|
FAMILIA BIDEZKO JARRAIPENA
Ama hizkuntza (lehen hizkuntza)
96ko Erroldako datuetatik ondorioztatzen denaren arabera
bederatzi getxoztarretik batek du euskara lehen hizkuntza, hau da, %11,3k.
Hauetatik, %6,6k euskara bakarrik eta %4,7k biak, euskara eta gaztelania.

Hizkuntza-bilakaeraren tipologia
Getxoko biztanleen erdia baino gehiago (%56,9) erdaldun zaharrak dira,
hau da, ama-hizkuntza erdara izan dute erdaldunak. Euskaldunei dagokienez,
gehienak euskaldun berriak dira. Horrek esan nahi du ama-hizkuntza erdara
izan dutela eta eskolan edo euskaltegian ikasi dutela euskara. Euskaldun
berriak getxotar guztien %11 dira eta euskaldunen %57,0. Euskaldun zaharrak,
berriz, gutxi dira Getxon, biztanle guztien %5,1 eta euskaldunen laurdena
(%26,4). Hizkuntza-gaitasunean, elebidun hartzaileekin gertatzen den bezalaxe,
hemen ere pisu handia (%20,6) dute partzialki euskaldun berriek. Ama-hizkuntza
gaztelania izan dute eta euskaraz ondo hitz egiteko gai ez diren arren,
ondo ulertzen dute euskara.

* Irabaziak
| GETXO 1996 |
Euskaldun zaharrak |
Jatorrizko elebidunak |
Euskaldun berriak |
| Guztira |
4008
|
2503
|
8647
|
* Galerak
| GETXO 1996 |
Guztiz erdaldunduak |
Partzialki erdaldunduak |
| Guztira |
777
|
1648
|
Hizkuntza-bilakaeraren tipologia,
adinaren arabera
Adinak behera egin ahala, erdaldun elebakarren beherakadarekin
batera, euskaldun berrien gorakada nabarmena ikus daiteke. Euskaldun berrien
hazkundea areagotu egiten da 30 urte baino gutxiago dituztenen artean.
Izan ere, gazteenen artean erdaldun zaharrak baino gehiago dira. Dena
den, oraindik ere adin-talde horietan partzialki euskaldun berriak gainerakoak
baino gehiago diren.

Ezagutzaren bilakaeraren estimazioa
Getxon
Egindako estimazioen arabera, Getxoko euskaldunen ehunekoa
bikoiztu egin liteke datozen hamar urteetan eta %50 ingurura iritsi. Estimazio
hauek euskararen bilakaeran prospekzioak egiteko sortu den BEGIRA izeneko
tresna informatikoaren bidez egin dira. Tresna honen bitartez, datozen
urteetan Getxon zenbat euskaldun egongo diren aurreikusi dezakegu.
Ondoko taulak BEGIRA tresnaren bidez egindako estimazioak
ematen dituen datuak ikus daitezke.


ETXEKO HIZKUNTZA 1996

Etxeko erabilerari, alegia, etxe barruan hitz egiten den
hizkuntzari dagokionean, hamabi getxoztarretik batek erabiltzen di etxean
euskara (euskera bakarrik edo gaztelaniarekin batera).
Etxeko hizkuntzaren erabileraren
tipologia, 1996
Euskaldun zaharrak dira etxean euskara gehien erabiltzen
dutenak. Hala ere, horien artean, kopuru berdintsua da nagusiki euskara
erabiltzen dutenena (%33,4), euskaraz eta gaztelaniaz, bietan, mintzatzen
direnena (%35,6) eta nagusiki gaztelaniaz hitz egiten dutenena (%31,0).
Jatorrizko elebidunen artean, hau da, ama-hizkuntza euskara eta gaztelania
izan dute euskaldunen artean, gehienek (%56,0k) euskara eta gaztelania
erabiltzen dituzte. Gainerako talde guztietan, erabat nagusi da gaztelaniaren
erabilera.

Etxeko hizkuntza, euskaldunen dentsitatearen
arabera
Etxeko euskaldunen dentsitatea edozein izanda ere, Getxoko
biztanleek gaztelania, erabiltzen dute etxean. Dentsitatea %80tik gora
denean, gaztelaniaz %43,0k hitz egiten dute, euskaraz eta gaztelaniaz
%28,9 mintzatzen dira eta nagusiki euskaraz %27,9. Gainontzeen artean,
nagusi edo erabat nagusi da gaztelaniaren erabilera etxeko eguneroko jardunean.
EAEn, batez beste, etxeko euskaraz hitz egiten da barik bat, 10 lagunetik
7k hain zuzen, eta gaztelaniaz bakarrik %12,3k baino ez.

IRAKASKUNTZA
Hizkuntza Normalkuntzako programak
Getxoko 8 ikastetxek dituzte hizkuntza-normalkuntzako programak
martxan (horietatik, 7 ikastetxe publikoak dira eta bat pribatua). Euskararen
sustapenerako proiektuetarako, Hezkuntza Sailak laguntzak ematen ditu:
herri ikastetxeei, irakasle bat pribatuetan, dirulaguntza ematen die.
AIXERROTA-GETXO Institutua ................................9 ordu
ANDRA MARI herri ikastetxea ..................................9 ordu
GEROA ikastola ..........................................................6
ordu
GOBELA ikastola ........................................................6
ordu
JUAN BAUTISTA ZABALA herri ikastetxea ..............6 ordu
ROMO herri ikastetxea ...............................................
SAN NIKOLAS ikastola .............................................. 443.064
pta.
ZUBILETA herri ikastetxea ........................................9 ordu
Irakaskuntza ez unibertsitarioaren
bilakaera 1983-84/2000-01
Irakaskuntza ez unibertsitarioan, oro har, A ereduak nagusi
izaten jarraitzen badu ere, ikasturtez ikasturteko bilakaerak A ereduaren
beherakada etengabea eta D ereduaren gorakada erakusten du. B ereduak,
azkenik, pixkanaka gora egin du ikasturtetik ikasturtera; azken hiru ikasturteotan
gorabeherarik gabe bere horretan mantendu da.

3 URTEKOEN MATRIKULAZIOA 2002-03
IKASTURTEAN
| |
A eredua
|
B eredua
|
D eredua
|
|
| Publikoak |
57
|
36
|
200
|
293
|
| Pribatuak |
169
|
70
|
43
|
282
|
| Guztira |
226
|
106
|
243
|
575
|
|
%
|
%39,30
|
%18,43
|
%42,26
|
|

HAUR HEZKUNTZA (0-6 urte) 2002-03
IKASTURTEAN
| |
A eredua
|
B eredua
|
D eredua
|
|
| Publikoak |
250
|
148
|
779
|
1.177
|
| Pribatuak |
601
|
226
|
174
|
1.001
|
| Guztira |
851
|
522
|
953
|
2.178
|
|
%
|
%39,07
|
%23,96
|
%43,75
|
|

LEHEN HEZKUNTZA 2002-03 IKASTURTEAN
| |
A eredua
|
B eredua
|
D eredua
|
|
| Publikoak |
309
|
266
|
1.002
|
1.577
|
| Pribatuak |
548
|
310
|
352
|
1.210
|
| Guztira |
857
|
576
|
1.354
|
2.787
|
|
%
|
%30,74
|
%20,66
|
%48,58
|
|

ESKOLAKO EREDUEN BILAKAERA LEHEN
HEZKUNTZAN

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
2002-03 IKASTURTEAN
| |
A eredua
|
B eredua
|
D eredua
|
|
| Publikoak |
393
|
110
|
356
|
859
|
| Pribatuak |
481
|
195
|
283
|
959
|
| Guztira |
874
|
305
|
639
|
1.818
|
|
%
|
%48,07
|
%16,77
|
%35,14
|
|

BATXILERGOA 2002-03 IKASTURTEAN
| |
A eredua
|
B eredua
|
D eredua
|
|
| Publikoak |
404
|
|
321
|
725
|
| Pribatuak |
201
|
|
-
|
201
|
| Guztira |
605
|
|
321
|
926
|
|
%
|
%65,33
|
|
%34,66
|
|

EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA
2001-02 ikasturteari buruz, HABEn jasotako datuen arabera,
Getxon 1.205 ikasle aritu dira euskara ikasten, udalerrian dauden hiru
euskaltegietan.
|
Euskaltegiak 2000-2001 ikasturtea (GETXO)
|
|
Euskaltegia
|
Mota
|
Sarea
|
Ikasleak
|
| JOSE ANTONIO AGIRRE |
HO
|
Federatugabea
|
244
|
| LAUAXETA-AEK |
HO
|
AEK
|
292
|
| GETXOKO U.E. |
PU
|
Udal euskaltegia
|
669
|
| GETXO GUZTIRA |
|
|
1.205
|
|