|
2004ko azaroaren 25eko ospakizuna dela eta, Emakumeen aurkako
Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, Udal honek honakoa AITORTZEN
DU:
- Emakumeen aurkako indarkeriak bortxatzen du eta bere giza
baliabideak eta oinarrizko askatasunak baliogabetzen dizkio.
- Indarkeria honek areagotzen du emakumeek, bizitzako esparru desberdinetan
pairatzen duten desberdintasun egoera estrukturala, eta desberdintasunaren
adierazpen bat gehiago izateaz gain, aipatutako desberdintasuna mantentzen
duen gizarte kontroleko funtsezko tresna da.
- Emakumeen aurkako indarkeria prebenitu daiteke sexuen arteko berdintasuna
sustatzen duen, emakumeen egoera politikoa, ekonomikoa eta sozialeko autonomia
eta sendotzea suspertzen duen eta gatazkak konpontzeko metodo ez bortitzen
erabilera bultzatzen duten politiken eta jardueren bidez.
-Emakumeen aurkako ekintzak egiten dituztenek jakin behar dute legeak
hori zigortzen duela eta gizarte honek ez dituela horrelako jarrerak onartzen.
- Indarkeri honen biktimek gure gizartearen solidaritatea eta laguntza
sentitu beharko lukete eta euren eskura jarri behar ditugu beharrezko
giza baliabideak eta materialak, indarkeriaren kiribiletik atera eta euren
bizitzak berreskuratu ahal izateko.
- Nahiz eta egia izan azken aldi honetan, gaitz sozial honekiko konpromiso
politikoa, soziala eta instituzionala zabaldu dela, eta harekin bukatzeko
jarduera garrantzitsuak burutzen ari direla, oraindik egiteko asko gelditzen
da.
- Tokiko Administrazioak zeregin garrantzitsua dauka, emakumeen aurkako
indarkeria prebentzioan zein biktimen arretan eta laguntzan, izan ere,
udalerriko lurralde dimentsioa indarkeria hori ematen den gunea da eta,
horretaz gain, bere antolaketa dimentsioan, gizarte arazo honetatik eta
eragindako pertsonetatik gertuen dagoen erakunde publikoa da.
Hori guztia dela eta, Udal honek, alde batetik, bere eskumenen
arabera, udal politika aktiboa garatzeko KONPROMISOA HARTZEN DU, berdintasunaren
alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra, eta bestalde, Udalerriko
emakumeei eta batez ere gizonei ANIMATZEN DIE indarkeria honen aurkako
jarrera aktiboa izatera, ez baimentzera, horren aurrean ez isiltzera,
eta biktimak laguntzera, eta bereziki, azaroaren 25ean antolatutako jardueretan
parte hartzera.
|