|
- LANAREN JUSTIFIKAZIOA
Gero eta haur eta gazte euskaldun gehiago daude

Haur eta gazteen eremu hurbila giltzarria da hizkuntza normalkuntzaren
ikuspuntutik.
Lagunartea, aisialdi taldea, kirol taldea, etab. Oso esparru
garrantzitsuak dira gizarteratzearen ikuspuntutik, neurri handi batean
eremuotan gertatzen baita portaeren ikasketa. Hizkuntza normalkuntzatik
begiratuta ere, esparru giltzarriak dira, hein handi batean, hizkuntza-portaera
esparru hauetan gauzatzen delako.
- GAZTE ELKARTEEN DESKRIPZIOA

|
Partehartzaile profilak
|
ENPRESAK
|
ELKARTEAK
|
| |
kop.
|
%
|
kop.
|
%
|
| Begirale boluntarioak |
0
|
-
|
224
|
100
|
| Soldatapeko begiraleak |
29
|
55.8
|
23
|
44.2
|
| Partaide-hartzaileak |
0
|
-
|
2472
|
100
|
| Beste soldatapeko langile batzuk |
3
|
23.1
|
10
|
76.9
|
| Beste langile boluntario batzuk |
0
|
-
|
22
|
100
|
| GUZTIRA |
32
|
100
|
2751
|
100
|
- HIZKUNTZA GAITASUN ERLATIBOA


- ENTITATE MOTAK EUSKARAREN ERABILERAREN ARABERA
* A taldea. Euskaraz ezer ez egiten ez dutenak, ez barrura
ez kanpora begira.
* B taldea. Gehiena gazteleraz eta zertxobait euskaraz egiten dutenak
kanpora zein barrura begira.
* C taldea. Den-dena elebitan egiten dutenak, kanpora eta barrura begira.
* D taldea. Barrura begira gehiena gazteleraz baina kanpora begira gehiena
euskaraz egiten dutenak.
* E taldea. Gehiena euskaraz egiten dutenak, bai barrura bai kanpora begira.

- KONKLUSIOAK
- Getxoko gazte elkarteen inguruan biztanleria tarterik euskaldunenak
biltzen dira, hau da, haurrak (6 urtetik 10 urtera bitarteko haur gehienak
B eta D ereduan daude), nerabeak (10 urtetik 14 urtera bitarteko gaztetxoen
%40 euskalduna da) eta gazteak (15 urtetik 24 urtera bitarteko gazteen
herena elebiduna da).
- Getxoko gazte elkarteen inguruan gutxi gorabehera 3800 lagun biltzen
dira. Hauetako herena baino gehiago elebidunak dira eta hamarretik lau
euskaldun hartzaileak. Gazte elkarteetan daudenen hizkuntza-gaitasun erlatiboa
Getxoko biztanleenaren gainetik dago.
- Hizkuntza-gaitasun altu honek ez du isla zuzenik elkarteen barruko
erabileran. Izan ere, elkarteen barne funtzionamenduan gaztelera da nagusi
(zertxobait euskaraz egiten bada ere).
- Dirudienez, urteotako sentiberatze lanak emaitza onak eman ditu euskararen
jendaurreko presentziari dagokionez, elkarteen ekintzak zenbat eta publikoagoak
izan orduan eta handiagoa baita euskararen erabilera.
- Getxoko gazte elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko lanak aurre
egin behar dion erronka nagusia barne erabilerarena da, hau da, partaideen
arteko harreman informaletan, harreman formaletan (bilerak), jolasetan
eta txango eta kanpamenduetan.
- Elkarteen aldetik oso jarrera on eta irekia dago euskararekiko. Hala
ere honek ez du esan nahi edozein neurri, zerbitzu edo elkarlan proposamenen
arrakasta ziurtatuta dagoenik.
- Euskara jakiteak ez dakar era automatiko batean erabilera areagotzea.
Hizkuntza-gaitasuna hobetzeko neurriak motibaziora zuzendutakoekin osatu
beharra dago beti.
- Euskararen erabilera elkarteetan bi faktoreren menpe dago batik bat:
haur elebidun eta begirale elebidunen motibazioa (hauek gutxi izanda ere).
- HITZARMENAK
Hitzarmen izenpetu dutenen aurtean elkarte gehiagok izenpetu du A hitzarmena,
13 elkartek, B hitzarmena baino, 10 elkartek.
A HITZARMENA
- Idatzizko zein ahozko elementuetan (erantzungailua, irratia, musika,
inprimakiak, errotulazioa, etab.) euskara eta gazteleraren erabilera gutxienez
parekoa izatea.
- Entitatearen oinarrizko testuetan (aktak, gutunak, txostenak, etab.)
euskara eta gazteleraren erabilera gutxienez parekoa izatea.
- Euskararen aldeko sentiberatze lana egitea.
- Entitateko partaide ez euskaldunak euskalduntzeko ahaleginak egitea.
- Ahozko harremanetan (entitatearen barruan zein beste entitate, herri
erakunde edo pertsonekiko harremanak), ahal dela, euskara erabiltzea.
- Elkartean euskara arduraduna izendatzea.
- Udal Euskara Zerbitzuarekin batera, euskararen egoeraren jarraipena
egitea.
B HITZARMENA
- Elebitasun pizgarriaren irizpideei jarraiki, idatzizko zein ahozko
elementuetan (erantzungailua, irratia, musika, inprimakiak, errotulazioa,
etab.) euskara nagusi izatea.
- Begirale euskaldunak eredu euskaldunetan ikasten duten haurrekin, ahoz
nahiz idatziz, euskaraz aritzea.
- Erakundeak antolatzen dituen jardueretan (ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak...)
ahal dela talde euskaldunak osatzea.
- Elebitasun pizgarriaren irizpideei jarraiki, entitatearen oinarrizko
testuetan (aktak, gutunak, txostenak, etab.) euskara nagusi izatea.
- Euskararen aldeko sentiberatze lana egitea.
- Entiteteko partaide ez euskaldunak euskalduntzeko ahaleginak egitea.
- Ahozko harremanetan (entitatearen barruan zein beste entitate, herri
erakunde edo pertsonekiko harremanak), ahal dela, euskara erabiltzea.
- Elkartean euskara arduraduna izendatzea.
- Udal Euskara Zerbitzuarekin batera, euskararen egoeraren jarraipena
egitea.
GETXOKO UDALAK:
- Aholkularitza ematea entitatearen ekintzetan euskararen ahozko erabilera
areagotzeari begira.
- Euskalgintzarekin zerikusia duen informazio interesgarria (material
didaktikoak euskaraz, ekintzak euskaraz, etab.) aldiro bidaltzea.
-Begirale nahiz beste mota bateko langileentzako dirulaguntzak ematea
euskara ikasteko.
- Materialak eta testuak euskaratzeko laguntza teknikoa eta itzulpen zerbitzua
doan.
- Jendaurreko ekintzetarako aurkezle elebidunak eskaintzea.
- Euskaraz egindako prestakuntza ikastaroetara joateko dirulaguntzak ematea.
- Elkartearen irudia euskaraz edo elebidunean jartzeko dirulaguntzak ematea.
- Elkartearekin batera, euskararen egoeraren jarraipena egitea.
|