Bilakaria

Getxo. Dena daukazu

Gazteria Zerbitzua

Panel de Información para las becas de juventudl

Gazte informazio guneak kudeatzeko bekak

Gazteria Zerbitzuak 15 Gazte Informazio Gune dauzka jarrita udalerriko zenbait toki estrategikotan.

  • Algortako Kultur Etxea
  • Andra Mari Polikiroldegia
  • IES Julio Caro Baroja BHI
  • IES Aixerrota BHI
  • CPEIPS Azkorri
  • Nuestra Señora de Europa
  • IEFPS Fadura GLHBI
  • CPEIPS San Nikolas Ikastola
  • Lanbide Hastapenerako Ikastetxea Getxo-Leioa
  • Familia eta Gazteria programarako lokala
  • Fadurako Polikiroldegiko ikaste-aretoa
  • Fadurako igerilekuetarako sarreran

 

Gaika antolatuta dauden informazio panelak dira, panel horiek jarri diren tokien inguruetan biltzen diren gazteek euren profilaren arabera behar duten informazioa ematen dute. Enplegua, prestakuntza, aisialdiko eskaintza, bekak, iragarkiak... dira instalatu diren panel horietan azalduko diren kontuak.

2008-2009 ikasturtean zehar egin zen modu berean, hamaika panelen kudeaketa jarrita dauen lokaletako erabiltzaileak diren gazteen esku utziko da. Horretarako hainbat beka emango dira. Beka hauen zenbatekoa 445 € eta 665 €-ren artean.

Beken sistema honen bidez ondoko helburu hauek lortu nahi dira: lehenengo eta behin, nagusia, hezkuntzaren arlokoa eta, bigarrena, gazteentzako informazioa emateko eragingarritasuna.

Hezkuntzaren arloko xedea: beken sistemak nabarmen du hezkuntzako osagarria, ondoko hauek lortu nahi dituelako:

  • Gazteak informazioaren eskuztaketan trebatzea.
  • Gizarte trebezien garapena erraztea, hots, informazioa hedarazteko beharrezkoak direnak.
  • Norberak aldi goiztiarrean erantzukizunak hartu beharra eragitea.

Eragingarritasunaren arloko xedea: beka hauen bidez gazte jendea izan dadila gazteentzako interesgarria izan daitekeen informazioa zabaltzearen arduraduna, horrek erraztu egiten duelako delako informazio hori jasotzaileengana iristea.

Ondore horretarako astero pertsona horiek Gazteentzako Informazio Bulegora etorri beharko dute Informazio Guneetan jartzeko prest egongo den informazioaren bila. Halaber, “antena” lana egin beharko dute eta Gazteria Zerbitzuarentzat interesgarriak izan daitezkeen informazioak eta proposamenak antzemateko gauza izan beharko dute.

Lan hori errazteko beken jasotzaileak izango diren pertsonak hautatu ostean prestakuntza ikastaro txikia eskainiko zaie aisialdi, lana bilatzeko sistema eta informazioa artxibatzeko erei buruz, edota jendearen aurrean hitz egiteko teknikei buruzkoak, eta abar. Beti izango da derrigorrezko baldintza kudeatu behar den panel hori dagoen lokal horretako ohiko erabiltzailea izatea, edo panela dagoen zentro horretan inskribatuta egotea (ikastetxeen kasuan). Halaber, beharrezkoa da urte hau bukatu aurretik 14 urte betetzea.

2009-2010 ikasturtean, hamahiru gaztek informazio gune ezberdinak kudeatzen dituzte, horretarako beka jaso baitute. "Informazio antenak" dira. Ondokoak dira:

Fotografía de los becarios de juventud 2009/2010

 

  • Aixerrota: Jon Iturregi Icaran
  • Andra Mari Kiroldegia: Asier Pomposo Pozo
  • Azkorri: Janire Sánchez Hernández
  • Azkorri: Alana Rawlins Bilbao
  • EISE: Karen Giannina Burgos Molinas
  • Fadura Kiroldegia: Leire Alberdi Pérez
  • IES Fadura: Alberto González Cubillo
  • IES Julio Caro Baroja: Ana Garamendi Hernández
  • Ntra.Sra. de Europa: Laura Alcalde Prieta
  • San Nikolas Ikastola: Ainhoa Zamorano Salvador
  • San Nikolas Ikastola: Koro Euba Higuera
  • PCPI Getxo Leioa: Sofía De la Peña Barbero
  • Villamonte Kultur Etxea: Belén Lugaresaresti de Urquijo

 

Argibide gehiago behar izanez gero gazte Informazio Bulegora deitu, 944.660.353 telefonora.