|
Gizarte laguntza behar dutenentzat:
1- Orientazioa, informazioa eta gizarte-baliabideetara iristea
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, hiru aldetan banaturik (Areeta-Romo,
Algorta eta Getxoko Santa Maria), gizarte-gaiei buruzko aholku,
informazio eta orientazioa eskaintzen diete eskatzen duten herritar
guztiei. Era berean, herritarren eskubidekoak diren edo beren arazoari
hobekien egokitzen zaizkion gizarte-zerbitzuetara iristea bermatu nahi
dute. Horretarako, Gizarte Zerbitzuek laguntza, prestazio eta zerbitzu
asko tramitatzen dituzte, udalarenak nahiz beste erakunde batzuenak.
2- Pertsonentzako eta familientzako gizarte-laguntza
Egoerak horrela eskatzen duenean, Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek
gizarte-laguntza
eskaintzen diete egoera zailetan aurkitzen diren pertsonei, eta beren
familiei.s
3.- Oinarrizko beharrizanak betetzea
Gizarteratzeko
Gutxieneko Diru-Sarrera, Gizarte
Larrialdietarako Laguntzak eta aldizkakoak
ez diren beste diru-laguntza batzuk direla bide, bermatu egiten
da mantenu, jantzi eta etxebizitzaren oinarrizko beharrizanen betetzea.
4- Lege aholkua
Programa honen bitartez lege laguntza eta orientazioa eskaintzen
zaie horren beharra duten pertsonei. Kontsulta egiteko arrazoi nagusiak
banantzeko prozesuekin edo etxebizitzen alogerei buruzko arazoekin erlazionaturik
egon ohi dira.
5- Erkidegoaren laguntza talde baztertuentzat
Alkoholiko Anonimoak,
ASPREMAR, AVIFES
eta horrelako erakundeekin hitzarmenak eginez eta haiei diru-laguntzak
emanez, sustatu egiten dira alkoholismoak, beste droga batzuekiko menpetasunak
edo buru-gaixotasunak jotako pertsonentzako jarduerak.
|
|
Adineko pertsonentzat
1- Etxeko laguntza
Eguneroko eginbeharrei beren buruz aurre egiteko arazoak dituzten pertsonei
lagundu nahi zaie, eta beren ohiko inguruan albait gehien bizitzen jarrai
daitezen, Etxeko Laguntza
(Lagunduz erakundeak
emana), Telealarma
sistema (Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez finantzatu eta kudeatua)
eta pertsona bakarrei
lagun egitea (Cáritas erakundearekiko hitzarmena) direla bide. Programa
honen barruan sartzen den talde nagusia adineko pertsonak diren arren,
programaren onura jasoko dute, berebat, pertsona ezgaituek eta zailtasun-egoeran
dauden familiak.
2- Ordezko egoitzak
Egoitza hauek bizileku egokia bermatu nahi diete, arrazoi zehatzengatik,
beren ohiko etxebizitzan jarraitzeko moduko egoeran ez dauden pertsonei.
Eginkizun hori betetzen dute, batez ere, adineko pertsonentzako Egoitza
Lagunduetako plazek, baina sartzen dira, berebat, adingabeentzako
edo ezgaituentzako
apartamentu babestuak, Romon kokatuak, edo bestelako egoitza-plazak.
Zaharren Egoitzan
ingresatzea
3- Nagusien
Etxea
Adineko pertsonentzako Eguneko Egoitza, Romon kokatua, talde haren partaidetza
eta aisia aktiboa bultzatzera zuzendua. Ile-apaindegi, kafetegi, jantoki
eta podologia zerbitzuak eskaintzen ditu kostu baxuan.
Arazoetan dauden familientzat
Familia eta
nerabeetan gizartearen bitartekotasuna
Familiako hezitzaile, kaleko
hezitzaile eta psikologoen bitartez. Programa horiek bereziki zuzentzen
zaizkie egoera arazotsuetan bizitzen dituzten haur, gazte eta familiei.
Halaber, banakako laguntza ere eskaintzen zaie arazoak eduki eta laguntza
psikologikoa behar duten heldu eta gazteei (Programa hori Agintzari
Kooperatibak burutzen du).
Esku hartze psikologiko eta hezkuntzakoa, jokabide arriskutsua duten
14 eta 21 urte arteko gazteekin eta euren senideekin
Gazteari heldua izateko eta gizarteratzeko bidean oztopoak jartzen dizkioten
jokabideei deritzegu jokabide arriskutsu, esaterako, drogak hartzen
hastea, delinkuentziako zantzuak, familiarekin harreman txarra izatea,
eskolan gaizki ibiltzea edo eskolara ez joatea...
Zerbitzu hau Gizakia Fundazioko Hirusta
programaren bidez ematen da. Diziplina ugariko lantalde bat dago zerbitzua
emateko arduratuta (medikua, psikologoa, hezitzaileak)
- Ume eta gazteei:
- Kaleko
hezkuntza
Alkohol eta gainerako drogen gehiegikeriazko kontsumoa galarazteko
Drogamenpekotasunen prebentzioa erkidegoan
Ikastetxeetan egiten den lanaren bitartez, batez ere, garatu egiten
dira portaera osasungarriak sustatzera jotzen duten zenbait proiektu.
(Jarduera batzuk Etorkintzak burutzen ditu, beste batzuk Gurasoen
Elkarteekiko hitzarmen bidez egiten dira)
1.- Osasunerako
hezkuntza; drogamenpekotasunetarako aurrearreta D.B.H.n
1.1.- Eranskina
(drogamenpekotasunetarako aurrearreta D.B.H.n)
2.- Osasunerako
hezkuntza; drogamenpekotasunetarako aurrearreta D.H.O.n
2.1.- Eranskina
(drogamenpekotasunetarako aurrearreta D.H.O.n)
3.- Gizarteratzea
eta gizarte sustapena
4.- Drogamenpoekotasunei
buruzko Informazio Bulegoa
5.- Aurrearreta
astialdian
Esku hartze psikologiko eta hezkuntzakoa, jokabide arriskutsua duten
14 eta 21 urte arteko gazteekin eta euren senideekin
Gazteari heldua izateko eta gizarteratzeko bidean oztopoak jartzen dizkioten
jokabideei deritzegu jokabide arriskutsu, esaterako, drogak hartzen
hastea, delinkuentziako zantzuak, familiarekin harreman txarra izatea,
eskolan gaizki ibiltzea edo eskolara ez joatea...
Zerbitzu hau Gizakia Fundazioko Hirusta
programaren bidez ematen da. Diziplina ugariko lantalde bat dago zerbitzua
emateko arduratuta (medikua, psikologoa, hezitzaileak)
|
|
Langabezian dauden pertsonentzat
1.- Enplegurako orientazio eta laguntza
eskaintzen da Norabide
(Cáritas) erakundearekiko hitzarmenaren bitartez.
2.- Enplegua bilatzeko laguntza eskaintzen da, INEMeko
IOBE (Enplegurako Informazio, Orientazio eta Bilaketa) programari lokalak
lagatuz. .
3.- Europako Gizarte-Fondoarekin batera finantzaturiko bi proiektu garatzen
dira: "Mikroenpresen Esparru Globala", enpresarako ideiak dituzten emakumeei
zuzendua, eta "Bizitzeko lana", enplegua lortzeko zailtasun berezia
duten taldeei zuzendua.
4.- Enpleguaren arazorako lantalde bat bultzatzen da, bertan parte hartzen
dutela hainbat udal arlo, erakunde eta elkartek.
Ezgaitasunen bat duten pertsonentzat
Pertsona ezgaituen bizitze-baldintzak hobetzera jotzen duten proietuak
bultzatzen dira, zenbait elkarteren bitartez:
1.- Elbarri larriak lagundu
eta garraiatzea Gurutze
Gorriaren bitartez.
2.- Ezgaitu fisikoei informazio eta orientazioa eskaintzea BIZKEL-en
bitartez.Información y orientación a discapacitados físicos con .
3.- Ezgaitasun psikikoak dituzten pertsonei laguntzea, Adimen
Urrikoen aldeko Uribe Kosta Elkartearen bitartez.
4.- Ume autistei laguntzea APNABIren
bitartez.
5.- Down sindromeak jotakoei laguntzea, Down Sindromea Fundazioaren
bitartez.
6.- Mugikortasun
gutxi duten pertsonei laguntzea
Elkarteentzat
Boluntarioak
sustatzea
Boluntarioen lana sustatzea Programa honen alderdi garrantzitsuenak
dira lokalen
lagapena, laguntza ekonomikoa (diru-laguntzen
bitartez nahiz programa-hitzarmenen bitartez) eta Getxoko boluntarioen
urteroko topaketak.
Beste Herri batzuen garapenerako lankidetzan
Getxo Solidarioa
Garapenerako
lankidetza
s Garapen bidean dauden herrietan proiektuak garatzen dituzten erakunde
ez-gobernukoentzako laguntzetarako deialdia egiteko eta emateko prozesua
kudeatzen da, bai eta, udalerrian bertan, arazo hauekiko sentsibilizazio
ekintzak ere. Era berean, Saharako
umeak hartzeko programa ere garatzen da, eta Sahararekin zerikusia
duten beste ekintza batzuk.
|