ESKAINTZAK |
|
|
GETXOKO UDAL EUSKALTEGIA |
|
![]() |
|
|
Udal Euskaltegiak orain dela makina bat urte gure hizkuntzaren alde egiten duen lan eskerga aipatu behar dugu. Ildo horretan, ikastaro eskaintza oparoa dauka, euskaraz ikasten hasi nahi dutenentzat ez ezik, baita ezagutza zabaldu nahi dutenentzat ere. Udal Euskaltegian emango diren kurtso berrien izen-emateko epea zabalik Kurtso berri hauek otsailaren 16an hasiko dira eta ekainaren 29an bukatu. * Ikastaro trinkoa: 5 ordu egunero, maila guztietan - HABEren dirulaguntzak -Euskaltegiko telefonoa: 944646299 / 944646502 Aurkezpena San José elizaren ondoan, Erromon, eta metro geltokitik oso gertu dago kokatuta Getxoko Udal Euskaltegia. Egunero bi orduko ikastaroak eskaintzen ditu, goizeko 8.00etatik gaueko 22.00etara bitartean, baita 5 orduko ikastaroak ere, 8.00 eta 13.00 bitartean. Ikasturte honetan, HABEren programa berriko 5 zikloei dagozkien ikastaroak eskaintzen ditu euskaltegiak. Oinarrizko ziklotik hasi eta EGA mailare arte, tarteko zikloa, aurreratua eta sakontzeko tartean direla. Bestalde, ikasleek Euskaltegiko liburu eta bideoak maileguan hartzeko aukera dute, era horretan jabekuntza prozesua indartzeko. Era berean, euskaltegiak "Egizu Getxo Euskaldun" Batzordena hartzen du parte. Bartzorde hori euskararen erabilera bultzatzeko ekimena da, ikasleei hainbat jarduera eskaintzen diena: tailerrak, hitzaldiak, lehiaketak, txangoak, etab. EUSKARA ZERBITZUAK GETXOTARREN ESKU JARTZEN DITUEN LAGUNTZAK, EUSKARA IKAS DEZATEN NORENTZAT - Karrera bukatu berri duten edo azkeneko ikasturtean dauden unibertsitarioak ESKAKIZUNAK - Getxokoa izatea ESKABIDE ALDIA Urte osoan zehar |
|
|
Harremanetarako: Getxoko Udal Euskaltegia Lope de Vega, 12 48930 Erromo Telefonoa: 94.464.62.99 Fax zkia.: 94.464.60.25 Posta elektronikoa: euskaltegi@getxo.net |
|