EUSKALDUNTZEKO HITZARMENA

GETXOKO MERKATARITZAN EUSKARA SUSTATZEKO PLANA

- Euskara Merkataritzaren diagnosia

- BETETZEKO INPRIMAKIA (pdf-en)

- INFORMAZIOZKO FOILETOA (powerpoint: 754 KB)

HELBURUAK

* Merkataritza sektorearen egoera soziolinguistikoa ezagutzeko diagnostikoa burutzea, aukerak eta beharrak identifikatuz.

* Euskararen erabilera, eskaintzaren kalitatea hobetzen duen faktore gisa uler dadila sustatzea.

* Getxoko Udalaren eta merkataritza sektorearen artean, Euskara Zerbitzuaren bitartez, lankidetzarako bide berri bat zabaltzea

* Getxoko Udalak euskararen inguruan egingo duen zerbitzu eskaintza zehatza bideratu

LAN ESPARRUA

* Proiektu hau Getxon kokatutako txikizkako merkataritza eta ostalaritza sektoreei zuzentzen zaie.

* Guztira, 2.135 establezimendu inguru sartzen dira egitasmo honetan

FASEAK

1. FASEA: Proiektuaren banakako aurkezpena, datu bilketa eta euskarazko zerbitzuen eskaintza
* Proiektuaren hasieran ematen den materialarekin, "ZURE ESANETARA" karpeta entregatu
* Establezimenduaren egoera soziolinguistikoaren inguruko datu bilketa:

- Arduradunen nahiz langileen euskararen ezagutza mailaren inguruko datuak
- Euskararen erabilera maila
- Euskararen erabilera sustatzeko sumatzen dituzten alderdi positibo nagusiak (aukerak) eta alderdi negatibo nagusiak (ahuleziak eta beharrak).

* Getxoko Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko eskaera zehatzak bildu.

2. FASEA: konpromisoen onarpena eta hitzarmengintza
* Establezimendu bakoitzari, bere ezaugarrietara moldatutako konpromiso mota bat hartzea proposatuko zaio.
* Bigarren bisita honetan, kanpo laneko pertsonalak, establezimenduei, hauek aurreko fasean eskatu duten materiala entregatuko die (itzulpenak, hiztegiak...)

ZERBITZUAK

* Dirulaguntzak Getxoko establezimenduetako langileak euskalduntzeko Getxoko Udalak 2.500 euroko dirulaguntza emango die Getxoko merkatariei euskara ikastera doazen bitartean pertsonaren bat kontratzen badute ordezkapena egiteko. Gainontzeko baldintzak hauexek:

- Gutxienez, egunean 2 ordukoa izatea, urria-ekaina bitartean
- Ordezkoak kontratua izatea
- Ordezkoa euskalduna izatea
- Asistentzia %90ekoa izatea

* gehi@getxo.net Itzulpen eta maketazio zerbitzua, urte osoan zehar eta doan
* Errotulua, toldoa eta dendako ibilgailuen errotulazioa aldatzeko dirulaguntzak
* Gaztelania-euskara hiztegiak jarduerako: guztira 10 hiztegi ezberdin: Tabernak eta jatetxeak, Frutak eta berdurak, Harategiak eta urdaitegiak...)
* Material idatzien katalogoa

- "Merkealdia" eta "Eskaintza bereziak" kartela

- "Zabalik/Itxita" errotulua

- Fakturak, ordainagiriak, entrega-agiriak, loteria partizipazioak

* Hizkuntzazko aholku-zerbitzu pertsonalizatua