EUSKARA ZERBITZUA

BAPIGABONAK

Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra

Erromo + Zabala ikastetxeetan

9.00-13.30 eta irteera egunetan 17.00ak arte

5-12 urte bitarteko ume euskaldunentzat

bazkideentzat 50€
besteek 65€

Izen emateko epea: bazkideek azaroaren 19-28 / besteek abenduaren 3-11

Izena emateko: Inskripzio-orria beteta + bankuko ziurtagiria + Osakidetza txartelaren fotokopia

bulegora ekarri: Karitatea 1, 10. bulegoa, astearte eta ostegunetan 16.30-19.00; astelehen, asteazken eta ostiraletan 10.00-13.30. Telefonoa: 944914357

www.blogari.net/bl

e-maila: bizarralepoan@euskalnet.net

DANTZA IKASTAROA

Gurasoak eta umeak elkarrekin, erraz egiteko euskal dantzak ikasiko ditugu, Getxoko Itxas Argia dantza taldeko kideek erakutsita. Zure seme-alabak 5 urtetik gorakoak badira eta gogoa baduzue gorputza astintzeko eta ondo pasatzeko animatu eta etorri.

azaroak 16, 23 eta 30

17.00-18.15

10€ familia bakoitzeko

izena emateko epea: azaroak 14 (944914357)

begirale zerbitzua 5 urtetik beherako umeentzat

GOZOGINTZA TAILERRA

Sukaldari gazte batek postre gozoa eta erraza prestatzen irakatsiko digu guraso eta umeoi. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak eta euskaldunak izan behar dira eta gurasoek euskaltegiko 1B maila izan beharko dute gutxienez.

azaroak 21

18.00-19.30

Sarrikobaso kalea 3, behea, Algorta

tailerra doan izango da

izena emateko epera: azaroak 16 (944914357)

begirale zerbitzua 5 urtetik beherako umeentzat

SOINU TAILERRA

Nagusi eta umeentzako tailer honetan berba, soinua eta musika erabiliko ditugu. Soinu tresnak egin, horiek jo eta ederto pasatuko dugu. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira eta gurasoek euskaltegiko 1B maila beharko dute gutxienez.

azaroak 24

11.00-12.30

Areetako Kultur Etxea, Las Mercedes 13

tailerra doan izango da

izena emateko epea: azaroak 22 (944914357)

begirale zerbitzua 5 urtetik beherako umeentzat

EUSKAL KANTEN TAILERRA

Xirula-Mirula elkarteko kideek gidatuta, euskal kantak eta jolasak ikasi eta egingo ditugu denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Umeen adinaren arabera bi saio egingo ditugu. Parte hartzeko gurasoek euskaltegiko 1B maila izan beharko dute gutxienez.

azaroak 23 (3-5 urtekoentzat), 17.00-18.30

abenduak 1 (6-8 urtekoentzat), 11.00-12.30

Gobela ikastetxea, Neguri

tailerra doan izango da

izena emateko epea: azaroak 21 eta 28 (944914357)

begirale zerbitzua 5 urtetik beherako umeentzat

YOGA IKASTAROA

astelehen eta asteazkenetan

19.30etatik 21.00etara

Algortako San Nikolas ikastolan

Hasier Rekondo irakaslearen eskutik

Hilean 30 euro (25 euro berbalagun, bazkide eta ikastolako kideak)

informazioa: 619935541 eta egizugetxo@yahoo.com