|
|
|
![]() |
|
|
|
Getxoko Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Plana (2006-2009) deskarga dadin errazteko, dokumentua hainbat modutara eskaintzen dizuegu. Alde batetik, dokumentua osorik, PDF formatuan. Eta, bestaldetik, dokumentua hainbat zatitan banatuta eskaintzen dizuegu. Plana bat dator Eusko Legebiltzarraren Berdintasunerako Legearekin. Plana egiten Getxoko elkarteek, udaleko langile teknikoek eta udalean ordezkaturik dauden alderdi politikoek parte hartu dute. Aurkeztutako dokumentuak 10 helburu orokor eta 43 helburu zehatz dauzka. Haiek lortzeko, 148 ekintza planteatzen dira, udal arlo guztiekin zerikusia dutenak. Egin beharreko ekintzen artean, zerbitzu espezializatu baten eraketa azpimarratu behar da, Herritarren Segurtasun Zerbitzuan. Emakume profesionalek osatuko dute, eta tratu txarren eta sexu erasoen salaketak jasotzen eta aztertzen arituko da. Gainera, Gizarte Zerbitzuen Larrialdietako Protokoloa egingo da, emakumeen aurkako indarkeriako kasuak beren beregi jasotzen dituena (administrazioaren ordutegien barruan eta kanpoan) eta emakume atzerritarren errealitatea kontuan hartzen duena.Honekin lotuta, 2006. urteko udal aurrekontuak tratu txarrak pairatutako emakumeentzako harrera pisua sortzeko partida biltzen du. Planteatutako bestelako ekintzakoposizioen gai-zerrendetan, gutxienez, emakume eta gizonen berdintasunarekin lotutako gaibat sartzea; hizkuntza, generoko ikuspegi batetik, aztertzea; Udaletik egindako hautatu eta kontratatzeko prozedurak, eta zailtasun handienakdituzten emakumeek kalitateko enplegua lortzea sustatzen duten programa bereziak inplementatzea, arreta berezia 45 urtetik gorakoei eta emakume etorkinei jarrita, dira. Azkenik, Berdintasun Planak lan eta famili lana bateratzeko neurriak laguntzen dituzten Getxoko enpresei aitorpen esplizitua egitera, emakume etorkien irudi positiboa erakusten duten eta kultur artekotasuna laguntzen duten jendaurreko ekintzak antolatzera, etxeko lanaren ondorioz osasunerako dauden arriskuei buruzko ezagutzak handitzera, sexu aholkularitzari buruzko gazteentzako programakegitera, udalerriaren historian emakumeek egin duten ekarpena agerian uztera eta emakumeen kirola nabarmentzerazuzendutako ekintzak biltzen ditu.
Berdintasun Plana hainbat zatitan banatuta: |
|