|
1.- NORENTZAT IZANGO DIRA DIRULAGUNTZAK
* Getxoko denda edo establezimenduetako jabeek dirulaguntza jasoko dute,
jabeak eurak edo establezimenduan lan egiten duen langileren bat euskara
ikasteko klaseetara badoa eta ordezkoa kontratatzen badu.
* Establezimendutzat honako hauek hartzen ditugu:
- Txikizkako merkataritza establezimenduak
- Ostalaritzako establezimenduak
* Dirulaguntza hauen helburua euskararen erabilera merkataritza sektorean
sustatzea denez eta helburu orokor honen barruan, dendari eta bezeroaren
arteko harremana euskaraz izatea ahalbidetzea denez, lehentasuna jendaurreko
langileei emango zaie langile bat baino gehiago duten denda edo establezimenduen
kasuan.
* Hala ere, denda edo establezimendu bereko langile bat baino gehiago
joan ahalko da euskara ikastera.
* Denda edo establezimenduak ikurren bat ipini beharko du erakusleihoan
egitasmo honetan sartu eta euskaraz atenditzeko modua duela adieraziko
duena.
2.- BALDINTZAK ETA BETEBEHARRAK
2.1.- Euskaltegian matrikulatzea
Baldintzak:
* Gutxienez, egunean 2 orduko ikastaroa izatea, astean, gutxienez, 10
eskola ordu
* Ikastaroa urritik ekainera bitartekoa izatea bi orduko ikastaroen kasuan.
* HABEk homologatutako euskaltegia izatea
Betebeharrak:
* Euskaltegiaren matrikula osorik ordainduta izatea
* Matrikularen ordainagiri originala
* Euskaltegiaren ziurtagiria
- Ikastaroaren hasiera maila
- Ikastaroaren hasiera-amaiera eguna
- Ordutegia
- Klase-ordu kopurua guztira
* Establezimenduak legez onartua duen ordutegiaren ziurtagiri/baimenaren
kopia
2.2.- Udaleko baimen guztiak egunean izatea
Baldintzak:
* Denda edo establezimendu eskatzaileak udalarekiko betebeharrak (lizentziak,
zergak) egunean izan beharko ditu.
Betebeharrak:
* Horretarako eskumena duten udaleko sailen txostena eskatuko du Euskara
Zerbitzuak
- Zerga zorrik ez duela dioen txostena
- Gainerako baldintzak egunean dituela dioen txostena
2.3.- Ordezkoak kontratua edukitzea
Baldintzak:
* Euskaltegira doan pertsonaren ordez kontratatzen denak lan kontratua
beharko du izan.
- Lan kontratua, gutxienez, egunean 2 ordukoa, astean 10 lanordukoa izango
da.
- Kontratuaren iraupenak ere, gutxienez, euskaltegira doan langileak egingo
duen ikastaroak irauten duen denborakoa beharko du izan. Adibidez, ikastaroa
urritik ekainera bitartekoa bada kontratuak ere, gutxienez, halakoa.
* Ordezko langilea kontratatzeak dakartzan gastuak: udalak ematen duen
dirulaguntza, gutxienez, ordezko langilea kontratatzeak dakartzan gastuen
(ordainsaria, segurantza soziala, eta abar) bestekoak izango dira.
Betebeharrak:
* Ordezkoaren kontratuaren kopia (lan-ordutegia eta kontratuaren iraupena
zehaztuz)
* Segurantza Sozialean alta eman izanaren egiaztagiriaren kopia
* Ordezkoari hilero ordaindu zaiola egiaztatzen duen agiria (nomina izenpetua).
Berdin Segurantza Sozialarekin (TC2)
* Getxoko langabetua kontratutako balitz INEMeko txartelaren kopia; txartelak
helbidea jaso behar du.
* Euskaltegira doan pertsona establezimenduarekin duen lotura adierazten
duen agiria:
- Jabea bada hori egiaztatzen duen agiria.
- Euskaltegira doana ere kontratua bada lan-kontratuaren kopia
2.4.- Ordezkoa euskalduna izatea
Baldintzak:
* Euskaltegira doan pertsonaren ordez kontratatzen denak euskara jakin
beharko du bezeroak euskaraz atenditu ahal izateko. Honetarako honakoak
hartuko ditugu aintzat:
- Administrazioko 2 HE gaindituta izatea, Irakaskuntzako 1HE, Hizkuntza
Eskola Oinarrizko maila
- Euskaltegiko 8. Urratsa gaindituta izatea.
- Ikasketa euskaraz burutu izana.
* Ordezkoak ez badu puntu honetan aipatutakoak egiaztatzeko modurik baina
maila nahikoa duela uste badu, edo zalantzazko kasuetan, mailaketa proba
egingo zaio Getxoko euskaltegietako batean.
Betebeharrak:
* Ordezkoaren mailaren ziurtagiria
* Edo, mailaketa probaren emaitza jasotzen duen egiaztagiria
2.5.- Asistentzia
Baldintzak:
* Euskaltegira doanak, gutxienez, %85eko asistentzia izan beharko du.
* Ez Euskara Zerbitzuak ezta euskaltegiek ere ez dute asistentzia faltak
zuritzeko frogagiririk onartuko
Betebeharrak:
* Euskaltegiaren ziurtagiria
- Lehenengo hiruhilekoaren amaieran, urria-abendua epealdiari dagokion
egiaztagiria.
- Amaieran ikasturte osoari dagokiona
3.- DIRULAGUNTZAREN ORDAINKETA
* Dirulaguntza, gehienez, 2.500 eurokoa izango da
* Diru kopuru hori komertzioaren sektorea arautzen duen konbenio kolektiboari
erreparatuta kalkulatu da.
Baldintzak:
* Dirulaguntza bi epetan ordainduko da:
- %30 lehenengo hiruhilekoa amaitutakoan (asistentzia ziurtatuta)
- %70 amaieran
Betebeharrak:
* Hileroko nominen eta TC2 fotokopiak
- Lehenengo hiruhilekoaren amaieran, urria-abendua epealdiari dagozkion
fotokopiak.
- Amaieran ikasturte osoari dagozkionak
* Euskaltegiaren ziurtagiria
- Lehenengo hiruhilekoaren amaieran, urria-abendua epealdiari dagokion
egiaztagiria.
- Amaieran ikasturte osoari dagokiona
4.- ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA
* Eskaerak hiruhileko
bakoitzaren hasieran aurkeztu ahalko dira.
* Eskaerak Udalaren erregistroetako batean erregistratu beharko dira eta
aurkezten diren ordena berean ordainduko dira, aurrekontu partida dagoen
bitartean.
5.- LAN POLTSA
* Merkatariei ordezkoen kontratazioa errazte aldera eta kontratatzen
den ordezkoak behar bezalako zerbitzua eskainiko duela bermatzeko Getxoko
Udalak duen BEHARGINTZA izeneko enplegu-zentroak, lan honetarako LAN POLTSA
osatuko du.
* LAN POLTSA hau merkatariek erabili ahal izango dute ordezkoak kontratatu
ahal izateko
* LAN POLTSAN izena ematen duten hautagaiek euskararik dagokion baldintza,
hau da, 2.4 puntuan aipatutakoa, bete beharko dute.
* LAN POLTSAN izena dutenei BEHARGINTZAK formazio ikastaro bat eskainiko
die jendea nola atenditu ikasteko eta merkataritza sektorea hobeto ezagutzeko
helburuarekin. BEHARGINTZA zentroak hautegaien aukeraketa egingo du eskatzen
duten establezimenduetara bidali aurretik.
6.- AURREKONTUA
* Dirulaguntzak erregistroaren hurrenkerari estuki jarraituz abonatuko
dira, aurrekontu-partida dagoen bitartean.
* Dagoen diru kopurua nahiko ez balitz eskaera guztiak diruz laguntzeko
Udalak bi irizpide erabiliko ditu dirulaguntza jasoko duten eskaerak aukeratzeko:
1- Aurreko ikasturtean ere eskaera egin eta euskaltegian ibili izana eta
aurreikusitako emaitzak lortu izana
2- Getxoko langabeak kontratatzen dituztenek lehentasuna izango dute.
7.- ERANSKINA
Oinarrietan jasota ez dagoen eskaeraren bat edo kasuren bat aurkeztuz
gero, Euskara Zinegotziak ahalmena izango du honen gaineko erabakia hartzeko.
|