
Euskal Kulturaren XI. jardunaldiak
azaroaren 16ra arte
Egitaraua
- IV. SMS & E-MAIL LEHIAKETA
Zre amk bdaki...?
Euskarazko mezuak, gehienez 300 karakteretakoak
sms-ak 688687826 telefonora eta e-postak bizarralepoan@euskalnet.net helbidera
antolatzaile Bizarra Lepoan euskara elkartea
Nahi beste mezu eta e-mail bidali ditzakezu. Lanek euskaraz eta jatorrizkoak izan behar dute. Mezua sms batean sartu beharko da eta e-maila 300 karakterekoa.
sariak: Note Book-a, argazki-kamera eta mendiko materiala. Sari banaketa: azaroaren 21ean, Izarren distira galaren barruan.
informazio gehiagorako, sakatu hurrengo loturan: sms

- azaroaren 2tik 28ra
Erakusketa
"EUSKARA AHORA"
Algortako Azoka
astelehenetik ostiralera: 8.00-14.00 / 17.30-20.00
larunbatetan: 8.00-14.00
nola eskatu euskaraz erraz-erraz? Nola galdetu produktu baten prezioa? Produktuen hiztegi erraza, frutak, barazkiak, arrainak, ogiak.. euskaraz. Denda batean sartutakoan nola agurtu? Zenbakiak, establezimendu motak...
doan
informazio gehiagorako, sakatu hurrengo loturan: euskara
- azaroak 20, ostirala
VIII. TRIKITIXA NAZIOARTEKO JAIALDIA
Ricardo Tessi (Italia), Raynald Ouellet (Québec), Joan Francés Tisnér - Marc Castanet (Okzitani), Laja eta Poxpi - Bunpada Sound - Herrikojak - Esne Zopak(Euskal Herria)
Andrés Isasi Musika Eskola
20.00
6€
antolatzailea Bizkaiko Trikitixa elkartea
Jaialdian, Euskal Herriko zein atzerriko trikitilari eta musikariak ikus eta entzuteko aukera izango dugu. Topaketa honen bidez, munduan zehar dauden trikitixa jotzeko estilo eta era ezberdinak erakutsi eta ezagutzera eman nahi ditugu. Atzerritik, Québec, Italia eta Okzitaniako artistak datozkigu. Denak dira musika herrikoian adituak.

- azaroak 21, larunbata
MERKATUAK BERTSOTAN
Lizaso eta Peñagarikona, trikitixak lagunduta
Algortako Azoka
12.00
doan
antolatzailea Algortako Bertso eskola
bertsolari ospetsuak librean arituko bertsotan Algortako merkatuan, postuz postu, eta trikitiak lagunduta. Bertsoen munduan dena ez da txapelketa izango, ezta!!
- azaroak 21, larunbata
II. "IZARREN DISTIRA" GALA
12-18 urte gazteentzako talentu showa
Andrés Isasi Musika Eskola
19.00
hilaren 10etik aurrera Algortako Kultur Etxean hartu beharreko gonbidapenez
Nerea Alias aurkezlea
Epai-mahaia: Jokin Lacalle (Seiren taldeko abeslaria eta biolin-jolea) Tor Magoa eta Andrea Arrizabalaga (gaueko Teleberriko aurkezle berria).
gala girotzeko DJ Oleaktiff eta break dantzariak
www.izarrendistira.nireblog.com
Izarren Distirak iaz izandako arrakasa ikusita, Getxoko Udalak aurten ere udalerriko gazteen talentua saritzen duen lehiaketaren II. edizioa abian jarri du. I. edizioan, 6 taldetan bildu ziren 25 gaztek beraien saio ikusgarriak aurkeztu zituzten Areetan ospatutako Gala jendetsuan. Aurten ere parte hartu nahi duten 12-18 urteko getxoztar gazte guztiek izena eman ahalko dute azaroak 6 baino lehen. Sari nagusia iaz bezala ikaragarria da: ikas-bidaiarako 1000€-ko diru-laguntza edo 6 lagunentzako asteburu pasa bat.
Tuenti sarea: Izarren Distira Getxo
Tuentin ere bai: gazteekin hartu emana indartzeko asmoz, aurten Izarren Distira Getxo Tuenti sarea sortu da. Argazkiak, bideoak partekatu zein zuzeneko komunikazioa sustatzeko aukera eskainiko da tresna honen bitartez. Gazteen iritzia, proposamenak ezagutu eta talde izaera indartzeko bide berri bat gazte getxoztarren eskura.
aiora@kulturkabia.com
663083736
informazio gehiagorako, sakatu hurrengo loturan: showa

- azaroaren 22an, igandea
KANTA EMANALDIA
Olatz Goikoetxea eta Estibalitz Olibares bikotea, Mirari Azkuna, Estibalitz Asua
18.30etan
Satistegi tabernan
doan
Getxoztarrok Kantu Txapelketa Nagusiko Euskal Herriko finalean parte hartu duten kantariekin gozatzeko aukera izango dugu. Txapelketa hau da "Euskal Kantuzaleen Elkarteak" burutzen duen jarduera nagusietako bat eta inolako beldurrik gabe, esan dezakegu euskal kantagintzaren harrobi emankorrenetako bat dela, izan ere, kantari ospetsu asko pasa baita txapelketa hauetatik.
- azaroak 23, astelehena
Tailerra
KAMISHIBAI
Paper-antzerkia
8-10 urteko haurrentzako eta gurasoentzako
Zubilleta ikastetxeko liburutegian
18.00
antolatzailea Sendi
Kamishibai hitzak "paperezko antzerkia" esan nahi du eta Japonian ipuinak kontatzeko modu ezaguna da. Orriak erabiltzen dira (alde batean marrazkia eta bestean testua) eta umeek ipuina ikusten duten bitartean aurkezleari entzuten diote. Horren ostean umeek kamishibaia egiten ikasiko dute.
begirale-zerbitzua 8 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi, mesedez)
informazio gehiagorako, sakatu hurrengo loturan: tailerra
- azaroaren 25ean, asteazkena
ERRETRATUAK ERAKUSKETA
AKORDATEN NAZ DOKUMENTALA AZPITITULUREKIN
19.3ean
Alday Patronatuan
doan
ERRETRATUAK izeneko erakusketa abenduaren 2ra arte egongo da, Alday Patronatuko hallean
antolatzailea UK
Badago gure herriko historiaren zati garrantzitsua osatzen duten gizon-emakume asko. Egunero egiten dugu topo eurakaz, kalean, dendan, plazan zein tabernan; ohituta gaude eta ez diegu arreta berezirik eskaintzen. UKn tartetxoa egiten diegu hamabostean behin. Euren erretratu eta berbakaz erakusketa osatu dugu.
Horregaz batera, orain urte bi aurkeztutako Getxo, akordaten naz dokumentala ikusteko aukera izango duzu barriro ere; baina, oraingo honetan, azpitituluak ipini dizkiogu, eskualdeko berbakeran jaurtitako mezuak guztiongana hel daitezen.

- azaroak 26, osteguna
Liburu aurkezpena
Unai Elorriaga: "Londres kartoizkoa da"
berrikuntza osoa eman dio Una Elorriaga getxoztarrak bere obrari, bai gaiaren, bai idazkeraren aldetik, baina bere erroei eutsiz: itxurazko soiltasun guztiz landua, literatur lana erlojuaren doitasuna duen artefaktua ere izatea, gizon-emakumeen beldur eta sentimendu sakonetara heltzeko gaitasuna.
Algortako Kultur Etxea
20.00
sarrera dohainik
antolatzailea Irakurzaleen txokoa
http://unaielorriaga.com/

- azaroak 28, larunbata
MERKATUAK KANTETAN
Josu Landetak eta Katxo Larrazabalek gidatuta, euskal kanta ezagunak taldeka abesteko
Algortako Azoka
12.00
antolatzailea Egizu
Josu Landetak eta Katxo Larrazabalek gidatuta, euskal kanta ezagunak abestuko ditugu azokaren giro epelean. Prestau zaitezte, eztarria berotu eta etorri kantatzera. Hitzak ez badakizkizu, ez kezkatu, liburuxkak banatuko ditugu eta.
- azaroak 28, larunbata
Kontzertua
KEROBIA: "PAPER ETA KARTOIA"
Andrés Isasi Musika Eskola
22.00
8€
antolatzailea Udagoieneko ostera
ahotsa eta gitarra: Xabi Bandini; gitarra: Rubén Matilla; baxua: Alberto Isaba; bateria: Mikel Zorrilla; teklatua: Mikel Isaba
"Papera eta kartoia" taldeak aurkezten duen trilogiaren bigarren alea da. "Materia organikoa eta gainerakoak" argitaratu ostean, lan berri hau gogoetan eta konposizioan eszenatoki berrien bilaketan oinarritzen da. Taldeak eskaintzen duena "Rose Escargot-en" eta trilogiaren lehenengo zatiaren arteko oreka bat da, beste behin ere joera berrituak uztartuz. Testuak, Kerobiaren lanetan ohiko den legez, itzelezko pisua mantentzen du, kanten arteko hari lotzaile lanak eginez.
http://www.kerobia.com/

- azaroak 29, igandea
Haurrentzako musika-antzerkia
"INO, INO, INO... BADATOR BONBARDINO"
Ane Mora, Oskola, Karramarroia taldea
Andrés Isasi Musika Eskola
12.30 / 18.00
3€
antolatzailea Bapiruke
Ane Monna haurdun dago eta laster umetxo bat edukiko du; Bonbardino jarriko dio izena. Eskolara joaten hasten denetik, bere ikasgelako neska ergel batek, Lady Pinpirinak alegia, trufak eta bihurrikeriak egiten dizkio etengabe; batzuetan, bere janzkeragatik, beste batzutan bere ahoskeragatik eta beste askotan... inolako aitzakiarik gabe. Bonbardino zapuztuta dago eta inork ez duela maite sentitzen duenez, oso erabaki inportantea hartuko du. Zer gertatuko da Bonbardinok boligrafo magikoa erabiltzen duenean? Zer esango dio Lamiak basoan zehar topatzen duenean? Murgil zaitez abestiz eta dantzaz hornitutako antzezlan koloretsu honetan.

- abenduaren 2an, asteazkena
"BESTELA ONDO...EZTA?"
Helduentzako umorezko antzerkia
20.00etan
Piper´s taberna irlandarrean
doan
Jon Urraza aktore getxotarrak, iaz IV. CAFE BILBAO Antzerki Saria irabazi zuen "Morritson eta Gartzia" antzezlanarekin. Aurten lan berri batekin datorkigu.
"Aitor" konturatu da bizitza osoan ez duela ezer egin, ez daukala ezer; adin honekin jendeak normalean bere bizitza guztiz bideratuta dauka, bikotea, lana, seme-alabak etab. Eta orduan bere burua eta bere iragana aztertzen, "psikoanalizatzen" hasikoda, ume garaian, gaztaroan eta gaur egun arte gertatutakoekin paralelismoak egiten, bere burua justifikatzen eta bere izaeraren zergatiak deskubritzen. Ikusleak bere "terapia" bereziko partaide egingo ditu.

- abenduaren 3an
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Trikikantu gosaria eta Kantukafea
10.00etan eta 17.30ean
The Piper´s tabernan
doan
Getxoko euskaltegietako ikasleek ere izango dute euren tartetxoa jardunaldien barruan. Aldez aurretik landu eta ikasitako abestiak trikitiaz lagunduta kantatzeko aukera izango dute The Piper´s taberna irlandarrena hurbiltzen diren ikasleek.
Kantuek, giro epelak eta, zergatik ez, tortilla pintxoek edota pastelek ikasgelaz kanpoan ere euskaraz hitz egiteko aukera aparta eskainiko diete ikasleei.
eta abenduan ez ahaztu
"GetxOnegin"
ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa
19an eta 20an: "GetxOnegin" I. Pintxo lehiaketa
26an eta 27an: "Zirt zart egin" eta irabazi erronda bat
Azken eguneratzea: 2009/11/06