|
1.- HARTZAILEAK
1.- Euskara ikastera doazen Getxoko Udaletxeko langileak eta Udaleko
autonomiadun erakundeetako langileak.
2.- Getxoko Udaleko zinegotziak.
2.- IKASTAROAK
2.1.- Diruz lagunduko direnak HABEk homologatutako ikastaroak eta barnetegiak
izango dira. Barnetegien kasuan ez dira egonaldiko gastuak ordainduko.
3.- AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
HASIERAN
* Eskabide inprimakia
bete eta erregistroan zigilatu. Eskabideak honako hauek ere jasoko ditu:
- Eskatzailearen kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki)
- Zein ataletan eta lanpostutan egiten duen lan
* Banketxeko jatorrizko ordainagiria, zigilatuta, matrikula ordaindu dela
adierazten duena.
* Euskaltegiaren ziurtagiria: modulua, aurreko ikasturtean egindako urratsa/maila,
hasierako urratsa/maila, ikastaroa noiz hasi eta amaituko den, eskatzailea
noiz hasiko den ikastaroan eta noiz amaituko duen, jasoko dituen klase-orduak
guztira, ordutegia eta matrikularen prezioa
AMAIERAN
* Euskaltegiaren ziurtagiria: taldeak eman dituen klase-orduak guztira,
ikasleak hartutako orduak guztira, taldeak egindako urratsa/maila eta
ikasleak egindako urratsa/maila
4.- ORDAINKETA
* Udalaren dirulaguntza ez da, inolaz ere, Getxoko edozein euskaltegitan
ikastaro berarengatik, matrikula gisa, ordaintzen dena baino altuagoa
izango. Hala ere, langileak behar duen ikastaroa Getxoko euskaltegietan ez dagoelako joan behar badu Getxotik kanpoko euskaltefi batetara, egoera hori kontuan hartu eta Euskara Zinegotziak erabakia hartzeko ahalmena izango du.
* Bestelakoetan ikus oinarri orokorretan ORDAINKETAz dioena.
5.- JARDUNBIDEA
* Eguneroko ordu biko ikastaroetara doazen langileek lanordu bat eskatu
ahal izango dute horretarako; gainerako ordua, ostera, euren aisialditik
atera beharko dute, beti ere Langileria arloaren adostasunarekin (Autonomiadun
erakundeen kasuan dagokionaren adostasunarekin).
* Ordutegiaren murrizketa Langileriak murrizketa dekretua jakinarazten
duenetik aurrera egin ahal izango da.
* Eguneroko ordu murrizketari uko egin diezaioke langileak, ordu horiek
pilatuz udan trinkoak edo barnetegiak egiteko. Hau egin ahal izateko baldintzak
hauexek dira:
- Askoz jota bi aste pilatu ahal izango ditu langileak, gainerako bere
aisiatik hartu beharko du. Salbuespenak:
. Ekoizpen gorabeherengatiko kontratuak
(adib. lan pilaketagatiko kontratuak)
. Obra kontratuak sei hilabeterako
edo gutxiagorako badira.
- Bi kasu hauetan ezingo dira murrizketa orduak pilatu udako trinkoak
edo barnetegiak egiteko.
* Euskara zinegotziak kasuan kasuko erabakiak hartu ahal izango ditu,
gerta daitezkeen eta erabaki honetan jasota ez dauden salbuespenezko kasuetan.
* Erabaki honen berri Langileria arloari eta autonomiadun erakundeei emango
zaie, kasuan kasu, neurri egokiak har ditzaten.
|