|

EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZAK GETXOTARRENTZAT
1.- HARTZAILEAK
A AUKERA
- Unibertsitateko ikasketak eta lanbide-heziketa arautua edo antzekoak, amaitu dituzten pertsonak edo ikasketa horien azkeneneko ikasturtean daudenak, lan-merkatuan noiz sartuko zain daudenean.
- Aukera hau baliozkoa izango da, gehienez, ikasketei dagokien azken ikasturtea egin eta hurrengo urtearen amaierara arte.
- Eskatzaileek euskararen 6.maila (curriculum berrian 1B maila) dutela egiaztatu beharko dute.
B AUKERA
- Euskara-eskoletara joan nahi, baina baliabide ekonomikorik ez dutela frogatzen duten pertsonak.
2.- IKASTAROAK
- Ikastaroak, HABEk homologatutako euskaltegietan egin beharko dira.
- Ikastaroak ere, HABEk homologatutakoak izango dira.
- Ezin izango dituzte dirulaguntza hauek jaso, matrikularen kostua ordaintzeko euren enpresen, erakundeen eta abarren diru laguntza jasotzen duten pertsonek.
A AUKERA
- Ikastaroek trinkoak izan beharko dute (gutxienez, eguneko 3 klase ordu) eta barnetegiak (5 klase ordu eguneko).
- Egonaldiko gastuetarako ez da laguntzarik emango.
B AUKERA
- Ikastaro trinikoak (gutxienez, eguneko 3 klase ordu) eta barnetegiak ez ezik, HABEk homologatutako gainontzeko ikastaroak (10 klase-ordu astean, 7 ordu eta erdi astean, autoikaskuntza bidezko ikastaroak...) ere diruz lagunduko dira. Ikastaro presentzialetan ikastaroek, gutxienez, astean 7 eskola-ordu eta erdi izango dute.
- Goiko mailetan, 11.enean, 12.enean, curriculum berriko 3. mailako ikastaroetan, EGA eta alfabetatze ikastaroetan edota sakontze ikastaroetan, gutxienez, 120 orduko iraupena izango dute.
3.- BETE BEHARREKO BALDINTZAK
A AUKERA
a) Familia osoaren erroldatze ziurtagiria.
b) Eskabide inprimakia, kontu korrontearen zenbakia jasota utziz.
c) Euskaltegiko matrikularen ordainagiria zigiluarekin
d) Ikasketak aurreko ikasturtean bukatu dituela edota azkeneko ikasturtean dagoela frogatzen duen tituluaren edo egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.
e) Euskaltegiko 6. urratsa (edo 1B maila) gaindituta duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
f) Asistentzia egiaztagiria: euskaltegian hartutako eskola-ordu guztien %85era gutxienez joatea. Horretarako, asistentzia frogatzen duen euskaltegiaren egiaztagiria aurkeztu beharko du eskatzaileak. Baldintza hau betetzen ez duenari diru-laguntza kenduko zaio. Udalak ez du jasoko eskatzaileak euskaltegian egindako hutsen frogagiririk.
B AUKERA
a) Familia osoaren erroldatze ziurtagiria
b) Eskabide inprimakia, kontu korrontearen zenbakia (20 zenbakia) jasota utziz.
c) Euskaltegiko matrikularen ordainagiria zigiluarekin
d) Azkeneko Errenta Aitorpenaren fotokopia, gizarte-zerbitzuen sailak bere eskaletan erabiltzen dituen irizpideen arabera.
e) Eskatzaileak errenta aitorpena ez badu zertan egin, hori egiaztatzen duen Foru Osasunaren ziurtagiria.
f) Asistentzia egiaztagiria: gutxienez, euskaltegian hartutako eskola-ordu guztien %85era joatea. Horretarako, asistentzia frogatzen duen euskaltegiaren egiaztagiria aurkeztu beharko du eskatzaileak. Baldintza hau betetzen ez duenari diru-laguntza kenduko ziao. Udalak ez du jasoko eskatzaileak egindako hutsen frogagiririk.
OHARRA
Diru-laguntza hau ez da beste batekin bateragarria izango, guztizkoak matrikularen kostua gainditzen duenean.
4. ORDAINKETA
5. AURREKONTUA
- Eskaerak urte osoan aurkeztu ahal izango dira.
- Matrikula erregistroaren hurrenkerari estuki jarraituz abonatuko da, aurrekontu-partida dagoen bitartean.
GEHIENEZKO DIRU-SARRERAN TAULA
Ondoren zerrendatzen diren kopuruak gainditzen ez dituzten diru-sarrera likidoak urtean izatea; Gutxieneko Soldataren 2.75 halako izango da muga:
FAMILIAN ZENBAT KIDE |
GEHIENEZKO DIRU-SARRERA LIKIDOAK |
1 |
16.689,09 € |
2 |
21.626,88 € |
3 |
23.601,93 € |
4 edo 4tik gora |
24.688,29 € |
- Urteko diru-sarrera likidoen kalkulua, familia unitate bakoitzeko kide guztiek jasotzen dituzten diru sarrera guztiak kontuan hartuz egingo da.
- Benetako egoera ekonomikoa okerrera aldatu izan balitz egiaztatu beharko da eskabidea egiterakoan.
- Bekak esleitzerakoan, Gizarteratzeko Gutxienezko Diru-sarrera jasotzen duten familiak lehenetsiko dira.

|