EUSKARAZ BLAI - Como pez en el agua |
|
![]() |
|
|
EUSKARAZ BLAI Umeek erraz-erraz daukate: berba egin, xuxurlatu, abestu iezaiezu... uren gaineko bitsa legez ibiltzeko hizkuntza ikasiko dute arin bai arin. - Zuetako batek, euskaraz badaki - Si uno de vosotros habla euskera ---------------------------------------------------------------------------------------------------- Guraso agurgarriak: Zuengana jotzen dugu zuen seme/alabaren garapenean garrantzitsuak iruditzen zaizkigun hainbat aholku iradokitzeko. Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza izanda ere, galtzen joan da urteetan. Oraintsu arte babes ofizialik izan ez duenez, batik bat, familia barruko transmisioari esker iraun du. Belaunaldiz belaunaldi eta ahoz ahoko transmisio horrek gaur egun ere garrantzi itzela dauka. Izan ere, familia bidezko transmisioa dugu, zalantza barik, hizkuntza jasotzeko modurik natural, aberats eta eraginkorrena. Egia da euskararen transmizioa familiaren esparrua gainditu eta gizartearen beste arlo batzuetara (eskola, telebista, aisialdia,...) zabaldu dela, eta beraz, haurra ez dela etxean bakarrik hezten. Baina horrek ez dio garrantzi apurrik kentzen, inolaz ere, familia bidezko transmisioari. Hizkuntza familian ikasi duten haurrak izan ohi dira euskaraz ondoen jakin eta arrunten erabiltzen duten helduak eta, gainera, familiaren hizkuntza sentimenduak, poza edo tristura adierazteko hizkuntza da. Gogoan izan umeak etorkizunean eskertuko dizuela orain euskaraz egitea. Agur bero bat. Iñaki Zarrao Zabala |
|
|
|
|