BERRIAK

GETXOK ABIAN JARRI DU EUSKERA GURASOENGANDIK SEME-ALABENGANA TRANSMITITZEKO KANPAINA


(Itxaron orria kargatu arte eta seaska kantaz goza dezakezu)

- EUSKARAZ BLAI - Como pez en el agua

- Getxoko 2.000 bat familik "Euskaraz Blai" kanpaina jasoko dute beren etxeetan

- Guraso, haur zaintzaile, sendagile eta erizain, eta haurtzaindegiko langileak euskera ikasteko bekak

- TXIKIAKAZ NAGUSI (Guraso eta seme-alabak batera euskaraz egiteko jarduerak)

- FAMILIA BIDEZKO EUSKARAREN JARRAIPENA BULTZATZEKO KANPAINA (pdf dokumentua: 14,3 MB)

- EUSKARAREN TRANSMISIOA GETXON ( ppt dokumentua: 475 KB)

- ZERGATIK TRANSMISIO PROGRAMA?

- GETXOZTARREN AMA HIZKUNTZA

- TRANSMISIOA 2002-03

Getxoko 2.000 bat familik jasoko dute "Euskaraz blai" lelopeko kanpaina beren etxeetan, Getxoko Udaleko Euskara Sailak antolatuta eta Alkarbide bilguneak koordinatuta. Kanpaina honen aurrekontua 7.563 eurokoa izango da.

Sentiberatze-kanpaina honen helburua familia dela bitarte, euskararen jarraipena edo transmisioa sustatzea da, euskararen aldeko jarrera bultzatzeko inguru hau baita egokiena, gaur prentsaurrekoan Imanol Landak, lehen alkate ordeak azaldu duenez. Kanpaina honek honako helburu osagarri hauek ere ditu: euskarazko irakaskuntza bultzatzea eta euskararen erabilera bultzatzea familiaz eta eskolaz kanpoko jardueretan.

Horrela, bi urteko epean urte bateko eta bi urteko haurrak dituzten 2.000 bat famili getxotarrek uretako mahukatxo pare bat, alkatearen eskutitz bat eta euskararen erabilerari buruzko gomendio batzuk jasoko dituzte etxean. Euskara ez dakiten gurasoei haurrak bideoen, ipuinen eta jolasen bitartez motibatzea gomendatuko diete, umeak eredu euskaldunetan matrikulatzeaz eta beraiek euskara ikasten hasteaz gain. Gurasoetako batek euskaraz hitz egiten dakienean, haurrarekin erabiltzea oso garrantzitsua dela gogoratuko diete eta azkenik, guraso euskaldunei beraien artean euskaraz egitea oso garrantzitsua dela azpimarratuko diete, haurren hizkuntz-eredua izan daitezen.