|
Getxoko Udalak aste honetako Tokiko Gobernu batzarrean “GEHI Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena:euskara merkataritzara” merkataritzan euskara sustatzeko programa segitzeko eta dinamizatzeko zerbitzua esleitu du. GEHI programaren helburua bizitzaren arlo desberdinetan euskararen erabilpena bultzatzea da. Beren ekitaldietan euskara erabiltzeko konpromisoa hartu zuten zenbait gazte elkarterekin hasi zen lanean GEHI, ondoren udalerriko kultur eta kirol elkarteekin segitu zuen eta gero Getxoko merkataritzarekin ere aritu zen, udalerriaren ekonomi elementu nagusi bezala. Bere egunean denda bakoitzaren benetazko egoera ezagutzeko inkestak egin zituzten etamerkataritzaren eguneroko jardueran euskara bultzatzeko hitzarmenak egiteko aukera aztertu ere. Hori, besteak beste, txartelak eta paperak itzultzean edo dendetako jabeei edo langileei euskara ikastea erraztean
isladatu da.
Aipatutako inkesta udalerrian dauden 1.900 komertziotatik 1.300ek erantzun zuten eta denden %17an euskara ezagutzen zuten langileak zeudela geratu zen agerian, nahiz eta %8ek bakarrik erabili. Inkestutatakoen %60k garrantzitsutzat eta positibotzat jo zuen komertziotan euskaraz emandako zerbitzua areagotu ahal izatea. Gainera, 470 establezimenduk euskara sustatzeko hitzarmena sinatu zuten Udalarekin. Orain hitzarmen horiek dinamizatu eta jarraitu egingo dituzte ondo joan daitezen. “Kanpoko enpresak lan hori egingo du. Komertzio guztiekin harremanetan jarriko da; astelehenetik ostiralera egunean zazpi orduko zerbitzua eskainiko die eta komertzioei plangintza pertsonalizatuak eskainiko dizkie” gehitu du Zarraoak. Azken horretarako, hitzarmena sinatu duten komertzioei emango diete lehentasuna, ondoren Euskara Zerbitzuaren ekintzaren bat inoiz eskatu dutenei eta azkenik denda berriei ( sortzen direnei euskara sustatzeko ekimenen berri eskaintzen diete). Era berean, hiruhilekoan behin komertzioan bertan bilera bat izango dute sortzen diren eskaerei erantzun ahal izateko. |