XXXIV Getxo Jazz 2010
uztailak 1 osteguna
Kontzertu Nagusiak: Biotz Alai plazan, 21.00etan
Charles Lloyd New Quartet
Charles Lloyd Menphisen jaio zen 1938an, eta oso gazte zela hasi zen saxofoi jotzen. Laster mendebalde kostako klubetan nabarmendu zen, eta Ornette Coleman, Eric Dolphy, Scott LaFaro eta Charlie Haden kideekin batera jo zuen. 1966an, jatorrizko Charles Lloyd quartet taldea sortu zuen, talentuen elkargunea, hala nola Keith Jarrett piano-jotzailea eta Jack DeJohnette bateria-jotzailea. 1981. urtean beste horrenbeste egin zuen Michel Petruccianirekin, eta 2000. urtean Brad Mehldau eta Larry Granadier-ekin. Munduko jazzaldi handi guztietan parte hartu du, hala nola Montreux, North Sea, Montreal, Toronto, Paris, Viena, Londres, Donostia,...
Saxofoi-jotzaile, flautista eta konpositore honek hirurogeiko hamarkadan une gorena lortu zuen, eta bere laukotearekin jazz modernoaren jarraitzaileen eta loratzen ari zen rock hippyaren arteko mugak hautsi zituen. 40 urteko ibilbidean 35 album argitaratu ditu eta beste horrenbeste lankidetza egin ditu (Chico Hamilton eta The Beach Boys barne hartuta). Horri esker, ospe handia lortu du eta jazz modernoari buruz hitz egiterakoan ezinbesteko erreferentzia da.
Sobietar Batasunetik bira egin zuen lehenengo jazz musikaria izan zen, baita genero horretan milioi bat kopia saldu zituen lehenengoa ere, Florest Flower lanarekin. Lan hori zuzenean grabatu zuen Monterreyko Jaialdian, 1966an, Keith Jarrett gaztea pianoan zegoela. Gero modu partzialean erretiratu zen eta agertokietara 80ko hamarkadaren amaieran itzuli zen. Ordutik ECM etxearekin lanean ari da, eta espiritualtasun, emetasun eta soinu imitaezineko lanak atera ditu. 2002an bi disko handi atera zituen: "Which Way Is East" eta aurretik "Lift Every Voice". Hainbat estilotako musikariek miresten dute, hala nola Keith Jarrett, Joe Lovano eta David S. Warek. Charles Lloydek berehala ezagutzen duen soinua dauka: hauskorra eta liluragarria, fina eta flotatzailea, haize leuna bezala.
Getxon honako musikari hauek ariko dira Lloydekin: Jason Mora (pianoa), Reuben Rogers (kontrabaxua) eta Eric Harland (bateria).
- bere web gunea bisitatzeko, sakatu hurrengo loturan: web
Azken eguneratzea: 2010/06/14