Bilakaria

Getxo. Dena daukazu

Getxo. Ingurumena Getxoko Tokiko Agenda

 grifo bat baso bat urez betetzen

Artikuluak

Getxoberri: 2007ko urrian

Uraren kultura berria

Ura bizitzarako funtsezko osagaia da eta, gainera, beharrezkoa da giza jarduera gehienetarako. Ura baliabide berriztagarria izan arren, erreserbak nabarmen ari dira murrizten gaur egungo kontsumo eta kutsadurako maila handiak direla kausa. Zentzu horretan, eta ingurumenaren esparru guztietan bezalaxe, gizarteakuraren erabilera iraunkorraizateko xedea eduki behar du. Eta horrek uraren kultura berria dakar, besteak beste, uraren baliabidea, arrazoizko aprobetxamendurako eta horretan oinarritzen diren habitat eta ekosistemak mantentzeko nahikoak diren kantitate, kalitate eta fluxuko baldintzetan, edukitzeko aukera ziurtatzean oinarritzen dena. .

Nik zer egin dezaket?

Ur-galerak saihestu.Erabiltzen ari ez zareneankanilak ondo itxita daudela ziurta ezazu. Txorrota bakarreko sistemak (monomandoa) erabiltzen errazagoak dira, tanta-jarioa saihesten dute eta, gainera, ur beroa eta hotza nahas daitezen laguntzen dute, energiaren kontsumoa murriztuta.

Komuna ondo kontrola ezazu. Ura ekonomizatzen duten sistemak dituzten zisternak ezar itzazu. Deskargetan ura erraz aurrezteko beste modu bat da urez betetako botila sartzea zisternaren barruan, ondo estalita eta mekanismoaren funtzionamendua oztopatzen ez duen moduan.

Gogoratu komuna ez dela paperontzia. Buxadurak sortzeaz gainera, uren arazketa zailtzen du.

Hotza eta beteta. Ez erabili zure ikuzgailua edo ontzi-garbigailua karga erdian, guztiz bete arte ez jarri abian. Beti garbitzeko programa laburrak erabil itzazu. Ziur askizure arropa luzearekin bezain garbi geldituko da programa laburrarekin. Probatu programarik komenigarriena aurkitu arte.

Aurreztu ura gorputza garbitzean. Zeure burua garbitzeko dutxa erabili (30-40 litro) eta bainua (100-130 litro) erlaxatzeko bakarrik.

Itxi kanila xaboiaz igurzten zaren bitartean. Hortzak garbitu edo bizarra egin bitartean kanila ahalik eta gutxien ireki.

Azken eguneratzea: 2007/10/22

Tokiko agendaren orrialde nagusira bueltan