TOPONIMIA BEKA

- Getxoko leku izenen ganeko CDa aurkeztu da

- GETXOKO TOPONIMIA: LIBURUA ETA MAPA

- BIZKAIKO MAPA TOPOGRAFIKOA (pdf: 177KB)

 

TOPONIMIA BEKA

* Euskararen normalizazioa lortzeko egin behar den lanetako bat herrietako toponimoak jaso eta aztertzea da.
* Getxoko toponimia, gure kultur ondarearen zati garrantzitsua, jaso gabe egon da orain arte eta toki-izen asko desagertzeko arriskuan daude.
* Kultur ondare hori biltzeko toponimia bekaren deialdia egin zen.
* Toponimia bekaren helburua hauxe da: Getxoko toponimoak bildu, sailkatu, kokatu, aztertu eta finkatu.
* Bekaren zenbatekoa 2.500.000 pezetakoa izan zen eta egiteko epea 14 hilabetekoa.
* 2001eko otsailean epaimahaiak beka Amagoia Aurrekoetxea eta Sofia Suso andreei esleitu zien.

EGINDAKO LANA

* Hauexek arakatu dituzte lana egiteko: Bizkaiko Artxibo Historiko Probintziala, Bizkaiko Foru Aldundiko Artxiboa, Getxoko Udal Artxiboa eta Jabetza Erregistroa (zati bat). Halaber, Bizkaiko Fogerazioak (1745 eta 1796) aztertu dituzte eta bertako lekukoei elkarrizketak egin dizkiete.

Guztira 1259 toponimo bildu dituzte. Batez ere, etxe-izenak jaso dituzte, baina baita soroak, kaleak, errekak, mendiak, iturriak, elizak, zubiak ... ere.

Toponimoak biltzeko Euskaltzaindiak emandako fitxa erabili dute. Fitxa honetan hainbat arlo jasotzen dira, horien artean, toponimoaren izen normaldua, hau da, euskara batuan toponimo horrek daukan izena.

Normaltze lanetan Euskaltzaindiako Mikel Gorrotxategi ibili da.

LANAREN BALIOA

Herriko leku-izenak ezagutzeko eta erdi galduta daudenak berreskuratzeko baliagarria da.

Getxoko kale, parke eta abarrei izenak jartzerakoan kontuan hartzekoak dira toponimoak. Berdin gertatzen da denda, bulego eta gainerako establezimenduekin.

Egindako azterketarekin hauxek egingo dira: liburua argitaratu, CDa diseinatu, toponimoak kokatzeko mapa egin eta leku-izenak, baserriak... ezagutzeko ibilbideak prestatu.