 2009-10koan 153 lagunek eduki dute, 13.805 eurokoa.
Ludotekak ere abantaila batzuk eskaintzen ditu eta horrela familia ugarien kategoria orokorreko kideei %25eko hobaria eskaintzen die eta kategoria berezikoei %40koa, eta Udal Euskaltegiak eta Kultur Etxeak antolatzen dituen tailerrek %25eko murrizketa jartzen dute indarrean.
- Araupetzen duten oinarriak (pdf dokumentua: 114 kb): oinarriak
- Diru-laguntzen eskaera (pdf dokumentua: 94 kb): eskaera
- Erantzukizunaren aitorpena (pdf dokumentua: 80 kb): aitorpena
- Datu pertsonalak uzteko baimena (pdf dokumentua: 94 kb): datuak
Azken eguneratzea: 2010/02/25