EUSKALDUNTZEKO
HITZARMENA |
||||||||||
|
|
||||||||||
|
03-05-22 |
||||||||||
|
"Gehi Euskara Merkataritzara" kanpainia martxan jartzen da merkatariei eman beharreko dirulaguntza berrirrekin Getxoko Udalak udalerriko merkataritzan euskara bultzatzeko Plangintza jarri du martxan. "Gehi Euskara Merkataritzara" lelopeko egitasmo hau Getxon kokatutako txikizkako merkataritza eta ostalaritza sektoreei zuzenduko diete, guztira 2.135 establezimenduri. "Hau berria da Euskal Autonomi Erkidegoan eta aipatutako alorretan euskararen erabilera sustatzea da asmoa, honek hizkuntzaren normalizaziorako urrats garrantzitsua izango baita", Koldo Iturbe, Euskararen zinegotzi arduradunak ekimenaren aurkezpenean azaldutakoaren arabera. Udalerriko merkatariek kanpainiaren berri ematen duen alkatearen eskutitza jasoko dute. Ondoren alorraren egoera ezagutzeko inkesta egingo diete. Helburuak honako hauek dira: merkataritza sektorearen egoera soziolinguistikoa ezagutzeko diagnostikoa burutzea, aukerak eta beharrak identifikatuz; euskararen erabilera, eskaintzaren kalitatea hobetzen duen faktore gisa uler dadila sustatzea; Getxoko Udalaren eta merkataritza sektorearen artean, Euskara Zerbitzuaren bitartez, lankidetzarako bide berria zabaltzea eta Udalak euskararen inguruan egingo duen zerbitzu eskaintza zehatza bideratzea. Proiektuaren lehenengo fasean proiektuaren banakako aurkezpena, datu bilketa eta euskarazko zerbitzuen eskaintza egingo dituzte. Bigarrenean konpromisoen onarpena eta hitzarmengintza helduko dira. Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak emango ditu eta gainera 2.500 euroko dirulaguntza emango die Getxoko merkatariei euskara ikastera doazen bitartean pertsonaren bat kontratatzen badute ordezkapena egiteko. Itzulpen eta maketazio doako zerbitzua izango dute gehi@getxo.net helbidearen bitartez, errotuloa aldatzeko dirulaguntzak, gaztelania-euskara hiztegiak jardueraka eta hizkuntzazko aholku-zerbitzu pertsonalizatuarekin batera. |
||||||||||