|
Getxoko leku izenen ganeko CDa aurkeztu da
2005-11-17
Getxoko Udalak Getxoko lekuen izenen ganeko CDa aurkeztu du gaur, aldez aurretik Mikel Gorrotxategi eta Sofia Suso filologoek egindako ikerketa lanean oinarritutakoa dela. 12.000€ko dirulaguntza bideratu zen horretara.
“Getxoko leku izenak” izenburuko liburuan iaz jaso zenaren haritik, udal ekimen honen helburua da, Presidentzia arloaren zinegotzia den Imanol Landak prentsaurrekoan adierazi duenez, “udalerriaren oroimen historikoa jagon eta gaur egun berton den balio historiko eta arkitektonikoa 6 eta 12 urte arteko haurrei egutzera eman eta gaztetxo hauen artean euskeraren ezagutza eta erabilera sustatzea”.
Izan ere, aurkezpen erakargarria eta gustokoa ezezik fikziozko pertsonai getxotar bat –haize errota- ere hautatu dute, euskarri informatikoa erabiltzerako orduan, 6 joku elkarreragilaren bitartez, gidari izango dutena.
Adin guztientzako erabiltzaileentzat, CDak datu base elkarreragilea dauka -1200 sarrerekin-, hala nola Getxoko toponimia liburua bera PDF formatoan, udalerriko etxe eta paraje ezagunen ganeko 240 argazki, Getxoko mapa (aireko fotografia eta mapa toponimikoa), 8 ibilbide turistiko eta 18 ikuspegi panoramiko –360 gradutako irudiekin-.
CDaren 2.500 ale plazaratu dira eta udalerriko 20 liburudendentan egongo da salgai, 6 eurotan.
|