|
iskin hontatik idazten dizut
|
orain goizean goizik hartzen dut |
ilunaren arerio
egun argian jario
atzo gauean gozatuari
zure usaina dario
zeru gainean bi laino
zoaz, eguzki, goraino
zelan ez dekot beste gogorik
zeuri kantetako baino
soloa loraz polito
nor ez da udabarriko
zain nago zure udagoiena
barriro noiz etorriko
asuneri udararte
krabelina batu jake
hain lotsatia ez bazina bai
zu biluztuko zinake
badator gaua astiro
badeko nahiko motibo
maite nozula dakidan arren
esan eistazu barriro
haizeak ohiko egarriz
leizarrak dantzan darabiz
eskuok zure azal gozoa
omendu gurean dabiz
kirikolatzan karreran
iturria non ete dan
laztana maite zaitudalako
behar dot zurekin edan
jaunak, hau bai edari goxoa
arimen iratzargarri
egin dezagun azken tragoa
atea itxi aurretik
haserre joan zaizkigu emazteak
beren izenak madarikatzen
azkena egin dezagun mutilak
abisua jo aurretik
mundura sufritzeko ez ginen jaio
ezta gutarrak jagoteko
azkena egin dezagun agudo
infernua gure zai dago
Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak kontatzen dituena
txanpon baten truke.
Dragoia eta printzesaren
ezinezko maitasuna
zahartutako basoko loti ederraren
azken egunak,
printze urdinak abandonatuta
Txanogorritxuren dibortzioa
otsoaren suizidioa.
Jendea presaka dabil ordea
entzuteko astirik ez dauka
aspaldiko garaietan, urrutiko lurraldetan
gertatutako ixtorioak.
Tirauki triki trauki
mailuaren hotsa, (bis)
Urkiolako puntan
fraile buru motza.
Dondingilin dangoa
hi ez haiz zoroa, (bis)
sardina buru baino
hobe duk oiloa.
Urra txuntxulun berde
mesmeru mokordo, (bis)
hortxe goian atso bat
kaka egiten dago.
Gure Violeta maitea
dantzan egizu martxea,
lehen eskuineko hankea
bai eta gero bestea.
Begira euskal jendea
bihotza pozez betea,
apurtzen berdin katea
eta zapata parea.
Gure Violeta maitea
dantzan egizu martxea.
Sekulan ez nun uste nik
hain aldakorra zinenik,
Ameriketan sorturik
gure aldera sarturir.
Munduan ez da besterik
hau baino ederragorik,
nola egon jakin barik,
hil eta gero bizirik.
Sekulan ez nun uste nik
hain aldakorra zinenik.
Ituringo arotza, Erramun Joakin,
haserre omen zaude zeren dugun jakin
santurik ez laiteke fiatu zurekin;
San Kristobal urtuta joaliak egin.
Arotzak esan dio bere andreari:
“Urtu behar dinagu; ekarran santu hori”.
“Gizona, nora zoaz? Bekatu da hori”.
“Etzionagu erranen sekula inori”.
Ituringo garaile Ramuntxo Joakin
hasarre omen zira zeren dudan jakin
konfesa zaitez ongi erretorarekin:
ez dute zer fidatu santuek zurekin.
Kobrezko santurikan inon bazarete,
egoten al zarete hemendik aparte;
baldin arotz horiek jakiten badute,
gariak egiteko urtuko zaituzte.
Zure begiek ene maitia
badute biek dirdir eztia.
Zeruko lore miresgarriak
izarren pare zoragarriak.
Gazte-gaztia zira oraino
egun guztia nago zuri so.
Zure begiek erotzen naute
eta guztiek nahi luzkete.
Gaua delarik mundurat jausten
Jauna zerutik da urrikaltzen.
Zure begien gozoino hori
egon dadien eder ta garbi.
Ene nahia zinez handia
zu izaitia neure andria.
Zure begiek ene maitia
badute biek dirdir eztia.
Zeruko lore miresgarriak
izarren pare zoragarriak.
Gazte-gaztia zira oraino
egun guztia nago zuri so.
Ene nahia zinez handia
zu izaitia neure andria.
Ni hiltzen naizenean, trala tralara laralala,
ni hiltzen naizenean
ez ehortz elizan. (bis)
Bainan ehortz nazazue, trala...
bainan ehortz nazazue
kupela tartean. (bis)
Eta buruz barrikara, trala...
eta barrikara
ahoa zulora. (bis)
Ni hiltzen naizenean, trala...
ni hiltzen naizenean
ez ehortz lurpean. (bis)
Bainan laga nazazue, trala...
bainan laga nazazue
belardi batean. (bis)
Ta poxpoloak patrikan, trala...
ta poxpoloak patrikan
papera aldean. (bis)
Hilik egonez geero, trala...
hilik egonez gero
ez egon tristerik. (bis)
Bainan dantza ezazue, trala...
bainan dantza ezazue
pandero eta soinu. (bis)
Eta musiko direnak, trala...
eta musiko direnak
poltsikoan gutxi. (bis)
Etzanda nengoela nere gelan
besteak diskutitzen sukaldean
peta bat egin nuen lo egiteko
ta nere hondamenaz ahaztutzeko
zeozerk esan zidan: adi ametsari
eta kontuz ibili aitarekin!
Aita hiltzailea izan zen
aitak ezin zuen gainditu
aitak egin behar izan zuen,
zintzilik zegoen,
egin behar zuen.
Kopetaraino zegoen
emazte, seme-alabez eta lanez,
kotxe berri baterako diru beharrez.
Gehiegi edan zuen batean
armariotik atera zuen eskopeta,
tiro bat bota anaiari,
tiro bat bota emazteari,
beste bi tiro arrebentzat
eta beste bat katuarentzat.
Eta pareko tabernan erre eta edaten
guztiz itsu ari nintzen jartzen.
Tabernatik atera eta bi argi doaz nere etxera
bata urdina, polizia da ta,
bestea gorria, anbulantzia.
Ulertzen dut iristerakoan
bolbora usaina, odola parketan,
argi urdinak aita daroa
eta gorriak bost hilotzak.
Bapatean despertadoreak jotzen du
ta ohartzen naiz dena amets bat izan dela
soilik amets bat, ez da ezer gertatu,
zergatik, orduan, ezin dut lasaitu?
Sukaldean jarraitzen dira oihuak,
bata mozkortia, besteak galduak
eta orduan bost tiro entzuten dira
eta gero soilik ixiltasuna.
Pasiloan urrats batzuk irristatzen
aitak bere lana amaitu nahi ez ote?
Bala bat baino gehiago badu oraindik
zer egin behar dut nik?
Ospa egitea hemendik (bis)
Bolbora usaina, odola parketan
Hil ezazu aita, hil ezazu bertan,
Ez baduzu hiltzen , hila zaude,
Ez baduzu hiltzen hilko zaitu berak. (bis)
Xoxuak galdu du
burua, burua begiak, gaixoa!
Nola kanta, nola xirula,
nola kanta xoxuak?
Xoxuak galdu du
burua, burua begiak, lepoa, gaixoa!
Nola kanta, nola xirula,
nola kanta xoxuak?
Xoxuak galdu du
burua, burua begiak, lepoa, mokoa, gaixoa!
Nola kanta, nola xirula,
nola kanta xoxuak?
Xoxuak galdu du
burua, burua begiak, lepoa, mokoa,
bularra, gaixoa!
Nola kanta, nola xirula,
nola kanta xoxuak?
Xoxuak galdu du
burua, burua begiak, lepoa, mokoa,
bularra, buztana, gaixoa!
Nola kanta, nola xirula,
nola kanta xoxuak?
Xoxuak galdu du
burua, burua begiak, lepoa, mokoa,
bularra, buztana, hegoak, gaixoa!
Nola kanta, nola xirula,
nola kanta xoxuak?
Xoxuak galdu du
burua, burua begiak, lepoa, mokoa,
bularra, buztana, hegoak, gaixoa!
Nola kanta, nola xirula,
nola kanta xoxuak?
Xoxuak galdu du
burua, burua begiak, lepoa, mokoa,
bularra, buztana, hegoak,
ta amodioa, gaixoa!
Nola kanta, nola xirula,
nola kanta xoxuak?
Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karroak zapalduta
etxera joan zan.
Amak esan ei eutsan
lotara joateko,
atzera kontestau (eu)tsan
ez dot nahi amatxo.
Kanuto Zizilindro,
zilindro, zilindro,
Kanuto Zizilindro
pux! Pux! Pux!
Mari Andresan
Hil da, hil da
Eguzkiak urtzen du han goian Batek gose diraueno ez gara gu asetuko bat inon loturik deino ez gara libre izango. Bakoitzak urraturik berea denon artean geurea etengabe gabiltza zabaltzen gizatasunari bidea. Inon ez inor menpekorikan Nor bere buruaren jabe herri guztiok bat eginikan ez gabiltza gerorik gabe. Batek gose ... Noizbait helduko gara Arraun arraun Atzeraka goaz Noiz bait helduko gara Arraun arraun Atzeraka goaz Ez dirudi erraza Ez dirudi erraza Mugaz muga helmuga jotzea Mugaz muga helmuga jotzea Ahots bat entzuten da Indarrak ahultzean: Uztazu arrauna uztazu Zoaz haize alde Zur hila badabil Uraren azalean Baina nork ez daki Doala hondora Ez gara inoiz helduko Arraun arraun Deus ez da mugitzen Behar dugula itzuli Erdia egin eta? Arraun arraun Ezin gara geldi Arraun arraun Arraunlari gara Urtarats gaua da Tantiru lagun lanliruli Urtarats gaua da Dugun alda maitez Dugun alda maitez lagun Dugun alda maitez Alda ´zak nahi baduk Tantiru lagun lanliruli Alda ´zak nahi baduk Nik neurea diat Nik neurea diat lagun Nik neurea diat Begiak laztan ditik Tantiru lagun lanliruli Begiak laztan ditik Eta ezpainak gorri Eta ezpainak gorri lagun Eta ezpainak gorri Pot baten ebastea Tantiru lagun lanliruli Pot baten ebastea Ezti litzaidakek Ezti litzaidakek lagun Ezti litzaidakek Eztiago oraino Tantiru lagun lanliruli Eztiago oraino Harekin sartzea Harekin sartzea lagun Harekin sartzea Ohe zuri handian Tantiru lagun lanliruli Ohe zuri handian Gandera argitan Gandera argitan lagun Gandera argitan Dugun alda maite lagun Dugun alda maitez Alda ´zak hik nahi baduk Nik neurea diat Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! Laga erdara,bizi ganoraz. Ez egin galde gu zenbat lagun ote; birekin asko izan gaitezke. Itsasoan ura ta harea; euskara ere gurea; denona da kaleko hondartza; gerorantza goazen korrika. Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! Laga erdara,bizi ganoraz. Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! Laga erdara,bizi ganoraz. Denon arnasaz (e)ta hire izerdiaz eginak kasik bide erdia. Basoetan pinu ta pagoa; euskara da geroa; haster bedi karrikako oihana euskalduna goazen korrika! Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! Laga erdara,bizi ganoraz. Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! Laga erdara,bizi ganoraz. Eskuz-esku eta azkar pausoa egin dezagun bide osoa. Haizez doaz kantu ta oihuak; jaso denok eskuak. Gure sua euskararen garra helmugara goazen korrika. Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! Laga erdara,bizi ganoraz. Mexiko, Kuba eta Euskadi zaharra, askatasuna dugu helburu bakarra, hortarako gringoak bidali beharra, napartheiden daukagu hortako suharra. Ardo gorri naparra, kubatar rona ta mexikar tekilakin badugu zarata, independentzi grina odolean eukita, aurrera Napartheid Che eta Zapata. Hiru anai zaharrok honuntza begira, begietan dauzkagu malkoen dizdira, izan beti ausartak ta ez eman bira, denean zabal bedi gora ta arriba. Gauez bakardadean egoten naiz ni ez bazaude zu, gauez bakardadean suak hartzen nau ta behar zaitut, zure uretik edan, zure gorputzean ase, zure bular leunak laztanez bete. Etzazu eztz esan, urduri zabiltz(a) kezkatsu, zure arratsean desioz beharko nauzu. Ilunabarreko bakardadean maiteko zaituzten beso artean gozatuko zara joku batean, eder zabaldurik lore artean. Zure begi urdinak bi izar galdu izango dira, zure bular leunak suak harturik lehertuko dira desiozko zeruan ta ni zure barruan gure sua euriak itzali arte. Etzazu eztz esan, urduri zabiltz(a) kezkatsu, zure arratsean desioz beharko nauzu. Ilunabarreko bakardadean maiteko zaituzten beso artean gozatuko zara joku batean, eder zabaldurik lore artean. Nafarroa, arragoa argiaren pausaleku haizearen ibiltoki zabal, hesirik gabea. Nafarroa, arragoa, sua eta ura, kondaira urratu baten oihartzun oihukatua. Amets bat baino gehiago, ez oparotasun osoa: nahiaren eta ezinaren burrukatoki ebaitzez betea. Nafarroa, arragoa mahats eta gari maitasun eta gorroto gezur eta egia gurea. Nafarroa, arragoa, lur beroen sabel emankorra eta goiko mendi hotzen mendetako loa. Nafarroa, Nafarroa, zuhur eta eroa lurrik maitatuena, hormarik gabe utzitako etxea: erreka gardenen negarrez ibai lodietara ixurtzen ari den odol bustikorraren iturri bizia. Nafarroa, arragoa izen bat eta oinarri eta oinaze eta bidean zure bila ibiltzea... Pinudiek usantzen dituzten harri txingorrezko bidetan gora o, Nafarroa,Nafarroa betikoa. Altzateko Jaun,hor zaude nunbait zure lurrera itzultzeko zai. Gure izatearen testigu zuzena makurtu gabeko zuhaitz lerdena desertuko haizeak lehortu ez zuen lorea itsasoaren kolorea, hor zaude zu. Hamasei salbe ta hamalau kredo erderaz entzunagatik bazenekien hori ez zela sekulan guretzat egin. Urrezko dukat eta diruak ez dira engainu txarra bazter batera apartatzeko lehengo sinismen zaharrak. Merkatarien aldamenera amildegian goitik behera oharkabean eroriko gera; baina guztiok jakin dezagun bidea nundik dijoan Altzateko Jaun, hor zaude zu. Bide batetik okertu gabe kanta dezagun bertsua ixil-ixilik esan dezagun euskaldunon sekretua: herri zahar baten oharpen haiek nora ditugun galduak zenbat itxura alda lezakeen eguna hil zuen gauak. Bidasoaren ezker-eskubi udaberrian lore gorriak ixilikako ur izkutua: mendetan zehar kantu leuna, nozbait latinez lurperatua laister berpiztu behar duguna. Larun-gainean sorginen dantzak nabaitzen ditut arratsaldean, lurrak badaki kontu hoien berri eta hor dago ixil-ixilik. Birjina maite lotan dago zure semetxo laztana, seaskatxoan ipiniozu gure bihotzen kuttunai. gauak eta egunak. bis Poliki, poliki eragiozu egin dezan lo ona. Hotzaren hotzez lasto artea gorde du gorputz gurena, amak musuka bero nahi luke arkume txuri otzana. Maiteńoa, nik dedana, bis Bihotz bero bat txirpil goxoaz Egiteko lo ona. Haur eder baten bila Gabiltza zoratze, Ta izarrak esan digu Galdetzeko hemen. Maite Jerusalen, bis Esan zaiguzu laster Jesus nun jaio den. Hola kantatzen zuten Herriko atean, Meltxor, Gaxpar, Baltaxar Hirurok batean. Maite Jerusalen, bis Esan zaiguzu laster Jesus nun jaio den. Horra Mari Domingi, begira horri, gurekin nahi duela Belena etorri. Gurekin nahi baduzu Belena etorri, atera beharko duzu gona zahar hori. Zatoz! Zatoz! Zure bila nenbilen ni, (bis) Zatoz! Goazen ba!, gurtu dezagun Belenen jaio dan haurtxo eder hori, haurtxo eder hori. Horra Mari Domingi... aingeru artian dator gugana.
bis kantari aingeruak dagoz Belenen.
bis Kantari aingeruak dagoz Belenen. Hator, hator mutil etxera gaztaina zimelak jatera; Gabon gaba ospatutzeko, aitaren ta amaren ondoan. ikusiko dok aita barrezka, ama be poz atseginez. Aurreko danbolin horri, Gaztainak erre artian, Gaztainak erre artian,
bis Txipli, txapla, pun! Gabon gaba pozik Igaro daigun. Hator, hator mutil etxera gaztaina zimelak jatera; Gabon gaba ospatutzeko, aitaren ta amaren ondoan. ikusiko dok aita barrezka, ama be poz atseginez Berriro itzuliko balitz iragan denbora arrotza berdin kontsumi nezake bainilla gozo artean, itsaso urrun batean irudimena galdurik, udaberriko euritan larrosak pizten ikusiz. Osaba komertzianterik ez nuen izan Habanan, pianorik ez zegoen bizi ginen etxe hartan, neskatxen puntilla finak udako arratsaldetan, errosario santua neguko gela hotzetan. Ezpainek gordetzen dute ezpain buztien gustua, desiozko hotzikaran etsipenaren tamalez, gauak zelatan dakusa kontzientzia biluzik, badoaz ordu geldiak oroitzapenen hegalez. Jaio ginen, bizi gera ez dugu ezer eskatzen, itsasontzia astiro kaiatik ari da urruntzen, Antillak zintzilik daude argazkien paretetan, karta bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan. Tabako, ron ta kanelaz sukartutako arratsetan, algarak entzuten ziren Habanako putetxetan, abanikodun mulatak gauari haize egiten, musiken aire nagiek odola erretzen zuten. Jaio ginen, bizi gera ez dugu ezer eskatzen, itsasontzia astiro kaiatik ari da urruntzen, Antillak zintzilik daude argazkien paretetan, karta bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan Ixilik inola ez hobe da abestu eta gure musikaz mundu zaharra deuseztu gitarra bateria ta saxoa prestu hau maite ez duenak bizitzerik ez du. Kaixo lagun guztiok gu gara Hertzainak zahatoan ardoa ta labean gaztainak batzuk porraz berotzen dizkigute gainak guk musikaz hustuko dizkiegu zainak. Gaur kolokatu behar dugu edonola zital trajedunak ez zaizkigu axola gu(k) mozkortzeko vodka hoiek koka kola zuek enporratzeko gure rokanrola. Gurekin nahi baduzu izan neska fina hobe txina batekin etorri bazina mundua ez litzateke egongo hain zikina elkarrekin ohean izango bagina. Txoriek zelaietan mokoka garia guk kanutotarako nahiago maria gaur mozkortu baino lehen presta afaria hori duzu Hertzainok nahi dugun saria. Hertzainak jaio eta Hertzainak bukatu gu ixiltzeko mediorik ez du inork asmatu geu hil baino lehen hobe apaizak urkatu aita santu gaixoa puskarrez akatu. Ta ohezalea dena ingura dadila borrokarako prest balak eta fusila ta inguruan ditugun neska mutil pila muermoa beheraka ta goraka zakila. hotz amaigabe bat baino latzago ta urteak egun baino gehio 564 ohe huts samina zabaltzen. Batzuen ustez ordaintzen dagokien zigorra maite dutenentzat berriz askatasun haizea. Baina hori nork ulertarazi etxean zain bakarrik denari 564 taupada gehiago gure bihotzean. Zorion etxe hontako denoi oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. ez gaude oso aberats diruz ezta ere oinetakoz, baina eztarriz sano gabiltza ta kanta nahi dugu gogoz. Santa Ageda bezpera dugu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua duguna. Santa maitea gaur hartu dugu gure bideko laguna haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. Mendian lahar artean aurkitzen da loretxo bat aurrean umetxo bat loretxoari begira. Loreak esan nahi dio umetxo aska nazazu jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko. Umetxoak ikusirik, lorea ezin bizirik, arantzak kendu nahi dizkio bizi berri bat eman, orduan izango baitu indarra eta kemena, orduan emango baitu ugari bere fruitua. Antoni! Antoni! Ate ondoan nago ni. Ai, Anton! Ai,Anton! Ate ondoan hor konpon. Horma-txoriak negu gorrian ez du atsegin elurra, zerua goibel, kabia hotza ta janari gabe lurra. Ai, maite, nire bihotzak duen zure hotzaren beldurra, biontzat kabi bat berotzeko bilduko nuke egurra. Antoni... Enarak ez du behin egindako jabirik inoiz aldatzen, urtero beti kabi berean kumeak ditu bazkatzen. Baina zu, Anton, enara txarra zaitut neretzat bilatzen, jai bakoitzean neska berri bat ikusten zaitut maitatzen. Antoni... Enarak ere, bere kabia galduta badu ikusten biderik gabe harutz ta honutz kabitik du aldegiten. Egarri dagon nire bihotza zuk eman ezik edaten berriro ere ibilikoda gogorik gabe nunbaiten. Antoni... Zure bihotza egarri dala esan didazu bertsotan, neronek ere ikasia dut arrazoi duzula hortan. Zu beti balitz edari bila, ikusi zaitut askotan, baina neurriz gain, egarri hori itotzen duzu ardotan.
Mari Andresan
gorotza
zazpi libra ta
zazpi libra ta
bost ontza.
Harek eiten dau
harek eiten dau
demasa:
epel-epel
lodi-lodi
punta motza,
epel-epel,
lodi-lodi,
punta motza.
KATUAREN TESTAMENTUA
gure katua,
ein dau, ein dau
testamentua:
amumantzako, amumantzako
hankak eta burua,
aititantzako,aititantzako
abarkak eiteko narrua.
Mantxonintzako, Mantxonintzako
tripa-barrua,
horixe dala, horixe dala
katuen testamentua.MARTXA BATEN LEHEN NOTAK
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza del oldarra.
Gure baitan datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
urtuko duen bihotza.
Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.ARRAUN
MAITEZ
BIZI GANORAZ
NAPARTHEID
GAUEZ BAKARDADEAN
NAFARROA ARRAGOA
ALTZATEKO JAUN
BIRJINA MAITE
Ongi, bai, ongi igaro
ditzan
Maitasun eztiz
eskaintzen dizut
HAUR EDER BATEN BILA
Jaungoikoaren herri
Jaungoikoaren herri
HORRA MARI DOMINGI
MESIAS SARRITAN
Mesias sarritan
agindu zana
Gloria zeruan pakia
hemen
HATOR, HATOR
Eragiok mutilHABANERA
HERTZAINAK
SANTA AGEDA
MENDIAN LAHAR ARTEAN
ANTONI TA ANTON