|
1.- ZER DA DIRUZ LAGUNDUKO DENA
* Aisialdiko begirale agiria lortzeko ikastaroak.
* Aisialdiko zuzendari agiria lortzeko ikastaroak.
2.- BETE BEHARREKO BALDINTZAK
* Getxoko biztanlea izatea edo Getxoko elkarte edo taldeetako begiralea
izatea.
* Ikastaroak beti ere euskaraz izatea.
* Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastegiek eman behar dituzte ikastaroak
* Ikastaroa bukatzeko egin behar diren praktikak Getxoko elkarte batean
egin beharko dira.
3.- ORDAINKETA MODUA
* Baldintzak betetzen dituztenei ikastaroen %50erainoko dirulaguntza emango
zaie.
* Begirale agiria lortzeko ikastaroak bi urtetakoak izaten dira; hau horrela
izanik eta jarraitutasuna ziurtatzeko ordainketa honela egingo da:
- Lehenengo urtean: Lehenengo ikasturteko matrikularen %25eko dirulaguntza,
aurkeztu beharreko agiriak aurkeztutakoan.
- Bigarren urtean: Bigarren ikasturteko matrikulari dagozkion agiri guztiak
aurkeztutakoan lehenengo ikasturteari dagokion beste %25 eta bigarren
ikasturteari dagokion %25.
- Ikastaroaren amaieran: Eusko Jaurlaritzak emandako agiri ofiziala aurkeztutakoan,
bigarren ikasturtearen %25.
4.- AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
* Lehenengo urtean:
- Eskaera orria + kontu
korrontearen zenbakia (20 zenbaki)
- Matrikula agiri originalak
- Erroldatze-ziurtagiria
edo elkarteko zuzendariak edo buruak izenpetutako ziurtagiria; ziurtagiriak
eskatzaileak elkartean burutzen duen lana jasoko du
* Bigarren urtean:
- Eskaera orria + kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki)
- Matrikula agiri originalak
* Ikastaroaren amaieran:
- Eusko Jaurlaritzak emandako agiri ofizialaren kopia.
- Praktikak Getxoko elkarte batean egin direla ziurtatzen duen ziurtagiria.
OHARRAK
* Euskara Zinegotziak, kasu berezietan edo oinarri hauetan jasotzen ez
den kasuren batean erabakiak hartzeko ahalmena izango du.
* Dirulaguntzak, erregistroaren hurrenkerari estuki jarraituz abonatuko
dira, aurrekontu-partida dagoen bitartean.
|