|
1.- NORENTZAT IZANGO DIRA DIRULAGUNTZAK
* Getxoko elkarte edo taldeetako begiraleek, soldatapeko langileek edota
boluntarioek.
* Ez dute dirulaguntza jasoko elkarteko jardueretan parte hartu baino
egiten ez dutenak, elkartean modu batean zein bestean lan egiten duten
pertsonek baizik.
2.- IKASTAROAK
* Ikastaroak, HABEk homologatutako euskaltegietan egin beharko dira.
* Ikastaroak ere, HABEk homologatutakoak izango dira.
3.- BETE BEHARREKO BALDINTZAK
* Dirulaguntza jaso ahal izateko, eskatzaileak Getxon erroldatuta dagoen
elkarte edo talde bateko kidea dela ziurtatu beharko du.
* Elkarteak bi multzo ezberdinetan banatu ditugu:
- Elkarte bakoitzean, gehienez, 3 begirale izango dira dirulaguntza jaso
ahal izango dutenak "GEHI Getxo euskalduntzeko hitzarmena" izenpetu
duten elkarteen kasuan.
- Eta, gehienez 2 begirale, hitzarmena izenpetu ez dutenen kasuan.
4.- ORDAINKETA
5.- AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
* Eskaera orria +
kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki)
* Matrikula agiri originalak
* Elkarteko zuzendariak edo buruak izenpetutako ziurtagiria; ziurtagiriak
eskatzaileak elkartean burutzen duen lana jasoko du
* Euskaltegiaren egiaztagiriak
- Ikasturtearen hasieran: maila, ordutegia, klase orduak orotara, matrikularen
zenbatekoa
- Ikasturtearen amaieran: asistentzia, egindako urratsak
OHARRAK
- Euskara Zinegotziak, kasu berezietan edo oinarri jasotzen ez den kasuren
batean erabakiak hartzeko ahalmena izango du.
- Dirulaguntzak, erregistroaren hurrenkerari estuki jarraituz abonatuko
dira, aurrekontu-partida dagoen bitartean.
|