EUSKALDUNTZEKO HITZARMENA

UDALAREN ESKAINTZAK

- Euskara ikasteko laguntzak:

* Baldintzak:

- Getxoko biztanlea izatea
- Getxoko aisialdi talde baten partaide izatea
- 1etik 10 begiralera dituzten taldeetan 2 begiralek jaso ahal izango dute laguntza
- 10 begiraletik gora dituzten taldeetan 3 begiralek jaso ahal izango dute
- Aukeratutako ikastaroa HABEk homologatua izan behar du

* Ordainketa modua:

- 1. urtean matrikularen %50ekoa izango da dirulaguntza
- 2. urtean matrikularen %100ekoa izango da dirulaguntza

- Begirale edo beste mota bateko euskarazko ikastaroetarako dirulaguntzak:

* Baldintzak:

- Getxoko biztanlea izatea
- Getxoko aisialdi talde baten partaide izatea
- 1etik 10 begiralera dituzten taldeetan 2 begiralek jaso ahal izango dute laguntza
- 10 begiraletik gora dituzten taldeetan 3 begiralek jaso ahal izango dute
- Aukeratutako ikastaroa HABEk homologatua izan behar du

* Ordainketa modua:

- 1. urtean matrikularen %25eko dirulaguntza jasoko da
- 2. urtean aurrekoaren beste %25a eta 2.urteko %50eko dirulaguntza

- Materialak euskaratzeko laguntzak eta itzulpen zerbitzua (kartelak, gonbidapenak, esku-programak,...):

* Eskainitako zerbitzuak:

- Itzulpen zerbitzua
- Euskarazko testuen zuzenketa

* Zerbitzuaren nondik-norakoak:

- Zerbitzua doakoa da
- Erabilpen partikularretarako direnak ez dira itzuliko
- Ahal dela ordenagailuz / idazmakinaz idatzitako testua

- Aurkezle elebidunak:

* Zerbitzuaren nondik-norakoak:

- Elkartean edo erakundean horretarako gai den inor ez izatea
- Ekintza publikoa izatea
- Erakundeak aurkezpenaren aurretik aurkeztu beharrekoaren gidoia prestatzea

- Irudia euskaraz edo elebidunean jartzeko dirulaguntzak (elkartearen irudi publikoa):

- Euskara hutsez jarriz gero %50ekoa, gehienez 360 eurokoa izango da dirulaguntza
- Elebietara jarriz gero, beti ere, euskara nagusi izanik %30ekoa, gehienez 180 eurokoa izango da dirulaguntza

- Errotuluak euskaraz jartzeko dirulguntzak:

* Ordainketa modua:

- Euskara hutsean idatzita dagoen errotulu bat ipintzen baduzu, horren %50a, gehienez, 360 euro
- Euskaraz eta erdaraz idatzita dagoen errotulu bat ipintzen baduzu, horren %30a, gehienez 180 euro, ordainduko dizu Udalak.
- BETI ETA euskarazko testuak, bai tamainagatik, tokiagatik edo azpimarratuta egoteagatik, lehentasunezko trataera jasotzen badu.

- Ordenadorea euskaraz:

Bizkaiko Foru Aldundiak elkarteei ordenadoreak erosteko dirulaguntzak ematen dizkie. Dirulaguntza horiek jaso ahal izateko baldintza batzuk bete behar dira:

- Egoitza Bizkaian egotea
- Haur eta gazteen elkartea izatea
- Zerga betebeharrak eguneratuta dituztela
- Zereginak burutzeko dituzten lokalen jabetza / alogera benetakotzea
- Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Gazteri Zerbitzuan erasota egotea

Dirulaguntza hau eskatzekotan, udala arduratuko da. Bestalde, baldintza hauek betetzen ez dituzten taldeentzat, Getxoko Udalak beste eskaintza osagarri bat proposatuko luke.