Berriak |
|
2005-12-05 |
Getxoko Udalak Udalbide Elkarlan Elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatu du euskararen aldeko ekitaldiak egiteko. Hitzarmen horren bitartez, elkarteak aurten 30.000 euro jasoko ditu. “Dirulaguntza ematetik hitzarmen bat sinatzera pasatu gara, bi erakundeen arteko harremanari izaera sendoagoa ematen diolako” zehaztu du Getxoko Alkateak, Iñaki Zarraoak. Udalbideren lan ardatzak honako helburu hauetan oinarritzen dira: hizkuntza normalkuntzaren alde lan egitea, batez ere erakundeen babesa ahulago den esparruetan; Euskal Herriko alde desberdinetako erakundeen eta herritarren arteko harremanak; lurralde ordenamenduari eta gizarte eta ekonomi garapenari dagokien hausnarketa bultzatzea udalerrietan; euskal kultura sustatzea herri administrazioen eta ekimen sozialaren partaidetzarekin ohiturak eta gaurkotasuna batzeko eta Euskal Herriko udalerri eta kanpoko udalerrien arteko harremana bultzatzea. |
|
|
|