ESKAINTZAK

EUSKAL DANTZA KLASEAK HERRIKO IKASTETXEETAN

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimenez, herriko dantza taldeek euskal dantza klaseak ematen dituzte Getxoko ikastetxeetan. Klase hauen helburuak hauexek dira:

-Batetik, euskal kulturaren zati garrantzitsua diren dantzak Getxoko umeei irakastea.

- Bestetik, dantza horiek euskaraz irakastea, euskararen erabilera indartzeko asmotan.

KLASE HAUEN EZAUGARRIAK

6tik 12 urtera bitarteko ikasleei zuzenduta daude

Eskola orduetan egitekoak dira

Astean behin, ordubeteko klaseak

Klase hauek Getxoko dantza taldeetako begiraleek eta trebatzaileek ematen dituzte.

2003-04 IKASTURTEAN

* 9 ikastetxe
* Ikasleak ereduka:
- D eredua: 809
- B eredua: 169
- A eredua: 361

2002-2003
2003-2004
977 ikasle
1.339 ikasle
9 ikastetxe
12 ikastetxe

AURREKONTUA 2004. URTERAKO:
16.896,88 euro

ARGIBIDEAK

Getxoko Euskara Zerbitzua

94 489 02 18

Faxa: 94 489 02 11

@: euskara.teknikaria@getxo.net