EUSKARAZ
BIZI |
|||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||
|
- Elebitasunaren aldeko kanpaina - Etorkinek euskara ezagutu eta ikasteko kanpaina
EUSKARAZ EGIN NAHI BADUZU... Euskaltegian, noski! Hizkuntzak ikasteko mirarizko metodorik ez dago. Baina, zorionez, azkar, erraz eta berme osoz ikasteko aukera duzu. - Euskaraz mintzo da zure ingurua Aurrez aurre duzu euskara zeure bizitzan: kartel, seinale... Nahikoa duzu inguruari begiradatxoa botatzea. Hauxe duzu unerik egokiena hizketan hasteko. - Euskara ikasi eta euskaraz bizi Irakasleria tituluduna eta kualifikatua, aurrez aurreko klaseak, praktika; eta, batez ere, praktika. Eta ez ahaztu: hor ditugu teknologia berriak. Horiexek dira gure ikas-sistemaren oinarriak. Eta funtzionatzen du. Zuk zeuk ikusiko duzu lehen egunetik hasita. - Método malgua eta norberari egokitua Maila anitzeko kurrikuluari esker, edozein ikasleren beharrei erantzuteko prestatua daukazu euskaltegia. Horrexegatik, ez du garrantzirik ez ikas-mailak ezta adinak ere. - Zabal-zabalik ateak Bertakoentzat zein etorkinentzat. Berdin dio bertan jaio, bizi edota lanera etorria zaren; denok berdinak baikara euskaltegian. Euskara ikasteko prest bazaude, aurrera! - Etxetik gertu Zaude ziur bizi zaren tokitik gertu euskaltegi bat duzula. Ez duzu, beraz, euskaraz ez aritzeko aitzakiarik. - Eutsi goiari Inoiz ikasten aritua bazara, oraintxe duzu berrekiteko aukera aparta. Matrikulatzeko orduan baldintza bereziak dituzu gainera! Informa zaitez euskaltegian. Euskaltegiak Getxon GETXOKO UDAL EUSKALTEGIA LAUAXETA EUSKALTEGIA JOSE ANTONIO AGIRRE EUSKALTEGIA Dirulaguntzak Eta ez ahaztu Getxoko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskaintzen dituela: - Baliabide ekonomikorik
ez dutenentzat Argibideak: Euskara Zerbitzua |
|||||||||||||||