EUSKARAREN EGOERA GETXON
EUSKARAREN EZAGUPENA

DATU OROKORRAK

1996ko datuen arabera, Getxon 82.196 lagun bizi dira, hau da, Bizkaiko biztanleen %7,2 eta Bilbo Handiko biztanleen %9,2. Getxok garrantzi demografiko handia du bai Bilbo Handian baita Bizkaian ere. Izan ere, hiru hiriburuak alde batera utzita, Getxo EAEko bigarren udalerririk handiena da, Barakaldoren atzetik. Getxo nabarmen hazi da azken 15 urteotan, biztanleen hazkundea %21,2ko izan baita. Horrela, 1981ean Getxoko bizilagunak 67.793 ziren eta 1996an, esan bezala, 82.196.

* Biztanle-kopurua: 82.196
* Eskualdea: Bilbo Handia
* Lurraldea: Bizkaia

Biztanleriaren egitura, adinaren arabera

  Guztira 0-19 20-64 +65 Biztanle-dentsitatea
Bizkaia 1.140.026 20,36 63,95 15,68 514,2
Bilbo Handia 887.977 20,25 64,16 15,60 2.193,60
Getxo 82.196 23,60 63,62 12,78 6.907,20

 

Getxoko gazteen portzentajea Bilbo Handikoa eta Bizkaikoa baino zertxobait handiagoa da. Bi horietan, 20 urtetik beherakoak bost lagunetik bat dira, Getxon, berriz, lautik ia bat (%23,6). Getxok duen beste ezaugarri nabarmena biztanleen dentsitatearena da. Izan ere, Bilbo Handikoa baino hiru aldiz handiagoa da.

HIZKUNTZA-GAITASUNA, 1996

Getxoko biztanleen erdia baino gehiago (%57,9) erdaldun elebakarrak dira, hau da, ez dakite euskaraz hitz egiten. Getxoko euskaldunak %19,3 dira eta elebidun hartzaileak %22,8.

Hizkuntza-gaitasunaren bilakaera

Azken 15 urteotako bilakaera aztertuz gero, esan behar da, batetik, erdaldun elebakarren beherakada handia izan dela (%69,8tik %57,9ra). Bestetik, euskaldunen portzentajea ia bikoiztu egin dela (%10,2tik %19,3ra). Eta, azkenik, elebidun hartzaileen pisua gero eta handiagoa dela. Hau da, euskaraz ondo hitz egiten jakin ez arren, euskara ondo ulertzeko gai direnek euskaldunak baino gehiago izaten jarraitzen dute gaur egun.

Hizkuntza-gaitasuna 1996, auzoaren arabera

Auzoen egoerari dagokionez, euskaldunen portzentajerik handiena Andra Marik du (%26,5). Bestalde, Algortako euskaldunak %22,5 dira. Portzentajea udalerriaren batez bestekoaren gainetik dago, baina bereziki garrantzitsua da berori delako auzorik jendetsuena eta, kopuru absolutuetan, euskaldun gehien dituena (8.027 lagun). Hau da, Getxoko euskaldunen erdia baino gehiago (52,9) Algortan bizi dira. Gainerako auzoetan (Las Arenasen eta Negurin) euskaldunen portzentajea txikia da (udalerriaren batez bestekoa baino nabarmen txikiagoa).

 
Guztira
Euskaldunak
Elebidun hartzaileak
Erdaldun elebakarrak
Getxo
78594
19,29
22,77
57,94
Getxo-Algorta
35691
22,49
23,15
54,36
Getxo-Andra Mari
8257
26,52
23,5
49,98
Getxo-Las Arenas
28600
14,98
22,49
62,53
Getxo-Neguri
6046
10,88
20,82
68,29

Hizkuntza-gaitasunaren konparazioa (1996)

 
Euskaldunak
Elebidun hartzaileak
Erdaldun elebakarrak
GETXO
19,3
22,8
57,9
BILBO HANDIA
15,4
18,7
66,0
BIZKAIA
23,7
17,2
59,1
EAE
30,9
16,0
53,1

Hizkuntza-gaitasuna, adinaren arabera

Euskaldunene protzentajeak beheraa egiten du adinarekin batera, baina berrogie urtetik beherakoen artean, joera-aldaketa argia dago eta euskaldunen portzentajeak gora egiten du nabarmen. Izan ere, 20 urte baino gutxiago dituztenen artean, euskaldunak erdaldun elebakarrak baino gehiago dira. Dena den, kontuan hartu behar da, gazte horien artean, talderik handiena elebidun hartzaileena dela, nahiz eta zenbat eta beherago egin adinean, orduan eta proportzio handiagoa da euskaldunena eta txikiagoa elebidun hartzaileena. Bestalde, erdaldun elebakarren portzentajeak behera egiten du etengabe adinarekin batera. Beherakada hori nabarmenagoa da gazteen artean.