.
Getxoko Lan eta Garapen
Ekonomikoko Zentroa - Behargintza
Personas trabajando
Proiektu zehatzak

Auzolan Programa
Digitalan Proiektua
Getxo Ekinean Programa
Mikrogunea proiektua

Auzolan Programa

Auzolan Programa, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailak sustatua, lana lortzeko zailtasun bereziak dituzten Getxo udalerriko langabetuentzako lan eta trebakuntza programa da. Zehazki, oinarrizko errenta jasotzen duten titularrentzat edo familietako kideentzat da, edo oinarrizko gizarte zerbitzuekin laneratze hitzarmenak sinatuta dituzten pertsonentzat.

AUZOLAN Gizarte Bazterketaren aurkako 12/1998 Legearen eta Gizarte Eskubideen Gutunaren (10/2000 Legea) tresna da. Horregatik, ibilbide pertsonalizatua egitea de bere helburua, lan-merkatu arruntean sartzeko egoeran dagoen pertsonak bere jarrera azal dezan.

Programa honen bidez Laneratzeko Plan Pertsonalizatua egiteko tresnak eskaini nahi dira, trebakuntza teoriko eta praktikoaren bidez, lanpostuko trebakuntzaren bidez eta laguntza pertsonalizatuaren bidez.

Hauek dira programaren osagaiak:

  • Trebakuntza teorikoa.
  • Trebakuntza praktikoa.
  • Kontratazioa, 6 hilabetez.
  • Enpresan praktikak egiteko aukera.
Laguntza pertsonalizatua prozesu osoan zehar.

Digitalan proiektua

Lantegi Batuak-ek eta Getxoko Udalak lan eta trebakuntza programa abiatuko dute, ezindutako pertsonentzat, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien eremuan. Programa honi DIGITALAN izena eman zaio. Programak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta Europako Gizarte Fondoaren laguntza du. 2007ko urtarriletik irailera arte egingo da.

Ekimen honi esker, ezintasuna duten 10 pertsonak trebakuntza jasoko dute teknologia berrietan, digitalizazio tekniketan eta dokumentuen kudeaketan, eta kontrataziorako konpromisoa izango dute, Lantegi Batuakek abiatu duen enpresa berri baten bidez.

Pertsona hauek egingo duten ibilbidean, lanerako hasierako motibazioa eta orientazioa, trebakuntza programa eta praktika profesionalen denboraldia sartuko dira. Horietan, Getxo udalerriko dokumentu-fondoak digitalizatzea landuko da; izan ere, Getxoko Udala aitzindaria da tokiko entitateen artean honelako ekimenen bidez informazioaren gizartean sartzeko.

Programa honetan, gorputzeko edo zentzumenetako ezintasunak dituzten pertsonak, buru-nahasteak dituztenak, eta lan-istripu edo trafiko-istripu baten ondorioz ezintasun iraunkorra dutenak, eta bizitza aktiboan berriro sartzeko birkualifikazio profesionala eskura dezaketenak sartuko dira.

- Digitalan liburuxka (PDF Dokumentoa / 1.877 kb)

Getxo Ekinean Programa

Getxoko Udalak Getxo Ekinean II – Getxo Activa II proiektua abiatu du, Europako Gizarte Fondoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta udalaren finantzazioarekin.

Proiektua 3. helburuko zonentzako diru-laguntza orokorraren deialdian sartzen da, Administrazio Publikoen Ministerioak egina. Getxoko Udalak deialdi horretan 4. aldiz aurkeztutako proiektuaren onespena jaso du. Lehenago aurkeztutako proiektuak Enplegua Indartzen, Enplegua Indartzen Plus eta Getxo Activa izan dira.

Getxo Ekinean II – Getxo Activa IIproiektuaren helburua langabetuak ondoko enplegu-sorguneetan laneratzea da: umeentzako zerbitzuak, adinekoentzako zerbitzuak eta menpekotasunak dituzten pertsonentzako zerbitzuak. Sektore hauek beste jarduera sektore batzuetara handitu daitezke, baldin eta baztertuta dauden langabetuak edo baztertuak izateko arriskutan dauden langabetuak badira.

Lan prozedurak laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak garapena dakar berekin. Bertan, orientazioa, trebakuntza, enpresetako praktikak eta bekak elkartzen dira. Gainera, kalitatearen hobekuntza eta lanerako prozedurak sartzen dira bertan; hori guztia, udal honek lanaren alde egiten dituen politika integraletan sartuta, Lan eta Garapen Ekonomikoko 2004-2007 Planean islatuak.

Proiektua 2006ko urtarrilaren 9tik 2007ko uztailaren 25era egingo da. Aurrekontua, guztira. 407.700 eurokoa da. Finantzazioa honela egingo da:

  • Getxoko Udala: 122.310 euro - %30
  • Bizkaiko Foru Aldundia: 101.925 euro - %25
  • Europako Gizarte Fondoa: 183.465 euro - %45

Mikrogunea proiektua

MIKROGUNEA proiektua Europako EQUAL ekimenaren barruan (3. ardatza: egokitzeko gaitasuna) onetsita dago, eta enpresa eta langileen egokitzeko gaitasunaren alde egiteko da, egiturazko aldaketa ekonomikoei, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilerari egokitzeko, EAEn.

Proiektu honetan 30 entitatek parte hartzen dute: Garapen sareko 22 garapen-agentzia, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiak, eta hiru enpresa-elkarte.

Mikrogunea proiektuaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko autonomoen eta mikroenpresen lehiakortasuna areagotzea da. Horretarako zenbait ekintza bultzatzen dira, informazioa hobeto eskuratzeko, enpresaren kudeaketa hobetzeko, teknologia berrien egokigarritasuna hobetzeko, eta lankidetza eta elkartegintza sustatzeko.