EUSKARAREN
EGOERA GETXON |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
ERABILERA
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
ERABILERA LEKU PUBLIKOETAN: KALE NEURKETAK GETXON Kale neurketen bitartez, Getxoko kaleetako hizkuntza erabilpen erreala neurtzen da. Hauexek dira SIADECOk Getxoko Udalarentzat, 1995ean, egindako azterketaren emaitzak (ikus "Euskarak badu etorkizunik" liburua):
EKB erakundeak eta hau desagertutakoan SEI elkarteak ere, metodologia berari jarraituta, lau urterik behin burutu ditu era honetako azterketak. Ikus ditzagun Getxoko emaitzak:
Udalaren erabilera-plana Getxoko Udaleko Osoko Bilkurak, 2002ko onartu zuen, gehiengo zabal batez, Getxoko Udaleko Euskara Plana. Getxori %33,15eko indizea dagokio; eta horren arabera, erakundeak derrigorrez bete beharko lituzke hurrengo hizkuntza-helburuak: administratuari zerbitzua euskaraz eskaini beharko zaio bai ahoz, bai idatziz eta, horretarako, jendaurreko administrazio-atal elebidunak ezarri beharko dira. Era berean, administrazio-atal elebidunak ezarriko dira gizarte-izaerako ataletan eta, pixkanaka, erakundeak euskararen erabilera normalizatzeko duen planean horrela ezarrita badago, euskara erabiltzeko mikroplanak egin beharko dira maila orokorreko administrazio-ataletan ere. Indarrean dagoen legediaren araberako lanpostu zerrenda 2000ko uztailaren 28an egindako bilkura arruntean onartu zen. Aipatu zerrendaren arabera, Getxon 584 lanpostu daude (BAO, 196. zk., 2000ko urriaren 11koa). Udalaren egoera ondoko taulan adierazitako datuen bidez islatuta dago. Ikus daitekeenez, plantila organikoa osatzen duten 584 langileotatik 252k derrigortasun data dute ezarrita, hau da, %43,1 lanpostuk. Ehuneko hau legez ezarritakoaren %33,2aren gainetik dago.
Bestalde, 252 horietatik 63k egiaztatu egin dute dagokien hizkuntza eskakizuna, hotsa, %25. Hona hemen datuon adierazpen grafikoa.
.Hutsik eta salbuetsita dauden lanpostuak kenduko bagenitu 134 derrigortasun data geratuko litzaizkiguke eta, ondorioz, hizkuntza eskakizuna egiaztatu dutenak %47 lirateke. Grafikoko islatuta:
EUSKALGINTZA-ELKARTEAK BIZARRA LEPOAN euskara-elkartea. Elkarteak euskara du abiapuntu eta helmuga bakarra. Euskararen erabilera indartzeko lehentasunezkotzat jotzen du euskal giroa berpiztea, euskaraz kultura ekintzak antolatzea eta euskaltzale guztien indarrak batzea. BOLUNTZARRETA Euskara Bultzatzeko Elkartea; UK euskarazko aldizkaria kaleratzen du. ALGORTAKO BERTSO ESKOLA. Bertsozaletasuna bultzatzea du helburu. Azken urteotan bertso eskolaz gain ekitaldi ugari antolatu ditu Udalarekin elkarlanean. Azkenik, Getxon euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen programa dago: EGIZU. Egitasmo hori euskara dakitenentzat edo ikaste ari direnentzat pentsatuta dago eta euskara erabiltzeko aukerak eskaintzen ditu (tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak, kontzertuak edo euskaldunekin harremanak egiteko egitasmoak). Getxoko Udalak, udalerriko euskaltegiek eta Bizarra Lepoan euskara-elkarteak antolatzen dute eta Bizkaia mailan abian dagoen Berbabarri egitasmoaren barruan kolatu behar da. INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN
TEKNOLOGIA BERRIAK Getxoko Udalaren weba euskaraz eta gaztelaniaz eginda dago. Hasieran hizkuntza aukeratu behar da eta hortik aurrera aukeratutako hizkuntzan eskaintzen dira atal guztiak eta atal horietako edukiak ere. Web orri honetan Euskara Zerbitzuak bere atala ere badu. ENPRESA-MUNDUA Getxo zerbitzu-hiria da. Izan ere, lan egiten duten biztanleen ia hiru laurdenak (%72,8) sektore horretan dihardu. Portzentaje hori Bizkaikoaren (%61,4) eta Bilbo Handikoaren (%65,3) nahiko gainetik dago. Bestalde, lan egiten duten bost lagunetik batek (%22,4) industrian dihardu. Nekazaritzan lan egiten dutenak, eskualdean bezalaxe, %0,5 baino gutxiago dira.
SIADECO enpresak, Getxoko Udalarentzat egindako ikerketan (1.994 urtea), datu hau agertzen da establezimenduetako euskararen egoerari dagokionean: Erabilera-plana enpresetan
Getxon, gaur egun ez dago enpresarik erabilera-planik martxan duenik. Euskara Zerbitzuak, epe laburrean, EUSKARA MERKATARITZARA izeneko egitasmoa ipiniko du abian, Getxoko denda eta establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko asmotan. AISIA Getxoko hainbat gazte elkarteri galdera sorta bidali zaie euskararen gaitasunari eta erabilerari buruzko informazioa biltzeko. Gehien bat aisialdi elkarteak dira, baina badira, baita ere, kultur eta kirol elkarte batzuk. Elkarte horiek, euskararen erabilerari begira honela sailkatu ditzakegu: * "A" taldea. Euskaraz ezer ez egiten ez dutenak,
ez barrura ez kanpora begira. Grafikoko hauxe da elkarteen banaketa erabilerari dagokionean:
GEHI-GETXO EUSKALDUNTZEKO HITZARMENA Izenak dioen legez, GEHI programak euskararen erabilera bultzatu nahi duten ahalik eta elkarte eta erakunde GEHIen batu nahi ditu bere baitan euskara GEHIago erabili dadin gizarte alor guztietan. Hitzarmena sinatzea: taldeek konpromiso batzuk hartuko dituzte euskararen erabilera bultzatzeko eta udalak konpromiso horiek bete ditzaten laguntza eskainiko die Getxoko 29 elkarteri bidali zitzaien galdera sorta eta 26k erantzun zuten. Erantzun zutenetatik 23k izenpetuko du eta 3k ez. 2003ko otsailaren 2an burutu zen hitzarmenak izenpetzeko ekitaldia. KIROLA Aisaiarekin egin den legez kirol taldeei ere GEHI hitzarmenak izenpetzea proposatuko zaie, talde horietan euskarak duen egoera eta beharrizanak identifikatu ondoren. Diagnosi lana hasita dago. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||