|

OINARRI OROKORRAK
SARRERA
Getxoko Udaleko Osoko Bilkurak 2003an onartu zuen Euskara Biziberritzeko Getxoko Plan Nagusia (EBPN). Getxoko EBPNren helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Getxon, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea.
1. HELBURUAK
Eskuartean ditugun laguntzek eta bekek bi helburu estrategiko dituzte:
1- Euskararen ondorengoetaratzea sustatzea: euskara belaunez belaun eta etenik gabe ondorengoetaratzea.
2- Euskararen erabilera sustatzea: Datozen hamar urteotako erronkarik nagusiena, belaunaldi berrietako euskaldunentzat euskara heldu-aroko erabilera-eremu berezi eta garrantzizkoetarako atsegin eta gaztelania bezain baliozko egitean datza. Horretarako, euskarazko zerbitzuen eskaintza eskolatik harantzago eraman eta beste erabilera-eremu berezi eta garrantzizkoetara zabaldu behar da.
2. IKASTAROAK
- Ikastaroak, HABEk homologatutako euskaltegietan egin beharko dira.
- Ikastaroak ere, HABEk homologatutakoak izango dira. Bi multzo desberdinduko ditugu:
* Ikastaro presentzialak:
. Ikastaro trinkoak (gutxienez, eguneko 3 klase ordu) eta barnetegiak ez ezik, HABEk homologatutako gainontzeko ikastaroak (10 klase-ordu astean, 7 ordu eta erdi astean...) ere diruz lagunduko dira.
. Ikastaro presentzialetan ikastaroek, gutxienez, astean 7 eskola-ordu eta erdi izango dute.
. Goiko mailetan, 11.enean, 12.enean, curriculum berriko 3. mailako ikastaroetan, EGA eta alfabetatze ikastaroetan edota sakontze ikastaroetan, gutxienez, 120 orduko iraupena izango dute.
* Autoikaskuntza bidezko ikastaroak
. Teknologia berrietan oinarritutako ikastaroak.
- Ezin izango dituzte dirulaguntza hauek jaso, matrikularen kostua ordaintzeko euren enpresen, erakundeen eta abarren diru laguntza jasotazen duten pertsonek.
3. BALDINTZAK
Oinarri hauetan zehazten diren baldintza espezifikoez gain eskatzaileak honako bi baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Ikastaro presentzialetan eskatzaileak, gutxienez, euskaltegian hartutako eskola-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu beharko du.
- Autoikaskuntza bidezko ikastaroetan eskatzaileak ikasturterako ipinitako helburu-maila gainditu duela egiaztatu beharko du.
4. ORDAINKETA
- Baldintza guztiak betetzen dituztenei Udalak matrikularen %100 ordainduko dio eskatzaileari ordainketa bakar batean. Hala ere kontuan hartu beharreko bi puntu azpimarratu nahi ditugu:
* Ikastaro presentzialetan Udalaren dirulaguntza ez da, inolaz ere, Getxoko edozein euskaltegitan ikastaro berarengatik, matrikula gisa, ordaintzen dena baino altuagoa izango.
* Autoikaskuntza bidezko ikastaroetan, dirulaguntza ez da, inolaz ere, Getxoko edozein euskaltegitan ikasturte osoko bi orduko ikastaro batengatik (10 astean) ordaintzen dena baino handiagoa izango.
- Dirulaguntza jasotzeko argibideak:
* Ikastaro presentzialak: Ordaindutakoaren %100
Ikasturtea amaitu eta eskatzaileak asistentzia-egiaztagiria aurkeztutakoan ordainduko du Udalak. Asistentzia egiaztagiriaren bidez, gutxienez, ikasturte osoko eskola-ordu guztien %85era joan izana frogatu beharko du eskatzaileak. Asistentzia frogatzen duen eskatzaileak %100eko dirulaguntza jasoko du ordainketa bakar batean.
* Autoikaskuntza bidezko ikastaroak: Ordaindutakoaren %100
Eskatzaileak maila gainditu duela frogatu beharko du egiaztagiri baten bidez. Horretarako, honako datuak jasotzen dituen egiaztagiria aurkeztu beharko du:
- Ikaslearen hasiera-maila
- Ikaslearen helburu-maila
Helburu-maila gainditu duela frogatzen duen eskatzaileak %100eko dirulaguntza jasoko du ordainketa bakar batean.
5- DIRULAGUNTZEN OSAGARRITASUNA
Dirulaguntza hauek Eusko Jaurlaritzak, HABEk eginiko mailen egiaztapenerako deialdian maila bat gainditzeagatik ematen dituen dirulaguntzen osagarri dira. Hala eta guztiz ere, onuradunak jasotzen dituen dirulaguntzak matrikularen kostua baino handiagoak izatea ekiditeko neurri hauek hartzen dira:
1.- HABEk eginiko mailen azterketan maila bat gainditu dutenek Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak eskatu egin beharko dituzte derrigor.
2.- Eusko Jaurlaritzak HABEren maila bat gainditzeagatik dirulaguntza ematen badu, diru-kopuru hori kontuan hartuko du Udalak ikasleei dagokien ondorengo dirulaguntzetarako edota onuradunak Udalaren kontu korrontean sartuko du. Era honetan.
3.- Ikasturte jakin batean dirulaguntza jasotzeko baldintza izango da, Eusko Jaurlaritzak aurreko urteetan kontzeptu berean emandako dirulaguntza itzuli izana, hala dagokion kasuetan beti ere.
4.- HABEreb diru-laguntza jasotzen dutenek Getxoko Udalari emango diote HABEtik jaso dezaketen diru-kopurua, Getxoko Udalak euskara ikasteko emandako diru-laguntzaren zenbatekoa Getxoko Udalak aldez aurretik zehaztutako kontu korronte zenbakian ingresatu dezala.
OHARRAK
- Interesdunaren egoera ekonomikoa modu nabarmenean okerrera aldatu balitz edota egoera ekonomiko txarrak matrikularen ordainketan arazoak sortuko balizkio, Euskara Zinegotziak ordainketak aurreratzeko erabakia hartzeko ahalmena izango du.
- Euskara Zinegotziak, kasu berezietan edo oinarri hauetan jasotzen ez den kasuren batean erabakiak hartzeko ahalmena izango du.
- Dirulaguntza kopuruari euskaltegiak edo beste batzuk emandako laguntza kenduko zaio.

|