GIZARTE ZERBITUZA
"Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez" adierazpen instituzionalerako proposamena

Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Alorrak generoaren indarkeriaren kontrako kanpaina jarri du martxan. "Emakumeen aurka indarkeria gehiagorik ez, ireki begiak, ez utzi ixten inori" lelopean, koadernotxo batean oinarritzen den kanpaina honek tratu txarren bat jasaten duten emakumeek salatzea nahi du.

Gure gizartean bai fisiko bai psikologiko den tratu txar ugari oraindik badaude, eta horregatik, Iņaki Zarraoa, Getxoko alkatearen arabera, "gai honi behin eta berriro ekin behar zaio, emakumeenganako indarkeri mota ugari baitaude gure gizartean"

1995eko Irailean, Beijing-en (Txina) antolatu zen Emakumeei buruzko Munduko Hitzaldian, dagoeneko, ohartarazi zen emakumeen aurkako indarkeriak berdintasuna, garapena eta herrialdeen bakea oztopatzen zuela, eta ondorioz, emakumeen giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak baztertuak gelditzen zirela.

Mota honetako indarkeria sarritan ematen da familien artean, lantokian, eskolan eta oro har, gizartean. Informazio ezak, isiltasunak, beldurrak eta lotsak areagotzen dute aipatutako biolentzia. Horretaz gain, indarkeriari aurre egiteko lege egokirik ezak aurrera joaten laguntzen dio, hala nola, komunikabideetan agertutako irudi bortitzek, emakumezkoen eta neskatoen esplotazio sexualak, horien aurka biolentzia erabiltzeak guda-arma gisa...

Emakumezko ororen bizitzan indarkeri hori existitzen da, batzuen bizitzetan besteenetan baino gehiago. Indarkeriaren biktimak dira euren lana ez denean ez baloratzen ez kontuan hartzen, isilarazten dituztenean, euren iritzia ez dela garrantzitsua sinetsaraziz, emakumezkoak kontuan hartzen ez duen hizkuntza sexista erabiltzen denean, nahiz eta funtzio berdinak egin gutxiago ordaintzen zaienean, sexu-objektu gisa erabiltzen dituzten publizitateko mezuekin elkar bizi behar dutenean, bakarrik ibiltzeari beldurra diotenean,...

Testuinguru honetan, Getxoko Giza Zerbitzuek Informazio eta Sentsibilizazio Kanpaina hau sortu dugu, "Ez Emakumeen aurkako Indarkeriari" leloarekin. Lelo hori Emakunderekin, hiru Foru Aldundiekin eta Autonomia Erkidegoko hainbat udalerrirekin konpartituko dute.

Kanpaina hau honakoan datza: Ohar Liburuxken 28.000 ale postontzietan botako da. Euren azalean hainbat laguntza-telefono izango dira, erasoren bat izanez gero nora jo jakiteko.

Era berean, azalaren barruan, 2004. urteko egutegi bat dago, eta liburuxkaren barruko orrialde bakoitzean, aurreko dema izateaz gain, beste bat agertuko da Getxoko Udalaren logotipoaren ondoan: "Begiak ireki, ez utzi besteek ixten".

Iņaki Urkiza, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi arduradunaren arabera, koadernotxo hori beti ikusgai izatea nahi da, helburua emakumeei salaketak egitearen garrantzia gogoraztea baita.

Bestalde, Gizarte Zerbitzuetako Alorrak EMEKI argitalpenaren lehenengo zenbakia kaleratu du. Generoaren indarkeriari buruzko informazio zabala biltzen du ale honek eta baita datorren urtearen hasieran (eta ez azaroan aldizkariak kaleratu duen bezala) "Emakumea eta indarkeria" gaiari buruz egingo den Foroa iragarri ere. Gainera datorren urtean emakumeek jasaten duten tratu txarrak atzematen ikasteko ikastaroa ere izango da.

EMEKI argitalpenaren 6.000 ale banatzen dira eta Gizarte Zerbitzuetako Alorra datorren urtean ale gehiago edo aldizkakotasuna handiagoarekin kaleratzea aztertzen ari da.

EMEKI aldizkaria
(PDF formatua)