|
Getxoko udalak 10.800 € inbertituko ditu Gorrondatxe-Azkorriko eta Barinatxe-Salvajeko dunak berreskuratzeko eta babesteko lanetan.
Alkatea Iñaki Zarraoak esan duenez “2002an ekosistema hauek berreskuratzeko eta babesteko lanak egin zirenetik hainbat faktore batu dira horien baldintzak okertzeko, hala nola, denboraren eragina, bertokoak ez diren espezien hazkundea, dunen berreskurapen naturala, arearen pilaketa hondartzeen gune batzuetan eta bertako erabiltzaileekikometereologi kontrako baldintzak –azken hauekhondamenak sortu dituzte ez pasatzeko hesietan, hala nola, ekoturistikoa eta informatiboak diren paneletan-. Hori guztia dela eta, babestutako guneak zabalduko dira eta hondatuta daudenak berreskuratuko dira.
Gorrondatxe-Azkorri hondartzan sarreran dagoen panel informatiboa konponduko da; kendutako 70 metro hesiak ipiniko dira berriro eta 100 metro hesi bigunak jarriko dira hondartzaren ezkerreko aldean, bertako landaretzaren hazkundea errazteko; landareei buruzko panel informatiboak ipiniko dira eta 4 panel berri itxitako gune berrietan.
Barinatxe-Salvaje hondartzaren sarreran dagoen panel informatiboa berreskuratuko da; dunak hazitzen diren guneetan ehiza-hesiak ipiniko dira (100 m) eta hesi berriak jarriko dira kostaraino aurreratzen (3-5 m.); sarrera ondoan gune berri bat itxiko da hesi bigunekin (150 m.); ezker aldeko panel informatiboa ipiniko da berriro eta 3 panel berri jarriko dira. |