|
Mendeetan zehar euskarak (eta beste hizkuntza guztiek) izan duen erreprodukzio-mekanismorik
eraginkorrena euskararen familia bidezko jarraipena izan da.
Mende honi erreparatuz gero, euskararen famili bidezko jarraipenak izan
duen higadura begi bistakoa bada ere, ezaguna da euskarak izan dituen
urterik zailenetan familian euskaraz hitz egiteak izan duen garrantzi,
agian, erabakigarria.
Familiaren garrantzia ukaezina da alderdi askotatik begiratuta:
* Familia da hizkuntza transmititzeko biderik nagusiena eta, gainera,
garrantzitsuena, errazena, merkeena eta eraginkorrena.
* Familiako hizkuntz sentimenduen eta norberak barneratzen duen mundu
sinbolikoaren hizkuntza da.
* Familian ikasi dutenak izaten dira hizkuntza gutxitua gehien ezagutu
eta erabiltzen duten hiztunak.
* Epe ertain eta luzera, familia da belaunaldi berriei hizkuntza transmititzeko
gune nagusia, baina ez bakarra. Familiarekin batera, gertuko gizartea
eta eskola aipatu behar dira, besteak beste.
|