|
|
“Lotu kateari, zure zarama bereiztu”, Getxon herritarrak kontzientziatzeko egingo den kanpaina berriaren leloa 2005-12-05 |
|
- FOILETOA (pdf: 192 KB) Getxoko Udalaren Ingurumen arloak birziklapenaren ganeko kontzientziazio kanpaina berria abiatu du “Lotu kateari, zure zarama bereiztu” lelopean. Ekimenaren euskarria liburuxka bat da, eta bertan, biriziklatzea ingurumenarentzat ona dela erakusten duten datuak eman eta egun dauden edukiontzi mota desberdinak gogoratu ezezik, birziklapena egiten duten udalerriko bizilagunen irudiak eta benetako testigantzak ere jasotzen dira. Liburuxkaren argazki eta azalpenak duela hilabete batzuk batu zituzten, Algortako Geltoki plazan bere beregi jarritako karpan, hiritarrak kanpainaren protagonista nagusiak bihurtu nahi izan zutelako. Ekimen berri honen bitartez,hondakinak bere jatorrian bereizteak duen garrantzia nabarmendu eta “birziklapena katea dela garbi utzi nahi da, norberaren barruan hasi eta ondoren erakundeen eta erakunde pribatuen eginahaletan luzatzen den katea, alegia. Izan ere, gizabanako askoren kateko lana da eta horrek ahalbidetzen du birziklapenaren kateak aurrera egin dezan. Eta zentzu honetan, lehen urratsa zarama bereiztea da”, gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan Ingurumen arloko zinegotzi Fernando Burzakok aditzera eman duenez. Kanpainak gogora ekarri nahi du ere zarama bereizteak ingurumena zaindu, energia eta lehengaiak aurreztu eta getxotar guztien bizimodua hobetuko dituela. Funtsezko filosofia honi eutsiz, kanpainaren ganeko 30.000 liburuxka banatuko dira eta dendetan, ikastetxetan eta erakundetan 1.800 txartel ipiniko dira, baita zarama bereiztea eskatzen duten eranskinak ipiniko dira ere hondakinak batzeko edukiontzietan. Udal Ingurumen arlotik eskertu nahi dute beren aipamen eta ekarpenekin kanpainan lagundu dutenak, “herritarrei hurbilagoa egingo zaielako liburuxketan beren herriko beste bizilagun batzuk ezagututa”, zehaztu du Fernando Burzakok.
| |
| |
|